Antxoritz
Antxoritz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Esteribar |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Antxoritz |
Posta kodea | 31699 |
Herritarra | antxoriztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′18″N 1°34′20″W / 42.87167°N 1.57222°W |
Azalera | 2,83 km² |
Garaiera | 533 metro |
Distantzia | 11,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 32 (2020) |
Antxoritz[1][a] Esteribar udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.
2020 urtean 32 biztanle zituen.
Bertako biztanleak antxoriztarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antxoritz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ançoriçe (1049)
- Ançoritz (1268)
- Ayncoriz (1270)
- Ançoriz (1277)
- Ariçoriz (1279)
- Arsoriz (1287)
- Ainçoryz (1362)
- Aynçoriz (1366)
- Arçorriz (1532)
- Ainzoriz (1534)
- Anchoriz (1587)
- Anchoriz (1800)
- Antxoris (1966)
- Antxoritz (1989)
Etimología
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antxoritz toponimoa zalantzazko esanahiko toponimo bat da, ziuraski, "Antxor izeneko pertsona baten jabetzako tokia" esan nahi duelarik. Lehenengo elementua identifikatu gabeko pertsona-izena da, eta bigarrena, berriz, jabetza adierazten duen atzizkia (-tz).
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antxoritzeko armarria Esteribarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo gorri batez eta aurrean bere koloreko zuhaitz batez osatuta dago, otso beltz batek zeharkatua | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antxoritz Esteriberran dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.
Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Irotzeko estazioa da Antxoritzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Irotz, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 22.0 | 26.0 | 30.0 | 38.0 | 41.0 | 42.0 | 42.0 | 38.0 | 33.0 | 24.0 | 20.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.3 | 10.1 | 13.8 | 15.6 | 19.9 | 24.4 | 27.6 | 27.8 | 24.0 | 18.6 | 12.3 | 9.0 | 17.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.4 | 5.4 | 8.4 | 10.2 | 14.0 | 17.9 | 20.5 | 20.5 | 17.2 | 13.2 | 8.2 | 5.2 | 12.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.4 | 0.8 | 3.0 | 4.7 | 8.2 | 11.4 | 13.5 | 13.1 | 10.4 | 7.8 | 4.1 | 1.3 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -5.9 | -5.0 | -3.0 | -0.5 | 2.3 | 5.7 | 7.9 | 7.5 | 4.7 | 1.3 | -2.6 | -5.1 | -5.9 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 90.1 | 76.0 | 74.3 | 92.5 | 73.9 | 51.7 | 35.1 | 32.3 | 59.6 | 84.0 | 107.4 | 98.5 | 875.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.3 | 42.0 | 59.5 | 40.0 | 42.0 | 38.0 | 50.0 | 84.0 | 69.0 | 59.0 | 64.0 | 50.0 | 84.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.0 | 10.9 | 10.4 | 12.8 | 11.3 | 7.0 | 4.3 | 5.7 | 7.7 | 10.9 | 12.3 | 12.7 | 117.9 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.5 | 1.5 | 1.1 | 0.7 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.5 | 1.5 | 6.8 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XI. mendearen erdialdean Larrasoañako San Agustin monasterioko "dekanietariko" bat zen, mende hori amaitu aurretik Leireko abadian sartua. Bertako bizilagunek -ziurrenik jaurerri noblekoa zen- bere elizaren patronatua 1318an Orreagako Andre Mariaren esku utzi zuten.
1802an ibarrak izendatutako diputatuak eta herriko errejidoreak gobernatzen zuten, "etxeen alternatiba bidez aukeratua", zazpi besterik ez zirenak. Bere amaieran, 740 lapurreta kalkulatu zitzaizkion, horietatik 240 labore. Bere haitzek "odol eta bizitza ugari kostatu ziren azken gerra zibilean (1872-1876koa) alderdi borrokalarietako bat puntu horretatik pasatzen saiatu zen bitartean".
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 32 biztanle zituen Antxoritzek.[8]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
16 | 17 | 17 | 17 | 17 | 17 | 13 | 35 | 35 | 36 | 34 | 31 | 32 | 34 | 35 | 34 | 33 | 33 | 33 | 32 | 32 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobuses Artieda autobus konpainiak Antxoritz Iruñearekin batzen du. Autobus lineek, honako ibilbideak egiten ditu:
- Jaurrieta - Abaurregaina - Abaurrepea - Garaioa - Aribe - Garralda - Orreaga - Auritz - Aurizberri - Mezkiritz - Lintzoain - Erro - Zubiri - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
- Eugi - Urtasun - Saigots - Zubiri - Urdaitz - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.
1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sortzez Garbiaren eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Antxoritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Irotzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Antxoritz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).