Idaho

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Idaho
State of Idaho

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Idahoko bandera
Bandera
Idahoko zigilua
Zigilua
Ezizena: Gem State ( Harribitxi Estatua)
Goiburua: Esto perpetua
Hiriburua Boise
Hiri handiena Boise
Eremua 216.632 km²
Biztanleria 1.595.728 (2012)
Dentsitatea 7,40 bizt / km²
Map of USA ID.svg
Gobernadorea Butch Otter (R)
Senatariak Mike Crapo (R)
Jim Risch (R)
Laburdura
ISO 3166-2
Id.
US-ID
www.idaho.gov

Idaho (ingelesez ˈaɪdəhoʊ ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako ipar-mendebaldean kokatua. Guztira 1,3 milioi biztanle ditu estatuak. Boise da estatuko hiriburua eta baita hiririk garrantzitsuena ere. Bertan euskal jatorriko jende ugari bizi da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi Harritsuen iparraldean dago. Columbia ibaiaren eta Snake ibaia haren ibaiadarraren bazterrean bizi da jende gehiena. Mendialde nagusiak: Clearwater mendiak, Salmon River mendiak eta Lost River mendiak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metalak dira Idahoko ekonomiaren euskarri nagusia: kobre, zink, merkurio, urre, berun, zilar, uranio, kobalto eta antimonioa. Ekonomia jarduera garrantzizkoak dira nekazaritza eta industria ere. Azken urteetan kimika eta janari industriek garapen handia izan dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1805ean Lewis eta Clark izan ziren Idahoko lehen esploratzaileak. Urrezko meatzeak aurkitu zirenean, 1860. urte inguruan, jende asko bertaratu zen, eta hortik etorri zen garapen nagusia. Estatu Batuetako berrogeita hirugarren estatua da 1890. urteaz geroztik. Asko dira XIX. mendearen erdialdeaz gero hara joandako euskaldunak. Boise hiriburuan, batez ere, nabarmena da euskaldunen pisua.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Boise: 202.832 biztanle**.
  2. Nampa: 79.249 bz**.
  3. Meridian: 64.642 bz**.
  4. Idaho Falls: 57.133 bz***.
  5. Pocatello: 53.932 bz*.

(*2006, **2007 eta ***2008an).

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idahoko konderrien mapa.

Idaho konderritan banaturik dago. 1919z geroztik, estatuak 44 konderri ditu, 1.062 eta 22.020 kilometro kuadro arteko azalera dituenak.

Konderria Herriburua Sorrera
urtea
Biztanleria
(2008 est.)
Biztanleria
%
Azalera
(mi.2)
Azalera %
Ada Boise 1864 380,920 25.00 % 1,060 1.21 %
Adams Council 1911 3,499 00.23 % 1,370 1.57 %
Bannock Pocatello 1893 80,812 05.30 % 1,147 1.31 %
Bear Lake Paris 1893 5,798 00.38 % 1,049 1.20 %
Benewah St. Maries 1915 9,352 00.61 % 784 0.90 %
Bingham Blackfoot 1885 43,903 02.88 % 2,120 2.42 %
Blaine Hailey 1895 21,731 01.43 % 2,661 3.04 %
Boise Idaho City 1864 7,504 00.49 % 1,907 2.18 %
Bonner Sandpoint 1907 41,168 02.70 % 1,920 2.19 %
Bonneville Idaho Falls 1911 99,135 06.51 % 1,901 2.17 %
Boundary Bonners Ferry 1915 10,962 00.72 % 1,278 1.46 %
Butte Arco 1917 2,751 00.18 % 2,234 2.55 %
Camas Fairfield 1917 1,126 00.07 % 1,079 1.23 %
Canyon Caldwell 1891 183,939 12.07 % 604 0.69 %
Caribou Soda Springs 1919 6,826 00.45 % 1,799 2.06 %
Cassia Burley 1879 21,348 01.40 % 2,580 2.95 %
Clark Dubois 1919 910 00.06 % 1,765 2.02 %
Clearwater Orofino 1911 8,176 00.54 % 2,488 2.84 %
Custer Challis 1881 4,254 00.28 % 4,937 5.64 %
Elmore Mountain Home 1889 28,997 01.90 % 3,101 3.54 %
Franklin Preston 1913 12,454 00.82 % 668 0.76 %
Fremont St. Anthony 1893 12,551 00.82 % 1,896 2.17 %
Gem Emmett 1915 16,513 01.08 % 566 0.65 %
Gooding Gooding 1913 14,295 00.94 % 734 0.84 %
Idaho Grangeville 1861/1864 15,448 01.01 % 8,502 9.71 %
Jefferson Rigby 1913 23,860 01.57 % 1,106 1.26 %
Jerome Jerome 1919 20,468 01.34 % 602 0.69 %
Kootenai Coeur d'Alene 1864 137,475 09.02 % 1,316 1.50 %
Latah Moscow 1888 35,906 02.36 % 1,077 1.23 %
Lemhi Salmon 1869 7,808 00.51 % 4,570 5.22 %
Lewis Nezperce 1911 3,594 00.24 % 480 0.55 %
Lincoln Shoshone 1895 4,503 00.30 % 1,206 1.38 %
Madison Rexburg 1914 37,456 02.46 % 473 0.54 %
Minidoka Rupert 1913 18,645 01.22 % 763 0.87 %
Nez Perce Lewiston 1861/1864 38,975 02.56 % 856 0.98 %
Oneida Malad City 1864 4,130 00.27 % 1,202 1.37 %
Owyhee Murphy 1863 10,877 00.71 % 7,697 8.79 %
Payette Payette 1917 22,966 01.51 % 410 0.47 %
Power American Falls 1913 7,683 00.50 % 1,443 1.65 %
Shoshone Wallace 1861/1864 12,913 00.85 % 2,636 3.01 %
Teton Driggs 1915 8,833 00.58 % 451 0.52 %
Twin Falls Twin Falls 1907 74,284 04.87 % 1,928 2.20 %
Valley Cascade 1917 8,862 00.58 % 3,734 4.27 %
Washington Weiser 1879 10,206 00.67 % 1,474 1.68 %

Idahotar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Idaho Aldatu lotura Wikidatan