1948
1948. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1948 MCMXLVIII |
Ab urbe condita | 2701 |
Armeniar egutegia | 1397 ԹՎ ՌՅՂԷ |
Bahá'í egutegia | 104 – 105 |
Bengaliar egutegia | 1355 |
Berber egutegia | 2898 |
Egutegi budista | 2492 |
Myanmarko egutegia | 1310 |
Bizantziar egutegia | 7456 – 7457 |
Koptoen egutegia | 1664 – 1665 |
Etiopiar egutegia | 1940 – 1941 |
Hebrear egutegia | 5708 – 5709 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2004 – 2005 |
Shaka Samvat | 1870 – 1871 |
Kali Yuga | 5049 – 5050 |
Iraniar egutegia | 1326 – 1327 |
Islamiar egutegia | 1367 – 1368 |
Japoniar egutegia | Shōwa 23 (昭和23年) |
Korear egutegia | 4281 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2491 |
Holozeniar egutegia | 11948 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 12a - CNTko hainbat kidek hegazkinez Francoren aurkako atentatua antolatu zuten. Ezin izan zuten burutu.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 30a - Indiako estremistek Mahatma Gandhi hil dute.
- Otsailaren 4a - Sri Lankak independentzia lortu zuen.
- Otsailaren 21a - NASCAR-a sortu zen.
- Otsailaren 24a - Alderdi komunista boterera heldu zen Txekoslovakian.
- Apirilaren 7an - Munduko Osasun Erakundea sortu zen.
- Maiatzaren 14a - Israelgo estatu modernoa sortu zuten, Britainia Handitik independizatu ondoren. Jarraian, lehen gerra arabiar-israeldarra hasi zen.
- Maiatzaren 28a - Apartheida ezarri zuten legez Hegoafrikan, zuriek soilik parte har zezaketen hauteskundeak eskuin muturreko Alderdi Nazionalak irabazi eta gero.
- Abenduaren 21a - Irlandako Errepublikak Commonwealtha utzi zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 25a - "Jorge de Riezu" izengoitiaz Casto Intzaren Flor de canciones populares vascas euskaraz eta gaztelerazko liburua, Buenos Airesko Ekin argitaletxeak plazaratu zuen.
- Abenduaren 10a - Los burladores (euskaraz: burlariak), Pablo Sorozabalen musika eta Serafín eta Joaquín Álvarez Quinteroren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro Calderónen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 13a - Velcroa asmatu zuten.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1948ko Neguko Olinpiar Jokoak (Saint-Moritz, Suitza; urtarrilaren 30a - otsailaren 8a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1948ko Udako Olinpiar Jokoak (Londres, Erresuma Batua; uztailaren 29a - abuztuaren 14a).
- 13 Euskal herritarrek hartu zuten parte 5 kiroletan, Espainia, Frantzia eta Mexikoko selekzioekin.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Alain Afflelou, frantziar enpresaburu eta optikaria, Aviron Bayonnais errugbi taldeko presidente ohia.
- Urtarrilaren 1a - Romy Haag, herbeheretar abeslari, dantzari, aktore eta gaueko klubeko kudeatzaile ohia.
- Urtarrilaren 1a - Jean-Michel Iratxet, lapurtar politikaria.
- Urtarrilaren 1a - Francisco Luzón, bizkaitar bankaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 2a - Tony Judt, angloestatubatuar historialari, saiakeragile eta unibertsitateko irakaslea (h. 2010).
- Urtarrilaren 4a - Cissé Mariam Kaïdama Sidibé, Maliko lehen ministroa (h. 2021).
- Urtarrilaren 4a - Oriol Solé Sugranyes, kataluniar ekintzaile anarkista eta autonomoa (h. 1976).
- Urtarrilaren 5a - Giuseppe Impastato, Siziliako politikaria eta irrati esataria, Siziliako mafia salatzeagatik ezaguna (h. 1978).
- Urtarrilaren 6a - Pedro Lavín, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 6a - Javier Tejada, nafar fisikaria, mekanika kuantikoan aditua.
- Urtarrilaren 7a - Koloman Gögh, txekoslovakiar futbolaria (h. 1995).
- Urtarrilaren 7a - Ichirō Mizuki, japoniar abeslaria, musikaria eta aktorea (h. 2022).
- Urtarrilaren 8a - Alizia Stürtze, gipuzkoar historialaria, Euskal Herriko historia garaikidean aditua.
- Urtarrilaren 9a - Cassie Gaines, estatubatuar abeslaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (h. 1977).
- Urtarrilaren 10a - Guillermo Montesinos, zinema, telebista eta antzerkiko espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 10a - Bernard Thévenet, frantziar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 11 - Jean Espilondo, Frantziako Alderdi Sozialistako zuberoar politikaria, Angeluko auzapeza.
- Urtarrilaren 11 - Luzia Inglês Van-Dúnem, angolar militarra eta politikaria.
- Urtarrilaren 13a - Mario Onaindia, euskal herritar politikari sozialista, idazlea eta ETAkide izandakoa (h. 2003).
- Urtarrilaren 13a - Mimí Pons, argentinar vedette eta aktorea.
- Urtarrilaren 14a - Valeri Kharlamov, euskal jatorriko izotz hockey jokalari sobietarra, historiako jokalari onenetakotzat hartua (h. 1981).
- Urtarrilaren 15a - Ronnie Van Zant, estatubatuar abeslari eta musikaria, Lynyrd Skynyrd southern rock taldeko kide sortzailea (h. 1977).
- Urtarrilaren 16a - John Carpenter, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari, musikagile eta ekoizlea.
- Urtarrilaren 18a - José Maza Sancho, txiletar astronomoa eta astrofisikaria.
- Urtarrilaren 19a - Juan Carlos Rodríguez Ibarra, Extremadurako presidente ohia.
- Urtarrilaren 22a - Bixente Serrano, euskal idazle eta historialaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 23a - José Luis Marcos Merino, bizkaitar sindikalista eta politikaria.
- Urtarrilaren 24a - Javier Ortiz, donostiar kazetaria (h. 2009).
- Urtarrilaren 27a - Mikhail Barixnikov, errusiar dantzari eta koreografoa.
- Urtarrilaren 29a - Cristina Saralegui, kubatar kazetari, aktore eta telebistako aurkezlea.
- Urtarrilaren 29a - Marc Singer, kanadar-estatubatuar zinema eta telebistako aktorea.
- Urtarrilaren 30a - Akira Yoshino, japoniar kimikaria, 2019ko Kimikako Nobel Saria.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 2a - Santiago Arrospide, Santi Potros, gipuzkoar ETAkidea.
- Otsailaren 2a - Adolfas Šleževičius, Lituaniako lehen ministroa (h. 2022).
- Otsailaren 3a - Julen Elgorriaga, gipuzkoar politikaria, Gipuzkoako gobernadore zibil ohia.
- Otsailaren 3a - Henning Mankell, suediar idazle eta dramaturgoa (h. 2015).
- Otsailaren 3a - Carlos Filipe Ximenes Belo, timortar apezpikua, 1996ko Bakearen Nobel Saria.
- Otsailaren 4a - Alice Cooper, estatubatuar rock abeslaria eta musikagilea.
- Otsailaren 4a - Marisol, espainiar abeslari eta aktorea.
- Otsailaren 5a - Barbara Hershey, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 5a - Tom Wilkinson, ingeles aktorea.
- Otsailaren 6a - José Luis Capón, espainiar futbolaria (h. 2020).
- Otsailaren 7a - María del Carmen Pallares Méndez, galiziar historialaria, irakaslea, idazlea eta poeta, Erdi Aroko Historiako lehen emakume katedraduna Espainian.
- Otsailaren 7a - Joakin Resano, nafar komikilari eta margolaria.
- Otsailaren 9a - Joxe Manuel Odriozola, gipuzkoar idazlea.
- Otsailaren 11 - Inés Alberdi, espainiar soziologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta politikaria.
- Otsailaren 12a - Alfonso Ussía, espainiar kazetari, zutabegile eta idazlea.
- Otsailaren 13a - Consuelo Flecha, bizkaitar pedagogo eta unibertsitateko irakaslea.
- Otsailaren 13a - Josu Ortuondo, EITBren zuzendari ohi eta Bilboko alkate ohia.
- Otsailaren 14a - Mayra Gómez Kemp, kubar aktore, abeslari eta irrati eta espainiar telebistako aurkezlea.
- Otsailaren 15a - Tino Insana, estatubatuar aktorea eta gidoigilea (h. 2017).
- Otsailaren 15a - Art Spiegelman, suediar-estatubatuar komikigilea.
- Otsailaren 19a - Pim Fortuyn, herbeheretar politikari, idazle eta soziologoa (h. 2002).
- Otsailaren 19a - María Teresa Miras Portugal, espainiar zientzialaria, Madrilgo Konplutenseko biokimika eta biologia Molekularreko irakasle emeritua (h. 2021).
- Otsailaren 19a - Tony Iommy, britainiar gitarrajolea eta musikagilea, Black Sabbath taldeko kidea, heavy metal musikan gitarra-jotzaile garrantsienetakotzat joa.
- Otsailaren 20a - Christopher A. Pissarides, zipretar-britainiar ekonomialaria eta irakaslea, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Otsailaren 22a - Joaquín Luqui, Kaparroso udalerriko irrati esatari ospetsua (h. 2005).
- Otsailaren 22a - Pedro Pegenaute, nafar historialari eta politikaria.
- Otsailaren 23a - Irene Balaguer Felip, Haur hezkuntzako kataluniar irakasle eta pedagogoa (h. 2018).
- Otsailaren 24a - Marica Campo, galiziar idazlea.
- Otsailaren 24a - Julieta Fierro, mexikar fisikari, astronomo eta dibulgatzailea.
- Otsailaren 24a - Bahiyyih Nakhjavani, irandar idazle, irakasle eta itzultzailea.
- Otsailaren 24a - David Quammen, estatubatuar zientzia dibulgatzaile eta naturari eta bidaiei buruzko idazlea.
- Otsailaren 25a - Friedrich Koncilia, austriar futbolari ohia.
- Otsailaren 25a - Roberto Lertxundi, gipuzkoar politikaria, mediku eta ETAko kide ohia.
- Otsailaren 25a - Cesareo Soule, nafar hargin eta eskultorea.
- Otsailaren 28a - Steven Chu, estatubatuar fisikari teorikoa, 1997ko Fisikako Nobel Saria.
- Otsailaren 28a - Mike Figgis, ingeles zinema zuzendaria, gidoigilea eta musikagilea.
- Otsailaren 28a - Mercedes Ruehl, estatubatuar telebista eta zinemako aktorea.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 2a - Larry Carlton, estatubatuar gitarra-jotzailea.
- Martxoaren 2a - Rory Gallagher, irlandar gitarra-jotzaile, konposatzaile eta produktorea (h. 1995).
- Martxoaren 3a - José María Lasa, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 4a - James Ellroy, estatubatuar idazlea.
- Martxoaren 4a - Jean O'Leary, lesbiana eta gayen eskubideen aldeko estatubatuar aktibista (h. 2005).
- Martxoaren 5a - Anjel Lertxundi, gipuzkoar idazlea, euskal idazlerik oparoenetarikoa.
- Martxoaren 5a - Sara Lezana, espainiar flamenko-dantzaria eta aktorea.
- Martxoaren 9a - Emma Bonino, italiar politikaria.
- Martxoaren 11 - Dominique Sanda, frantziar aktore eta modeloa.
- Martxoaren 12a - James Taylor, estatubatuar kantautore eta gitarrista.
- Martxoaren 12a - Jose Antonio Larrañaga, Urko, gipuzkoar abeslaria.
- Martxoaren 14a - Nicole Capitaine, Parisko Behatokiko frantziar astronomoa, astrometria eta estandar erlazionatuetan aditua.
- Martxoaren 14a - Billy Crystal, estatubatuar aktore, zinema ekoizle, idazle, ahots bikoiztailea, abeslari eta umorista.
- Martxoaren 14a - Pekka Lehto, finlandiar zinema zuzendaria.
- Martxoaren 14a - James Nachtwey, estatubatuar fotokazetaria eta gerra-argazkilaria.
- Martxoaren 17a - Mikel Arregi, nafar idazlea.
- Martxoaren 17a - William Gibson, zientzia fikziozko estatubatuar-kanadar idazlea, cyberpunkaren aitatzat hartua.
- Martxoaren 18a - Luis Zubero, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 19a - José Ángel Rojo, Rojo II.a, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 20a - Carmen Diez Mintegi, gipuzkoar antropologoa, genero-ikasketetan aditua.
- Martxoaren 20a - John de Lancie, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 20a - Bobby Orr, kanadar izotz-hockey jokalari ohia, garai guztietako handienetako bat.
- Martxoaren 21a - Pascale Cossart, frantziar mikrobiologoa.
- Martxoaren 22a - Andrew Lloyd Webber, britainiar musikagilea.
- Martxoaren 24a - Marta Elena Casaús Arzú, guatemalar historialaria eta idazlea.
- Martxoaren 24a - Volker Finke, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Martxoaren 24a - Jerzy Kukuczka, poloniar alpinista, 14 zortzimilakoak igotzen munduko bigarren mendizalea (h. 1989).
- Martxoaren 24a - Joseba Zulaika, gipuzkoar antropologoa, euskal idazlea eta ikertzailea.
- Martxoaren 25a - Luis Landero, espainiar literatura kritikari eta eleberrigilea.
- Martxoaren 25a - Soledad Silva, arabar arte-historialaria.
- Martxoaren 26a - Steven Tyler, estatubatuar abeslari, musikari eta konposatzailea, Aerosmith taldeko liderra.
- Martxoaren 27a - Maud Molyneux, frantziar emakumezko aktore, kazetari eta zinema figuringile transgeneroa (h. 2008).
- Martxoaren 28a - Dianne Wiest, estatubatuar telebista eta zinemako aktorea.
- Martxoaren 29a - Daniel Astrain, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 30a - Ana María Crespo de las Casas, kanariar biologoa.
- Martxoaren 31 - Al Gore, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde ohia eta 2007ko Bakearen Nobel Saria.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 1a - Jimmy Cliff, jamaikar reggae musikaria.
- Apirilaren 1a - Mixel Etxeberri, baxenafar pilotari ohia eta kantaria.
- Apirilaren 1a - Javier Irureta, gipuzkoar futbol jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Apirilaren 1a - Alain Vasseur, frantziar txirrindulari-ohia.
- Apirilaren 1a - J. J. Williams, galestar errugbilaria (h. 2020).
- Apirilaren 3a - Jaap de Hoop Scheffer, herbeheretar politikari eta diplomazialaria, NATOren 11. Idazkari orokorra.
- Apirilaren 3a - Carlos Salinas de Gortari, Mexikoko presidente ohia.
- Apirilaren 4a - Abdullah Öcalan, politikari kurdua, bere herriaren aldeko mugimenduaren buruzagi ospetsua.
- Apirilaren 4a - Dan Simmons, estatubatuar zientzia-fikziozko eta beldurrezko eleberrigilea.
- Apirilaren 5a - Les Binks, ipar irlandar musikaria, Judas Priest bandako bateria-jolea.
- Apirilaren 6a - Philippe Garrel, frantziar zinema zuzendari, argazki-zuzendari, gidoilari, editore eta ekoizlea.
- Apirilaren 7a - Arnie Robinson, estatubatuar atleta, luzera jauzian espezialitatua (h. 2020).
- Apirilaren 9a - Jaya Bachchan, indiar aktorea.
- Apirilaren 9a - Bernard-Marie Koltès, frantziar antzerki-idazlea (h. 1989).
- Apirilaren 12a - Marcello Lippi, italiar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Apirilaren 13a - Peio Azketa, nafar margolaria.
- Apirilaren 13a - Drago Jančar, esloveniar idazlea.
- Apirilaren 13a - Kristina Mardaras, bizkaitar bertsolaria.
- Apirilaren 18a - Joxe Migel Argiñarena, nafar bertsolaria.
- Apirilaren 19a - Maye Musk, kanadar-hegoafrikar modelo eta nutrizionista.
- Apirilaren 20a - Jesus Mari Arambarri, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 20a - Paul Milgrom, estatubatuar ekonomialaria, 2020 Ekonomiako Nobel Saria.
- Apirilaren 21a - Roberto Uranga, euskal abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat (h. 2005).
- Apirilaren 22a - George Abela, Maltako presidentea.
- Apirilaren 22a - María José Fernández Agerri, nafar politikaria.
- Apirilaren 23a - Pascal Quignard, frantziar idazlea.
- Apirilaren 24a - José Luis Inciarte, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat (h. 2023).
- Apirilaren 26a - Jon Ramon Aboitiz, euskal jatorriko filipinar enpresaburua (h. 2018).
- Apirilaren 27a - Tomás Bosque, aragoar kantautore eta idazlea.
- Apirilaren 27a - Chato Galante, espainiar presoa eta Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren aldeko ekintzailea (h. 2020).
- Apirilaren 28a - Terry Pratchett, fantasia eta zientzia fikziozko ingeles idazlea (h. 2015).
- Apirilaren 29a - María Cristina Vicente, espainiar biologo eta unibertsitate irakaslea (h. 2000).
- Apirilaren 30a - Perry King, estatubatuar aktorea.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 4a - George Tupou V.a, Tongako erregea (h. 2012).
- Maiatzaren 5a - Patxi Goenaga, gipuzkoar hizkuntzalaria, irakaslea eta euskaltzaina.
- Maiatzaren 5a - Takashi Kuwahara, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 7a - Julián Cuevas, espainiar txirrindularia (h. 2000).
- Maiatzaren 7a - Lluis Llach, kataluniar egile abeslaria.
- Maiatzaren 9a - Miguel Angel Olaberri, nafar apaiz katolikoa.
- Maiatzaren 9a - Ramón Rabanera, arabar politakaria, Arabako Ahaldun Nagusi ohia.
- Maiatzaren 10a - Meg Foster, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 12a - Guillermo Pérez Villalta, espainiar margolaria.
- Maiatzaren 12a - Steve Winwood, ingeles musikari eta abesti egilea, Spencer Davis Group, Blind Faith eta Traffic taldeetako kidea.
- Maiatzaren 14a - Raynald Denoueix, frantziar futbolari ohia eta entrenatzailea, Real Sociedadeko entrenatzailea izandakoa.
- Maiatzaren 15a - Brian Eno, britainiar musikaria.
- Maiatzaren 17a - Dick Gaughan, eskoziar folk kantautore eta abeslaria.
- Maiatzaren 17a - Horst Köppel, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 19a - Grace Jones, jamaikar-estatubatuar abeslari, kantautore, modelo eta aktorea.
- Maiatzaren 24a - James Cosmo, eskoziar zinema eta telebistako aktorea.
- Maiatzaren 24a - Maxine Molyneux, britainiar soziologo feminista.
- Maiatzaren 27a - Jose Ramon Etxebarria, bizkaitar politikaria, ingeniaria, fisikan doktorea, irakaslea, euskaltzalea, idazlea eta itzultzailea.
- Maiatzaren 28a - Juan Luis Irazusta, gipuzkoar futbolari ohia.
- Maiatzaren 30a - Johan De Muynck, belgiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 30a - Salvador Puig, kataluniar anarkista (h. 1974).
- Maiatzaren 31 - Svetlana Aleksievitx, bielorrusiar idazlea eta kazetaria, 2015eko Literaturako Nobel Saria.
- Maiatzaren 31 - John Bonham, ingeles rock musikalari eta bateria-jolea, Led Zeppelin taldeko kidea (h. 1980).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 1a - Lourdes Munitxa, bizkaitar abertzale eta euskaltzalea, mitin askotako hizlaria eta euskara bultzatzailea (h. 2010).
- Ekainaren 7a - Carlos Ruiz, bizkaitar futbolari ohia.
- Ekainaren 8a - Xabier Castillo Miota, Xeberri, bizkaitar egile abeslari eta bikoiztailea (h. 2021).
- Ekainaren 8a - José Julio Rodríguez Fernández, Espainiako Aire Armadaren jeneral ohia.
- Ekainaren 10a - Félix Cariñanos San Millán, nafar idazle, historialari, hizlari, argazkilari eta antropologoa.
- Ekainaren 12a - István Sándorfi, hungariar margolaria (h. 2007).
- Ekainaren 13a - Iñigo Jaca, gipuzkoar medikua.
- Ekainaren 14a - Roland Hureaux, lapurtar politikari eta funtzionarioa, gaullismoaren jarraitzailea.
- Ekainaren 16a - Leopoldo María Panero, espaniar abangoardismoko poeta, novísimos taldekoa (h. 2014).
- Ekainaren 17a - Joaquín Almunia, bizkaitar politikaria, PSOEko idazkari nagusi ohia.
- Ekainaren 19a - Nick Drake, ingeles abeslari eta abesti egilea (h. 1974).
- Ekainaren 20a - Michel Morvan, frantziar hizkuntzalaria.
- Ekainaren 21a - Begoña Amunarriz, gipuzkoar politikari eta ekintzaile feminista.
- Ekainaren 21a - Juan Luis Ibarra, bizkaitar epailea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren presidentea.
- Ekainaren 21a - Ian McEwan, britainiar eleberrigile eta gidoilaria.
- Ekainaren 22a - Jordi Casassas i Ymbert, kataluniar historialaria.
- Ekainaren 24a - Armando Calderón Sol, El Salvadorko presidentea (h. 2017).
- Ekainaren 25a - Antonio Catalán, nafar enpresaburua.
- Ekainaren 28a - Kathy Bates, estatubatuar aktorea.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Josu Zabaleta, gipuzkoar itzultzaile eta idazlea.
- Uztailaren 3a - Marc Okrand, estatubatuar hizkuntzalaria, klingon fikziozko hizkuntzaren asmatzailea.
- Uztailaren 5a - Antxon Bandres, tolosar mediku, politikari eta mendizalea (h. 2011).
- Uztailaren 5a - Robert Paparemborde, frantziar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2001).
- Uztailaren 5a - Jesús María Rodríguez Orrantia, bizkaitar politikaria.
- Uztailaren 6a - Nathalie Baye, frantziar aktorea.
- Uztailaren 7a - Josune Ariztondo, bizkaitar irakaslea eta politikaria.
- Uztailaren 7a - Ulpiano Vergara, panamar soinujole eta bertako musika tipikoen konpositorea.
- Uztailaren 12a - Richard Simmons, estatubatuar aktore eta umorista.
- Uztailaren 13a - Claude Ber, frantziar irakaslea, hizlaria, poeta, saiakeragilea eta aktore dramatikoa.
- Uztailaren 14a - Goodwill Zwelithini, zuluen erregea (h. 2021).
- Uztailaren 15a - Enriqueta Basilio, mexikar atleta, sugar olinpikoa eraman eta pebetontzia piztu zuen historiako lehenengo emakumea (h. 2019).
- Uztailaren 16a - Rita Barberá, Valentziako alkatea (h. 2016).
- Uztailaren 16a - Rubén Blades, panamar abeslari, musikagile, musikari, aktore, abokatu eta politikaria.
- Uztailaren 17a - Ron Asheton, The Stooges taldeko gitarra-jotzailea (h. 2009).
- Uztailaren 17a - Luc Bondy, suitzar antzerki eta opera zuzendaria (h. 2015).
- Uztailaren 18a - Hartmut Michel, alemaniar biokimikaria, 1988ko Kimikako Nobel Saria.
- Uztailaren 20a - Faustino Aizkorbe, nafar margolari eta eskultorea.
- Uztailaren 20a - Naama Goren-Inbar, israeldar arkeologo eta paleoantropologoa.
- Uztailaren 21a - Angel José Gavilán, arabar delineatzaile eta politikaria.
- Uztailaren 21a - Beppe Grillo, italiar umorista eta aktorea, bere emanaldietan politikariak eta korporazioak kritikatzeagatik ezaguna.
- Uztailaren 21a - Litto Nebbia, argentinar rock musikagile eta abeslaria.
- Uztailaren 21a - Joxantonio Ormazabal, Joxan, euskal idazlea eta itzultzailea (h. 2010).
- Uztailaren 21a - Cat Stevens, ingeles musikaria.
- Uztailaren 21a - Garry Trudeau, estatubatuar karikatura-egilea.
- Uztailaren 22a - Alfonso Cano, kolonbiar gerrilaria, FARC-EPko mendebaldeko blokeko nagusia (h. 2011).
- Uztailaren 22a - Ana de Palacio, espainiar abokatu eta politikari ohia.
- Uztailaren 23a - Rafael Marañón, nafar futbolari ohia.
- Uztailaren 25a - Txiki Benegas, euskal herritar politikari sozialista eta abokatua, PSE-EEren buruzagi nagusienetariko bat (h. 2015).
- Uztailaren 26a - Chiquetete, espainiar flamenko abeslaria (h. 2018).
- Uztailaren 26a - Txomin Artola, gipuzkoar abeslaria.
- Uztailaren 27a - Juan Jose Goiriena de Gandarias, arabar ikertzaile eta irakaslea (h. 2020).
- Uztailaren 27a - Jean Pier Mendiburu, baxenafar bertsolaria (h. 2022).
- Uztailaren 28a - Andrés Aberasturi, espainiar kazetaria.
- Uztailaren 28a - Iñaki Esnaola, gipuzkoar abokatua eta Herri Batasunako politikari ohia.
- Uztailaren 28a - Ruud Geels, herbeheretar futbolaria (h. 2023).
- Uztailaren 30a - Jean Reno, frantziar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Uztailaren 31 - Iñaki Pérez Beotegi, Wilson, arabar ETAkidea eta politikaria, Luis Carrero Blanco hil zuen Ogro operazioan parte hartu zuena (h. 2008).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 1a - Carmen Lomana, espainiar enpresaburua, telebistako laguntzailea, idazlea eta Espainiako goi mailako joskintza bildumazalea.
- Abuztuaren 2a - Gotzone Mora, bizkaitar politikaria eta soziologoa.
- Abuztuaren 3a - Jean-Pierre Raffarin, Frantziako Lehen Ministro ohia.
- Abuztuaren 4a - Ferran Monegal, kataluniar kazetari, telebista aurkezle eta telebista kritikaria.
- Abuztuaren 4a - Giorgio Parisi, italiar fisikari teorikoa, 2021eko Fisikako Nobel Saria.
- Abuztuaren 5a - Ray Clemence, ingeles futbol atezaina (h. 2020).
- Abuztuaren 5a - Baldwin Lonsdale, Vanuatuko presidentea (h. 2017).
- Abuztuaren 6a - Kenneth Hill, australiar botanikoa, fotosentiberatasunaren aurkitzailea (h. 2010).
- Abuztuaren 6a - Jose Mari Aleman, gipuzkoar ilustratzailea.
- Abuztuaren 7a - James P. Allison, estatubatuar immunologoa, 2018ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Abuztuaren 7a - Pau Riba, kataluniar folk kantautore, artista ikonoklasta eta idazlea (h. 2022).
- Abuztuaren 8a - Amaia Lasa, gipuzkoar idazlea.
- Abuztuaren 8a - Akira Matsunaga, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 8a - Emilio Pérez Touriño, Galiziako Xuntaren presidentea.
- Abuztuaren 8a - Svetlana Savitskaia, sobietar kosmonauta ohia.
- Abuztuaren 10a - José Llanos, gipuzkoar artista plastikoa (h. 2020).
- Abuztuaren 11 - Jan Palach, protesta politikoa egitearren bere bere buruari su emanez bere buruaz beste egin zuen txekiar ikaslea (h. 1969).
- Abuztuaren 13a - Kathleen Battle, estatubatuar opera-abeslari sopranoa.
- Abuztuaren 15a - José María Romero de Tejada, kataluniar legelaria (h. 2017).
- Abuztuaren 17a - Jose Maria Arakistain, gipuzkoar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Abuztuaren 19a - Ian McElhinney, ipar irlandar aktorea.
- Abuztuaren 20a - Robert Plant, britainiar abeslari eta kantautorea, Led Zeppelin taldeko bokalista eta abesti gehienen egilea.
- Abuztuaren 24a - José Antonio Corcuera, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 24a - Jean-Michel Jarre, frantziar musikagile eta ekoizlea.
- Abuztuaren 24a - Sauli Niinistö, Finlandiako presidentea.
- Abuztuaren 26a - Rotraut Susanne Berner, alemaniar ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa.
- Abuztuaren 26a - Guy Nadaud, lapurtar komikigilea.
- Abuztuaren 30a - Mari Luz Cristóbal Caunedo, asturiar tonada-kantaria.
- Abuztuaren 30a - Dragoslav Stepanović, serbiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 31 - Tomás Nistal, espainiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 31 - Holger Osieck, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Ramón Jáuregui, gipuzkoar politikaria, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde ohia.
- Irailaren 1a - Juan Zurano, espainiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 2a - Christa McAuliffe, espazioan bidaiatzeko hautatutako lehen herritar zibila (h. 1986).
- Irailaren 3a - Levy Mwanawasa, Zambiako presidentea (h. 2008).
- Irailaren 5a - Rewat Buddhinan, The Impossibles Thai pop taldeko abeslari, ekoizle eta kide sortzailea (h. 1996).
- Irailaren 6a - Karlos Argiñano, gipuzkoar sukaldaria, telebista aurkezlea eta enpresaburua.
- Irailaren 6a - Pedro Maria Artola, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 7a - Khalifa bin Zayed Al Nahyan, Arabiar Emirerri Batuetako presidentea eta Abu Dhabiko emirra (h. 2022).
- Irailaren 7a - Ana Yabar, nafar ekonomialari eta politikaria.
- Irailaren 9a - Clemente Pérez Arroyo, Panaderito de Oyón, arabar pilotaria (h. 2014).
- Irailaren 14a - Mario Conde, espainiar finantzari eta abokatua.
- Irailaren 17a - Pedro Morenés, bizkaitar politikari eta enpresaria.
- Irailaren 17a - John Ritter, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- Irailaren 18a - Francisco José Ormazabal, arabar politikaria, Arabako Biltzar Nagusietako lehendakari ohia.
- Irailaren 19a - Jeremy Irons, britainiar aktorea.
- Irailaren 20a - Javier Ariztegi, gipuzkoar ekonomialaria.
- Irailaren 20a - George R. R. Martin, literatura fantastiko, zientzia fikzio eta terroreko estatubatuar idazle eta gidoilaria.
- Irailaren 21a - Javier Marcotegui, UPNko nafar politikaria.
- Irailaren 22a - Jorge Verstrynge, espainiar-frantziar politikari, politologo eta geopolitikoa.
- Irailaren 25a - Isabel Rodà de Llanza, kataluniar epigrafista eta arkeologoa.
- Irailaren 26a - Olivia Newton-John, australiar abeslari eta aktorea (h. 2022).
- Irailaren 30a - Joan Mari Irigoien, gipuzkoar idazlea (h. 2023).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 2a - Donna Karan, estatubatuar moda-diseinatzailea.
- Urriaren 3a - Maite Gezala Legorburu, Oiartzuar abeslaria eta ekintzaile soziala.
- Urriaren 6a - Gerry Adams, Sinn Féin alderdi irlandar errepublikarraren burua.
- Urriaren 8a - Claude Jade, frantziar aktorea (h. 2006).
- Urriaren 8a - Johnny Ramone, estatubatuar musikaria, The Ramones taldeko gitarra-jotzailea (h. 2004).
- Urriaren 9a - Jackson Browne, alemaniar-estatubatuar abeslaria.
- Urriaren 9a - Oliver Hart, britainiar estatubatuar ekonomialaria, 2016ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Urriaren 10a - Javier Agirresarobe, euskal herritar argazkilaria eta zinemako argazki-zuzendaria, Europako argazki-zuzendari onenetakoa.
- Urriaren 11 - Pilar Ganuza, nafar alpinista, zortzimilako batera igo den lehendabiziko nafar emakumea.
- Urriaren 12a - Rick Parfitt, ingeles gitarrajolea eta Status Quo taldeko kidea (h. 2016).
- Urriaren 13a - Nusrat Fateh Ali Khan, jatorri sufiko pakistandar kantaria (h. 1997).
- Urriaren 15a - Chris de Burgh, irlandar egile abeslaria.
- Urriaren 16a - Brendan Hughes, irlandar errepublikar buruzagia eta Behin-Behineko IRAren Belfasteko Brigadako kidea (h. 2008).
- Urriaren 17a - Cecilia Domínguez Luis, kanariar idazlea.
- Urriaren 17a - Robert Jordan, estatubatuar eleberrigilea (h. 2007).
- Urriaren 17a - Margot Kidder, kanadar aktorea (h. 2018).
- Urriaren 24a - Phil Bennett, galestar errugbilaria (h. 2022).
- Urriaren 24a - Iñaki Egaña, bizkaitar musikaria.
- Urriaren 24a - Kweisi Mfume, estatubatuar politikaria.
- Urriaren 26a - Ramón Zuriarrain, gipuzkoar margolaria.
- Urriaren 30a - Rafa Egiguren, gipuzkoar idazlea.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 2a - Juan Manuel Etxebarria, bizkaitar idazlea.
- Azaroaren 3a - Lulu, eskoziar abeslaria eta aktorea.
- Azaroaren 4a - Javier Elkoro, gipuzkoar futbolaria (h. 2023).
- Azaroaren 4a - José Cruz Pérez Lapazaran, nafar politikaria.
- Azaroaren 4a - Amadou Toumani Touré, Maliko presidentea (h. 2020).
- Azaroaren 5a - Bernard-Henri Lévy, frantziar filosofoa eta idazlea.
- Azaroaren 5a - William Daniel Phillips, estatubatuar fisikaria, 1997ko Fisikako Nobel Saria.
- Azaroaren 5a - Pedro Subijana, gipuzkoar sukaldaria.
- Azaroaren 6a - Glenn Frey, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea, Eagles taldearen kide sortzailea (h. 2016).
- Azaroaren 6a - Rushton Moreve, estatubatuar baxu-jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (h. 1981).
- Azaroaren 9a - Bille August, daniar zinemagilea.
- Azaroaren 9a - Luiz Felipe Scolari, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Azaroaren 10a - Maria Rosario de Cruz, bizkaitar erraketista ohia.
- Azaroaren 10a - Ángela T. Leiva Sánchez, kubatar botanikari eta fitogeografoa (h. 2014).
- Azaroaren 11 - Jordi Estadella, kataluniar kazetari, gastronomo, irrati esatari, telebistako aurkezle eta bikoiztailea (h. 2010).
- Azaroaren 11 - Victoria Prego, espainiar kazetaria.
- Azaroaren 12a - Hassan Rouhani, Irango presidentea.
- Azaroaren 14a - Karlos III.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko erregea.
- Azaroaren 15a - Eva Furnari, italo-brasildar idazle eta ilustratzailea.
- Azaroaren 17a - Sergio Blanco Rivas, bizkaitar abeslaria (h. 2015).
- Azaroaren 17a - Jaime Huélamo, espainiar txirrindularia (h. 2014).
- Azaroaren 18a - José María Basualdo, arabar txirrindulari ohia, hiru ladiz Espainiako Ziklo-kros Txapelketaren irabazle.
- Azaroaren 18a - Ana Mendieta, kubatar-estatubatuar performance-artista feminista (h. 1985).
- Azaroaren 20a - Barbara Hendricks, estatubatuar sopranoa.
- Azaroaren 21a - Michel Suleiman, Libanoko presidentea.
- Azaroaren 22a - Radomir Antić, serbiar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2020).
- Azaroaren 23a - Abbas Bonfoh, Togoko presidentea (h. 2021).
- Azaroaren 24a - Mari Aiestaran, gipuzkoar belar hockeyko jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Azaroaren 25a - Mercedes Fernández-Martorell, kataluniar antropologoa , irakaslea eta zine-zuzendaria.
- Azaroaren 26a - Elizabeth Blackburn, australiar-estatubatuar biokimikaria, 2009ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Azaroaren 26a - Vitico, argentinar musikaria.
- Azaroaren 27a - Luis Carrera, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
- Azaroaren 28a - Agnieszka Holland, poloniar zinema-zuzendaria.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 1a - Isabel Borondo, espainiar telebista-aurkezlea.
- Abenduaren 2a - T. C. Boyle, estatubatuar eleberrigilea.
- Abenduaren 2a - Antonín Panenka, txekiar futbolari ohia.
- Abenduaren 2a - Patrizia Reggiani, alargun beltza, italiar sozialité eta hiltzailea.
- Abenduaren 2a - Jorge Wagensberg, kataluniar irakasle, ikertzaile eta zientzia idazle eta dibulgatzailea (h. 2018).
- Abenduaren 3a - Ozzy Osbourne, heavy metalaren aitabitxia, ingeles abeslaria eta musikagilea.
- Abenduaren 4a - Manuel Giménez Abad, espainiar politikaria (h. 2001).
- Abenduaren 6a - Jean-Paul Ngoupandé, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa (h. 2014).
- Abenduaren 6a - Keke Rosberg, 1 Formulako suediar pilotu ohia.
- Abenduaren 6a - Yoshihide Suga, Japoniako Lehen Ministroa.
- Abenduaren 7a - Francisco Algora, espainiar aktorea (h. 2016).
- Abenduaren 7a - Mark Kurlansky, estatubatuar kazetari eta idazlea, elikagaien historian aditua.
- Abenduaren 7a - Gertrud Leutenegger, suitzar idazlea.
- Abenduaren 7a - Andrés Oliva, espainiar txirrindularia (h. 2023).
- Abenduaren 8a - María Esther García López, asturiar poeta eta idazlea, asturieraz eta gaztelaniaz idazten duena.
- Abenduaren 8a - Irene Sarrionandia, mendi korrikalaria, mendi lasterketen aintzindaria.
- Abenduaren 9a - Gioconda Belli, nikaraguar idazlea.
- Abenduaren 9a - Henrietta H. Fore, UNICEFeko 7. zuzendari exekutiboa.
- Abenduaren 12a - Marcelo Rebelo de Sousa, Portugalgo 20. presidentea.
- Abenduaren 14a - Marianne Fritz, austriar idazlea (h. 2007).
- Abenduaren 18a - Gila Goldstein, israeldar aktorea, abeslaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea (h. 2017).
- Abenduaren 18a - Edmund Kemper, estatubatuar serieko hiltzaile, bortxatzaile, gizajalea eta nekrofiloa.
- Abenduaren 18a - Adam Musiał, poloniar futbolaria (h. 2020).
- Abenduaren 18a - Mimmo Paladino, italiar margolaria.
- Abenduaren 18a - Angela Sommer-Bodenburg, alemaniar haur-literatura idazlea.
- Abenduaren 18a - Fernando Telletxea, Fama, gipuzkoar aktorea, idazlea eta abeslaria.
- Abenduaren 20a - Jesús Arana, arabar saskibaloi jokalari ohia, karrera osoa Saski Baskonian egindakoa.
- Abenduaren 20a - Abdulrazak Gurnah, tanzaniar eleberrigilea, 2021eko Literaturako Nobel Saria.
- Abenduaren 20a - Alan Parsons, ingeles soinu-ingeniari eta musikaria.
- Abenduaren 20a - Giuliana Sgrena, italiar gerra kazetaria, 2005ean Iraken bahitua izan zena.
- Abenduaren 21a - Samuel L. Jackson, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 21a - Thierry Mugler, frantziar moda-diseinatzailea (h. 2022).
- Abenduaren 22a - Juan Ramón Aldalur, Txapela, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abenduaren 25a - Joel Santana, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Abenduaren 26a - Alexandre de La Cerda, lapurtar kazetari, idazle eta historialaria, Ipar Euskal Herriko kultura giroan erreferentzietako bat.
- Abenduaren 27a - Gérard Depardieu, frantziar aktorea.
- Abenduaren 30a - Marcela Lagarde, mexikar etnologoa, irakaslea eta antropologian doktorea, Latinoamerikako feminismoaren erreferentziarik behinenetako bat.
- Abenduaren 30a - Randy Schekman, estatubatuar biologoa, 2013ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Abenduaren 31 - Viktor Afanasiev, Errusiako Aire Armadako koronela eta probatako kosmonauta.
- Abenduaren 31 - Donna Summer, estatubatuar abeslaria (h. 2012).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoa - Eneko Landaburu Illarramendi, euskal politikaria.
- Adela Asua, bizkaitar legelaria, unibertsitateko irakaslea eta Espainiako Konstituzio Auzitegiko presidenteordea.
- Adrián Ferreño, Cáceresen jaiotako gipuzkoar margolaria.
- Alfonso Basagoiti, bizkaitar politikari eta ekonomialaria.
- Eukene Martin Sanpedro, bizkaitar idazle eta antzerkigilea.
- Félix Linares, bizkaitar kazetari, zinema kritikari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Fernando Fernández Arrikagoitia, Zibeles, euskal ekologismoaren aurrekari eta Gasteiz hiriko pertsonaia ezaguna.
- Fernando Spagnolo, euskal herritar politikari eta ekonomialaria.
- Fermin Balentzia, nafar abeslari herrikoia.
- Iñaki Sarasketa, gipuzkoar militante abertzalea (h. 2017).
- Jesus Mari Larrazabal, gipuzkoar politikaria eta EHUko katedraduna (h. 2021).
- Jon Larrinaga Apraiz, bizkaitar politikari eta ekonomialaria, Euskadiko Ezkerraren Idazkari Nagusi ohia.
- José Antonio Maturana, gipuzkoar abokatu eta politikaria.
- José Julián Bakedano, bizkaitar idazlea eta zinemagilea.
- Jose Ramon Zabala Urra, nafar soziologoa, UGTko sindikalista eta PSNko militantea (h. 2005).
- Joseba Jaka, euskal kulturaren eragilea eta enpresaburua (h. 1996).
- Josu Abrisketa, bizkaitar aktibista, Frantziako Gobernuak Kubara deportatua.
- Josu Frade, bizkaitar sindikalista.
- Juan Ortuoste, bizkaitar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Juan Carlos Merino, Errenteriako alkatea.
- Juan Ignazio Etxano, bizkaitar irakaslea.
- Kontsuelo Agirrebarrena, 2007an PPko zinegotzi bati makilaz jotzeko keinua egitea egotzita 4 urteko espetxe zigorra jaso zuen gipuzkoar emakumea.
- Kote Cabezudo, gipuzkoar argazkilaria.
- Luis Daniel Izpizua, euskal idazlea eta irakaslea (h. 2016).
- Luis Laiseka, bizkaitar politikaria.
- Manex Lanatua, baxenafar idazlea.
- Marisa Uriarte, bizkaitar irrintzilaria.
- Mertxe de Renobales, bizkaitar biokimikaria eta EHUko irakaslea.
- Mixel Thikoipe, baxenafar idazle, musikari eta euskaltzalea (h. 2017).
- Pantxoa Karrere, lapurtar abeslaria, Pantxoa eta Peio taldearen partaidea.
- Pakita Zabaleta, nafar pedagogoa.
- Peio Ospital, lapurtar abeslaria, Pantxoa eta Peio taldearen partaidea.
- Pilar Pérez-Fuentes Hernández, bizkaitar politikaria, historialaria eta unibertsitateko irakaslea.
- Ramón Zallo, bizkaitar ekonomialaria, EHUko Ekonomia eta Komunikazio irakaslea.
- Xabier Etxeberria Ezponda, nafar filosofo, matematikari eta ikertzailea.
- John K. Walton, ingeles historialaria, Euskal Herriko Unibertsitatearen irakaslea.
- Jose Luis Anda, arabar politikaria.
- Oskar Aizpeolea, euskal jatorrizko argentinar zinema zuzendaria.
- Alan Llwyd, galeserazko poeta emankorra.
- Antoñita La Singla, kataluniar flamenko-dantzari ijitoa eta aktorea.
- Daniel Peña Sánchez de Rivera, espainiar estatistikaria, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko errektorea.
- Eduard Estivill, kataluniar mediku eta kantaria.
- Hanan Al-Agha, palestinar-jordaniar idazlea, poeta eta artista plastikoa (h. 2008).
- José María Lara, espainiar zinema ekoizle eta argazki zuzendaria.
- Mágic Andreu, kataluniar ilusionista, aktore, telebista aurkezle eta idazlea.
- Pío Moa, espainiar eskuin muturreko artikulugile eta idazle.
- Ramón García Sanz, Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuko kidea (h. 1975).
- Sherry Simon, kanadiar hizkuntzalari eta itzultzailea.
- Ray Hammond, britaniar idazle futurista.
- Vasco Szinetar, venezuelar argazkilari eta poeta.
- Diango Cissoko, Maliko lehen ministroa (h. 2022).
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 2a - Vicente Huidobro, txiletar idazlea (j. 1893).
- Urtarrilaren 7a - María Maeztu, euskal pedagogo eta hezitzailea (j. 1881).
- Urtarrilaren 8a - Kurt Schwitters, alemaniar margolaria, eskultorea eta poeta (j. 1887).
- Urtarrilaren 16a - Augusto Weberbauer, alemaniar naturalista, botanikari eta unibertsitateko irakaslea, XX. mendeko botanikari garrantzitsuenetakoa (j. 1871).
- Urtarrilaren 29a - Tomislav II.a Kroaziakoa, Italiako Savoiako etxeko printze eta Kroaziako erregea (j. 1900).
- Urtarrilaren 30a - Mahatma Gandhi, bakezalea eta Indiako independentziaren burua (j.1869).
- Urtarrilaren 30a - Orville Wright, estatubatuar hegazkin egile eta hegazkin pilotua, bere anaia Wilburrekin batera hegazkinaren asmatzailetzat hartua (j. 1871).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 2a - Maria Clara Correia Alves, portugaldar idazlea, irakaslea, editorea, kazetaria, masoia, pentsalari librea, aktibista errepublikanoa eta sufragista (j. 1869).
- Otsailaren 6a - Anne de Gaulle, Charles de Gaulleren hiru seme-alabetatik gazteena (j. 1928).
- Otsailaren 11 - Sergei Eisenstein, sobietar antzerki eta zinema zuzendaria eta teorizatzailea (j. 1898).
- Otsailaren 18a - Maria Unzueta, gipuzkoar pilotaria, ezagutzen den lehenengo emakume puntista (j. 1878).
- Otsailaren 24a - Frantzisko Apalategi, donostiar idazlea, historialaria, jesuita eta irakazlea (j. 1867).
- Otsailaren 24a - José Otalora, gasteiztar abokatu eta politikari kontserbadorea, Gasteizko alkatea (j. 1870).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Nikolas Mugika, gipuzkoar margolaria (j. 1885).
- Martxoaren 2a - Elizabeth Magie, estatubatuar joko diseinatzailea (j. 1866).
- Martxoaren 4a - Antonin Artaud, frantziar idazlea, ankerkeriaren antzerkiaren sortzailea (j. 1896).
- Martxoaren 7a - Ossi Oswalda, alemaniar antzezlea (j. 1899).
- Martxoaren 10a - Zelda Fitzgerald, estatubatuar socialite eta eleberrigilea (j. 1900).
- Martxoaren 10a - Jan Masaryk, txekoslovakiar politikari eta diplomazialaria (j. 1886).
- Martxoaren 10a - Eugen Slutski, errusiar ekonomialari eta estatistikaria (j. 1880).
- Martxoaren 15a - Tomás Muñiz, espainiar elizgizon eta politikaria, Iruñeko apezpikua izandakoa (j. 1874).
- Martxoaren 25a - Yoshiko Kawashima, printzesa mantxua, espioi lanetan aritutakoa Bigarren Txina-Japonia Gerran (j. 1907).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 21a - Arturo Farinelli, italiar literatura kritikaria (j. 1867).
- Apirilaren 23a - Georges Dantu, frantziar margolari inpresionista (j. 1867).
- Apirilaren 24a - Manuel Ponce, mexikar musikagilea (j. 1882).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 2a - Wilhelm von Opel, alemaniar ingeniaria, Opel automobil enpresaren sortzaileetako bat (j. 1871).
- Maiatzaren 4a - Juan Bautista Gisasola, gipuzkoar musikagilea (j. 1885).
- Maiatzaren 18a - Francisco Alonso, espainiar musikagilea (j. 1887).
- Maiatzaren 19a - Julia Álvarez Resano, euskal irakasle, kazetari eta politikaria (j. 1903).
- Maiatzaren 24a - Jacques Feyder, belgikar zinemagilea (j. 1885).
- Maiatzaren 25a - Witold Pilecki, poloniar zalditeriako ofizial, inteligentzia agente eta erresistentziaren burua (j. 1901).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 2a - Wolfram Sievers, alemaniar funtzionarioa, konzentrazio-zelaietan presoekin esperimentuak egin zituena (j. 1905).
- Ekainaren 6a - Louis Lumiere, zinemagile frantziarra (j. 1864).
- Ekainaren 6a - Henrik Lund, Groenlandiako inuit herriko margolari, poeta, musikagile eta apaiza (j. 1875).
- Ekainaren 8a - Julian Etxeberria, euskal enpresari eta irakaslea (j. 1875).
- Ekainaren 19a - Francisco Etxenike, Patxiko, nafar argazkilari, marrazkilari eta margolaria (j. 1880).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 4a - Monteiro Lobato, brasildar idazlea, argitaratzailea eta itzultzailea (j. 1882).
- Uztailaren 5a - Georges Bernanos, frantziar idazlea (j. 1888).
- Uztailaren 14a - Marguerite Moreno, frantziar aktorea, Comédie Françaiseko kide garrantzitsua (j. 1871).
- Uztailaren 15a - John Joseph Pershing, estatubatuar jenerala (j. 1860).
- Uztailaren 18a - Baldassarre Negroni, italiar zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1877).
- Uztailaren 21a - Arshile Gorky, armeniar-estatubatuar margolaria (j. 1904).
- Uztailaren 23a - David Wark Griffith, estatubatuar zinema zuzendaria, zinemaren aita (j. 1875).
- Uztailaren 25a - Pierre Dop, euskal historialari eta saiakeragilea (j. 1876).
- Uztailaren 28a - Mikola Podvoiski, ukrainar jatorriko boltxebikea (j. 1880).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 3a - Rosika Schwimmer, hungariar aktibista feminista, bakezale eta sufragista (j. 1877).
- Abuztuaren 4a - Mileva Marić, serbiar matematikaria, Einsteinen lehenengo emaztea eta laguntzailea (j. 1875).
- Abuztuaren 10a - Emmy Hennings, alemaniar artista eta poeta, Cabaret Voltaire sortzaileetako bat (j. 1885).
- Abuztuaren 14a - Germán Gil, espainiar militarra, Arabako gobernadore zibila (j. 1866).
- Abuztuaren 16a - Babe Ruth, estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1895).
- Abuztuaren 29a - Nicolás Esandi Nicolao, euskal jatorriko argentinar elizgizona, Buenos Airesko Eusko Ikaskuntzako lehenengo lehendakaria (j. 1876).
- Abuztuaren 31 - Andrei Zhdanov, sobietar politikaria (j. 1894).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 3a - Edvard Beneš, Txekoslovakiako presidentea (j. 1884).
- Irailaren 10a - Fernando I.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea (j. 1861).
- Irailaren 11 - Muhammad Ali Jinnah, Pakistango buruzagi musulmana eta lehendabiziko lehen gobernaria (j. 1876).
- Irailaren 16a - Manuel Artze, nafar kardinala (j. 1879).
- Irailaren 17a - Ruth Benedict, estatubatuar antropologoa (j. 1887).
- Irailaren 17a - Folke Bernadotte, suediar diplomazialaria (j. 1895).
- Irailaren 17a - Emil Ludwig, alemaniar idazlea (j. 1881).
- Irailaren 30a - Edith Kermit Carow Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1861).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 17a - Maria Olga de Moraes Sarmento da Silveira, portugaldar idazle eta feminista (j. 1881).
- Urriaren 18a - Walther von Brauchitsch, Alemaniako Armadako komandante nagusia Bigarren Mundu Gerran. (j. 1881).
- Urriaren 24a - Franz Lehár, hungariar jatorriko austriar musikagilea (j. 1870).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 5 - Marga Andurain, lapurtar espioia eta abenturazalea (j. 1893).
- Azaroaren 12a - Umberto Giordano, italiar opera egilea (j. 1867).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 20a - C. Aubrey Smith, ingeles aktorea (j. 1863).
- Abenduaren 23a - Hideki Tōjō, Japoniako lehen ministroa eta militarra (j. 1884).
- Abenduaren 25a - Pompeu Fabra, kataluniar hizkuntzalaria, katalanaren gaur egungo araudia ezarri zuena (j. 1868).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Antonio Elosegi Ansola, El Diario Vasco egunkariaren sortzailea (j. 1859).
- Félix Susaeta, arabar mediku eta politikaria (j. 1860).
- Frantzisko Iturzaeta, gipuzkoar bertsolaria (j. 1872).
- Gregorio González Galartza, gipuzkoar argazkilaria (j. 1869).
- Isidro Leanizbarrutia, euskal idazlea (j. 1883).
- Jon Zabalo, Txiki, euskal herritar marrazkilaria eta irudigilea (j. 1892).
- Jose Sainz Basabe, Bilboko Udal Musika Bandaren sortzaile eta zuzendaria (j. 1869).
- Martin Minvielle, euskal medikua (j. 1886).
- Persephone Papadopulou, zipretar irakasle, idazle, kazetari eta feminista (j. 1888)
- Soledad Villafranca, nafar propagandista anarkista (j. 1881).
- Rodney A. Gallop, Ingalaterrako diplomatikoa, euskal folklorearen ikertzailea (j. 1901).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Patrick Maynard Stuart Blackett
- Kimika: Arne Tiselius
- Literatura: T. S. Eliot
- Medikuntza: Paul Hermann Müller
- Bakea: eman gabe
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|