Letizia Ortiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Letizia Ortiz
Letizia von Spanien (2022).jpg
(2022)
Escudo FelipeVI capa.png
Consort of Spain (en) Itzuli

2014ko ekainaren 19a -
Sofía Greziakoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLetizia Ortiz Rocasolano
JaiotzaOviedo1972ko irailaren 15a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJesús José Ortiz Álvarez
AmaPaloma Rocasolano Rodríguez
Ezkontidea(k)Alonso Guerrero Pérez (en) Itzuli  (1998ko abuztuaren 7a -  1999)
Felipe VI.a Espainiakoa  (2004ko maiatzaren 22a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Televisión Española
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
IMDB: nm1474562 Edit the value on Wikidata
Letizia spain sig.svg

Letizia Ortiz eta Rocasolano (Oviedo, 1972ko irailaren 15a) Espainiako erregina da. Filipe Borboikoa Espainiako tronuaren oinordekoa ezkondu baino lehen, telebista-aurkezle ospetsua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan Oviedoko La Gesta ikastetxean ikasi zuen. 15 urterekin familia osoa Madrilgo Rivas-Vaciamadridera joan zen eta han Ramiro de Maeztu institutuan bukatu zituen ikasketak. Kazetaritza ikasteko Madrilgo Complutense Unibertsitatean matrikulatu zen.

Unibertsitatean zegoenean ABC egunkarian eta EFE agentzian lagundu zuen; 1992an eta 1993an, bekadun lan egin zuen La Nueva España egunkarian. Segidan, master bat egin zuen eta bukatzean Mexikora joan zen doktoregoa egiteko, nahiz eta ez bukatu.

2000an, Madrilgo prentsa-elkarteko Larra saria jaso zuen 30 urte baino gutxiagoko kazetaririk onena izateagatik.

Letizia Ortiz CCN+ kanalean lan egiten hasi zen. Bi urtez, Marta Fernandez-ekin goizeko berriak eman zituen. 2001ean, TVEn sartu zen eta Informe Semanal-en eta goizeko albistegiaren erredakzio-taldean lan egin zuen. Asturiasko printzearekin ezkon-hitza eman baino lehen, TVEko eguerdiko albistegia aurkezten zuen eta berri garrantzitsuak eman zituen: irailaren 11ko atentatuak eta Prestige-aren hondoratzea besteak beste.

Lehen ezkontza (1998-1999)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an lehen aldiz ezkondu zen, Alonso Guerrero Literatura irakaslearekin. Ezkontza zibila Cácereseko Almendralejo-n izan zen. Ezkondu eta urte batera dibortziatu ziren. Gaur egun, Alonso Guerrero-k irakasle segitzen du.

Bigarren ezkontza (2004- )[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren aldiz, Filipe Borboikoa printzearekin ezkondu zen, 2004an, Madrilgo La Almudena katedralean. Ezkondu eta gero Asturiasko printzesa bihurtu zen eta gaur egun Espainiako erregina izateko prestatzen ari da, agenda propioa dauka. Bi alaba dituzte, Leonor (Madril, 2005) eta Sofia (Madril, 2007) infantak.

2014an senarra Espainiako errege bilakatu eta Letizia erregina ezkontide bilakatu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]