Alonso Sánchez Coello
Itxura
| Alonso Sánchez Coello | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Benifairó de les Valls, 1531 |
| Herrialdea | Aragoiko koroa |
| Heriotza | Madril, 1588ko abuztuaren 8a (56/57 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria |
| Mugimendua | Espainiako Pizkundea |
| Genero artistikoa | erretratua |
Alonso Sánchez Coello (Benifairó de les Valls, Valentziar Herrialdea, 1531 – Madril, Espainia, 1588ko abuztuaren 8a) margolaria izan zen. Flandesa joan zen 1550. urtean, Antonio Moro pintorearekin ikastera, eta 1555. urtetik aurrera Gaztelan lan egin zuen Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzura.
Erlijio-gaiak eta erretratuak pintatu zituen, batez ere, italiar eta flandestar arteen moldeei jarraituz. Obra nagusiak: Santa Katalinaren ezkontza mistikoak (1578), El Escorialgo elizako Santu bikoteak (1580-1582), San Sebastian (1582), eta erretratuak batez ere, horien artean Filipe II.a eta Karlos printzea. Madril, Viena, Brusela, Dublin eta Londresko museoetan daude ikusgai haren obrarik aipagarrienak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.