Allan Quatermain and the Lost City of Gold

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Allan Quatermain and the Lost City of Gold
Filma
Jatorrizko izena Allan Quatermain and the Lost City of Gold
Urtea 1986
Generoa akziozko filma
fantasiazko filma
film komikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Zimbabwe
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Gary Nelson Itzuli
[[Kategoria:Gary Nelsonek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Gene Quintano Itzuli
Lee Reynolds Itzuli
[[Kategoria:Gene Quintanok Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Lee Reynoldsek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Richard Chamberlain
Sharon Stone
James Earl Jones
Henry Silva
Robert Donner
Cassandra Peterson
Doghmi Larbi




[[Kategoria:Robert Donnerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Cassandra Petersonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Doghmi Larbik Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Yoram Globus
Menahem Golan

Edizioa Gary Griffin Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Michael Linn Itzuli
Argazki-zuzendaria Frederick Elmes
Kanpo loturak

Allan Quatermain and the Lost City of Gold (euskaraz Allan Quatermain eta Urrezko Hiri Galdua) 1986ko Gary Nelson ingeles zinema zuzendariak zuzendutako abentura film bat da. Richard Chamberlain, Sharon Stone, James Earl Jones, Henry Silva eta Robert Donner aktoreek antzeztu zuten.

1887ko H. Rider Haggard ingeles idazlearen Allan Quatermain eleberrian oinarritua dago.

1985eko King Solomon's Mines filmaren jarraipena da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Salomon erregearen meatzetara egindako espedizioari biziraun ostean, eta Jesse Huston neskalagunarekin ezkontzeko asmoz Amerikata doan ontzia hartzen doanean, Allan Quatermain (Richard Chamberlain) ingeles ehiztariak ohianean hiltzorian dagoen eta afrikar misteriotsu batzuk jarraika dituen Dumont (Rory Kilalea) deritzon laguna erreskatatuko du.

Dumontek, erailda hil aurretik, Quatermaini haren anaia Robeson Quatermain (Martin Rabbett) kondairazko "Urrezko Hiria" delakoan dagoela jakinaraziko dio. Hortaz, Quatermainek AEBetarako bidaia atzeratu eta anaia topatzeko espedizioari ekingo dio, bidai honetan Jesse (Sharon Stone), Umslopogaas (James Earl Jones) zulu gerlari erraldoia eta Swarma (Robert Donner) hindu beldurtia lagun izango ditu.

Mota guztietako arriskuz besterik basamortu eta oihanak zeharkatu eta Eshowe basatiei aurre egin ondoren, taldea Urrezko Hirira ailegatuko da. Alegia, Nyleptha eta Sorais erreginen (Aileen Marson eta Cassandra Peterson) agindupeko gizon zurien herri primitibo baten bizilekua. Quatermainek bere anaia Robeson topatuko du, honek hiriko benetazko tiranoa Agon (Henry Silva) azti nagusia dela aipatuko dio, Sorais zitalaren aliatua eta "lehoiaren kultua" delakoaren ezartzailea, honetan giza sakrifizio izugarriak burutzen dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]