Amaia Salamanca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Amaia Salamanca
AMAIA SALAMANCA 2013.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1986ko martxoaren 28a (32 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea, modeloa eta zinema aktorea
IMDb nm2319146
http://www.amaiafanclub.com

Amaia Salamanca Urízar (Coslada, Madril, 1986ko martxoaren 28a) espainiar aktorea da. Sin tetas no hay paraiso, Gran Hotel, Velvet eta Tiempos de guerra telesailetan eduki duen zereginagatik ezaguna da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaia Salamancak Berrocales del Jaraman (Madril) jaio zen bizkaitar jatorriekin, zehazki Abadiñokoak. Hasieran ez zuen aktorea izateko asmorik. Aktore bezala lehen titulua eskuratu baino lehen Amaia jada lan egin zuen enpresa handietarako publizitate kanpainetan, esate baterako, Telecable eta Movistar, Marco Aldanyren modelo moduan eta Blue Image sinaduraren irudia. Baita Ansiedad-Antonio Romero eta Sigo aqui llorando por ti-Pignoise bideoklipetan parte hartu ere.

Bere lehen papera aktore moduan 2006an eskuratu zuen, SMS (sin miedo a soñar) telesailaren protagonista izatea lortu zuenean. SMS telesailean 185 kapituluetan Paula Dejardeins Gomez-De Iridutia bezala agertu zen. Telesail hau bukatu eta gero Sin tetas no hay paraiso telesaileko banaketan sartu zen Catalina moduan. Bere amodiozko istoria "El Duque"-rekin (Miguel Angel Silvestre) ospe handia eman zien biei.

2009an, Fuga de cerebros komediarekin estreinatu zen telebistan. Urte honetan, antzezki batean hartu zuen parte, Heinrich von Kleist Alemaniarren La Marquesa de O izenekoan eta eszenatokia partekatu zuen Josep Linuesarekin, Juan José Oteguirekin eta Tina Sainzekin. Muntaketa Madrilen egin zen, Bellas Artes teatroan. Hau eta gero, 2010. urtearen hasieran jira bat egin zen obra beste Espainar hirietara eramateko. Hilabete batzuk eta gero telebistara bueltatu zen "Tension Sexual no resuelta"-rekin, non kartela partekatu zuen Fele Martinez, Santiago Segura eta Adam Jezierskirekin. Urte amaieran, antzeztu zen telebistan "Felipe y Letizia" non interpretatu zuen rol protagonista, Letizia Ortizen rola.

2011n, Sergi Vizcaínoren XP3D (eXperiencia Paranormal en 3D) estreinatu zuen, beldurrezko lehen filma Espainiarra 3Dn eta Gran Hoteleko banaketan sartu zen. Gran Hotel telesaila XX mendean oinarrituta dago, Antena 3koa da eta Alicia Alarcon moduan lan egin zuen 2013 urtera arte.

2014ko otsailean Velvet telesailean sartu zen Bárbara izenarekin, Cistina Oteguiren koinata, galerien jabearen emaztegaia, Alberto Marquez. Hau suposatu zuen Miguel Angel Silvestrerekin topo egitea Sin tetas no hay paraiso protagonizatu eta gero.

Hau eta gero, 2015eko abenduan aktorea telesaila utzi zuen beste batean sartzeko, La embajada, hain zuzen. Telesail hau Antena 3ekoa da ere eta Fatima pertsonaia interpretatzen du. Lehen kapituluarekin 4 milioi teleikusle baino gehiago biltzea lortu zuten.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaia Salamancaren bikoteak Rosauro Varo Rodriguez du izena. Olivia deituriko alaba dute, 2014ko apirilaren 9a jaiota. 2015eko martxoan bere bigarren semearen jaiotzaren berri eman zuen, mutila dela esaten. 2015eko irailaren 8an bere bigarren semea jaio zen, Nacho izenekoa. 2016ko urriaren 7an bere hirugarren semea jaio zen, Mateo.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Telesaioaren izena Atal kopurua Pertsonaia
2006-2007 SMS, sin miedo a soñar 26 Paula
2007 Luar 1 SMS
2007 El intermedio 1 Amaia
2007 Los Hombres de Paco 1 Cristina
2008 Sin Tetas no hay paraíso Catalina
2009 Fuga de cerebros pelikula da Natalia
2011 XP3D pelikula da Angela
2011-2013 Gran Hotel 39 Alicia
2015 Velvet Barbara
2017 Velvet Colección 1 Barbara

SARIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009: Urreko TP sariak, izendatu zioten telebistako aktorerik hoberena Sin tetas no hay paraiso telesailagatik.

2010:"Unión de Actores" sariak, izendatu zioten aktore errebelazio hoberena Sin tetas no hay paraiso telesailagatik.​

2012: Montecarlo Telebistaren jaialdia, aktore hoberena izendatu zuten Gran Hotel telesailagatik.

Urreko TP sariak, izendatu zioten telebistako aktorerik hoberena Gran Hotel telesailagatik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.