Alkimista (Lovecraft)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alkimista (Lovecraft)
Jatorria
Egilea(k)Howard Phillips Lovecraft
Sorrera-urtea1908
Argitaratze-data1916
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoahorror fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Alkimista, ingelesez: The Alchemist, H. P. Lovecraft estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1908an idatzia izan zen, Lovecraftek 17-18 urte zituela, eta 1916ko azaroan The United Amateur aldizkarian lehenbizikoz argitaratua.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Antoine de C. kondeak Frantzian girotutako istorioa lehen pertsonan kontatzen du.

Duela mende asko, Antoinen arbaso nobleetako bat Michel Mauvais azti gaiztoaren heriotzaren arduradun izan zen. Orduan, Charles le Sorcier, aztiaren semeak, bere aitaren hiltzaileaz gain haren ondorengoez mendakatzea zin egin zuen. Madarikazioa gaur egun ere indarrean da, eta familian 32 urte betetzen dituzten gizonezkoak adin horrekin hiltzen direlakoan datza.

Antoinek, noski, bere gizonezko arbaso guztiak adin horretan zendu direla jabetuko da. Beste garai batean boteretsua zen leinua, gaur egun ahulduz. Familiaren gaztelua kasik hondakinetan da. Haien morroi bakarra, Pierre, Antoinen heziketaz arduratu, inguruko baserritarretatik eta haien esamesetatik urrunduarazi eta 32 urte betetzen dituenerako zentzudun mantendu dadin arduratzen da.

Pierre jada zahartuta hiltzean, Antoine malenkolia egoeran barneratuko da. Gazteluko pasabide sekretuak igaro eta gordeleku sekretu bat topatuko du, bertan, azkenik, azti gaiztoaren madarikazioaren eragin eta nondik norakoak azalduko zaizkiolarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]