Amuma Says No
| Amuma Says No | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Boise (Idaho) |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2006- |
| Taldekideak | |
| Dan Ansotegui (trikitia) Sean Aucutt (panderoa) Jill Aldape (ahotsa) Spencer Basterretchea Martin (perkusioa) Dave Manion (gitarra) Erik Snodgrass (baxua) | |
| Informazio gehigarria | |
| https://www.facebook.com/amumasaysno | |
Amuma Says No Idahoko Boisen sortutako euskal musika taldea da. 2. eta 3. belaunaldiko eusko-estatubatuarrak dira partaideak.
Taldearen jatorria 2001ean sortutako Txantxangorriak trikiti bikotean dago. Boiseko ikastolarako jotzen zuten Dan Ansoteguik (trikitia) eta Sean Aucutt-ek (panderoa), eta bikote horren inguruan gehitu ziren gainerako kideak. Jill Aldape (ahotsa) eta Spencer Basterretchea Martin (perkusioa) batu zizaizkien 2006rako. Oinkari Basque Dancers dantza-taldearen baitan piztu zitzaien euskal musikarako afizioa lagun hauei, eta baita euskal amerikar musikariei entzuten, hala nola Jimmy Jausoro eta Domingo Ansotegui.[1]
2006an sortu zen Amuma Says No izena. Amona izenaren aldaera bat (amuma), eusko-estatubatuarren artean hedatua, ingelesezko esaldi batekin nahastuaː "Amonak ezetz dio", itzulita.
Honela azaltzen du taldearen estiloa Spencer Basterretcheak: "Euskal rocka eta Ameriketako rock, pop eta country-a nahasten ditugu, euskal folk pittin bat gehituz gure estilo berezia lortu arte".[2]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frontoitik Kalera (2008)
- Gatz and Berakatz (2015)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Irekia. «Irekia - Boiseko Oinkari Basque Dancers eta Amuma Says No Euskadin bira» www.irekia.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-02-24).
- ↑ «'Frontoitik kalera' atera da Boiseko 'Amuma Says No' talde euskal amerikarra bere lehen lanarekin» Euskal kultura (kontsulta data: 2018-02-24).