Amets bat (Txirrita)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amets Bat Jose Manuel Lujanbio bertsolariaren bertso sorta bat da. Gaia euskararen XX. mende hasierako egoera du, euskara bere semeak baztertuta duten amona zahar batekin parekatuz.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bart ametsetan amona xar bat
inguratu da nigana
esanaz: "Emen bada gizon bat
nik ezagutzen dedana;
anbat etzaio akordatuko
ama-semiak gerana,
nere petxuko bularretatik
amaika trago edana,
gaur ere pozik egingo diyot
nere al dezakedana" ...


Baju-bajutik galdetu niyon
"ama euskera al zera?"
Erantzun zidan: "Bai, alaxe naiz,
baiño egin det zartzera;
aspaldiyetan kanpuan nintzen,
oraintxe nator etxera
nere izkuntza maitatzen duten
semiak bisitatzera;
ia zu ere salta zaitia
oien anaia bazera".

"Ezagutzen det, ama maitia,
dolorez egin du jira,
orain semiak lagundutzia
oso gauza egoki da;
bakoitzak beren fameliyari
izan zaiogun kupira,
gure anaiek jakin dezaten
biyar goazen batzokira,
gero behorri etxekoandre
gu bizi geran tokira".


Galdetu niyon: "Ama zer dabil
ola kopeta beztuta?"
"Esango nuke, baiño zertako
berdin baliyo ez du ta.
Aidian ez da errez ibiltzen
ego-muturrak moztuta,
pena aundiya daukan gorputza
ezin liteke poztu ta,
nola enintzan aserretuko
oinbeste seme ostuta!"

"Saia gaitean semien billa
galdu ziren tokiyetan,
gau eta egun zuri ujuka
or gaude batzokiyetan,
astian iñoiz juntatzen gera
faltatu gabe jaietan,
ama gaxua gora altxatzen
sartu ez dedin loietan,
zein bidetatik joan biar degun
galde dezagun oietan".


"Nik dadukadan jakinduriya
alde batera da utsa
baiño maite det biyotzetikan
euskaldunaren izkuntza;
bajatu ziñan pixka bat baiño
gora nai zaitugu bultza;
orra semiak nun dauden esan,
juan zaitia aruntza,
kuidado gabe sartu aurrera
egingo zaizu laguntza".

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]