Amiñagain
Appearance
Amiñagain | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 771 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′18″N 1°35′49″W / 42.855°N 1.597°W |
Mendikatea | Baratxuetako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Mendikat | Mendikat |
Amiñagain edo Lartzabal, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Pirenioetatik Iruñea aldera datorren mendi zerrenda luze bateko azken tontorra.
Pinudiak inguratzen du tontorra, baina nahiko ingurune garbia da, iparraldeko isurialdea batez ere.
Atarrabiatik abiatzen den pista bat heldu da tontorrera eta antza denez motorzaleak ere bai, arrasto ugari ikus daiteke.
Tontorrean ez dago zerikusi handirik: erpin geodesikoa pinu artean.
Ibilbidea luzatzeko Antxoritz gertu gelditzen da, iparralderago, eta bide garbiak daude bien artean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Amiñagain (Mendikat)