Amalriko Tirokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalriko Tirokoa
rector, governor and administrator of Chyprus (en) Itzuli

1306ko apirilaren 26a - 1310eko ekainaren 3a
Henrike II.a Ziprekoa - Henrike II.a Ziprekoa
constable of kingdom of Jerusalem (en) Itzuli

1285 - 1291
Baldwin of Ibelin, bailli of Jerusalem (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNikosia, 1272 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaNikosia1310eko ekainaren 5a (egutegi gregorianoa) (37/38 urte)
Hobiratze lekuaSelimiye meskita (Nikosia)
Heriotza modua: involuntary manslaughter (en) Itzuli
Familia
AitaHugo III.a Ziprekoa
AmaIsabella of Ibelin, Queen of Cyprus and Jerusalem
Ezkontidea(k)Isabella of Armenia, Princess of Tyre (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Lusignan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfeudatory (en) Itzuli

Amalriko Tirokoa baita Amalriko Lusignangoa edo Amaury Lusignangoa ere (Nikosia, 1272 - ibidem, 1310eko ekainaren 5a) Tiroko jauna eta Zipreko erregeordea izan zen.

Lusignanen etxeko kide bat izan zen, Hugo III.a Ziprekoa erregearen eta Elisabet Ibelingoaren semea. 1289an Zipreko lau galerekin Tripolira joan zen, baina ezin izan zuen hiria galtzea saihestu. Urte hartako apirilean Jerusalemgo Kondestable izendatu zuten. 1290ean Tiroko jaun bihurtu zen eta 1291n Dorre Madarikatuaren buru izan zen Akreko setioan. Bere anaia Henrike II.a Ziprekoarekin batera ihes egin ahal izan zuen Jerusalemgo Erresuma Latindarraren erorketatik.

1300. urtean mongoliarrekin aliatu zen, baina ez zuen lortu Lur Santua berreskuratzen saiatzeko. 1306an, baroien eta Zaldun Tenplarioen laguntzarekin, bere anaia Henrike kargutik kendu eta bere burua Zipreko erregeorde izendatu zuen. 1307an, ordea, Aita Santuaren agindua bete eta Tenplarioak atxilotu behar izan zituen. Hainbat matxinada izan ziren 1308an eta 1310ean, eta, azkenean, Simon Montolifekoak Amalriko hil zuen 1310eko ekainaren 5ean.

Elisabet Armeniakoarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituen. Bere semea, Guy, Armeniako erregea izan zen, [[Konstantino IV.a Armeniakoa|Konstantino IV.a]) izenarekin. Emaztea eta sei seme-alabetatik bost hil egin ziren.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]