AlphaGo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
AlphaGo programaren logoa.
Lehen 99 mugimenduak.

AlphaGo Google DeepMind-ek sortutako adimen artifizialeko programa bat da, Go mahai-jokora jolasteko diseinatua. 2015eko urrian, abantailarik gabe eta 19x19ko ohol batean Go jokalari profesional bat garaitu zuen lehen makina bihurtu zen. Fan Hui jokalariaren aurka egin zituen 5 partiduetatik 3 irabazi zituen, aipatzekoa da beste partidu informal batzuetan ere irabaztea lortu zuela. 2016an munduko jokalaririk onenetako baten aurka jolastu zuen, Lee Sedol 9. mailakoaren aurka. 2016ko martxoan jokalari honen aurka egin zuen partidu bat irabaztea lortu zuen.[1][2] Hala, Remi Coulom sailkapen ez-ofizialean, AlphaGo munduko bigarren Go jokalaririk onena bezala agertu zen.[3] Lee Sedol jokalaria garaitzearen ondorioz, adimen artifizialeko programa hau 9-dan (maila) izendapena aitortu zion Baduk Korear Elkarteak.

2017ko Go-aren etorkizunaren gailurrean, AlphaGo programak, Ke Jie, munduko Go jokalaririk onena garaitzea lortu zuen. Egin ziren hiru partiduetatik, adimen artifizialeko programak hirurak irabazi zituen. Esandako jokalaria garaitu ondoren, Weiqi Txinatar Elkarteak AlphaGori 9-dan mailako jokalari profesional izendapena aitortu zion. Elkarren arteko norgehiagoka amaitu ondoren, AlphaGo erretiratu egin zen eta DeepMind adimen artifizialaren inguruan ikertzen dabil gaur egun ere.

100. mugimendutik 165. mugimendura.

AlphaGoren jolasteko era[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuineko irudietan ikus daitezke partiduaren mugimenduak.

AlphaGo (beltzez) Fan Huiren (txuriz) aurka, egin zuten 4. partidua (2015eko urriaren 8), AlphaGo programak irabazi zuen aurkariak bertan behera utzi baizuen jokoa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Google’s AI beats world Go champion in first of five matches - BBC News». BBC Online. 2018ko urtarrilaren 12an ikuskatua.
  2. «Norgehiagoka Youtuben». 2018ko urtarrilaren 12an ikuskatua.
  3. «http://www.goratings.org/». 2018ko urtarrilaren 12an ikuskatua.
  4. Silver, David; Huang, Aja; Maddison, Chris J.; Guez, Arthur; Sifre, Laurent; Driessche, George van den; Schrittwieser, Julian; Antonoglou, Ioannis et al.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]