Almirante
Almirante (Heg.) edo amiral (Ipar.) gradua, gradiazio militar bat da, nazioen arabera maila desberdina duena. Adiera ohikoenean, graduazio gorena da itsas armadetan.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hitzak jatorria du arabierazko amīr al-baḥr karguan, itsasoetako komandante, tartean latinaren etimologia popularra ere nahastu delarik, admiral era emateko (frantsesezkoa), latinezko admirabilis[1] ("miresgarri") edo admiratus ("mirestua") tarteko. Euskarazko aldaerak, almirante Hego Euskal Herrian eta amiral Ipar Euskal Herrian inguruko erdara nagusien maileguak dira.
Nafarroako almiranteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nafarroako Erresuman ere bazen almirante kargua, baina ez zuen beste herrialde batzuetako itsas-armaden posizioarekin zerikusirik. Almiradio izeneko lurralde-egituretako agintariak ziren almiranteak, erregeak izendatuak, merioen azpitik oro har garrantzi hierarkikoan. Batzuetan bazuten funtzio militarra, almiradioko gizonak erreklutatzekoa Erresumaren zerbitzurako, baina gehiago zen posizio administratiboa, bizitza osorakoa[2].
Karguaren izenak izan lezake jatorria Iruñeko San Zerningo Burguaren historian. Iruñeko burgu frankoa zen hau, Frantzian jatorri zuten bizilagunek populatua (okzitaniarrak izango ziren gehienak, dena den) eta hango buruzagiaren kargu-izena zen almirantearena. Xanpainako leinua Nafarroako erregetzako dinastia nagusia izan zen urteetan, San Zernindik beste eremu batzuetara zabaldu zen terminoa[2].
Almiradioaren izen eta izanak iraun zuen Nafarroako konkistaren ondotik, baita 21. mendera arte, baina almirante kargua desagertu zen aspaldi.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ .
- ↑ a b «Gran Enciclopedia de Navarra | ALMIRADÍO» www.enciclopedianavarra.com Noiz kontsultatua: 2018-05-12.