Edukira joan

Analektak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Analektak
Jatorria
Egilea(k)Konfuzio
Sorrera-urteaK.a. V. mendea
Izenburua論語
Jatorrizko herrialdeaTxina (eskualdea)
Ezaugarriak
Hizkuntzatxinera klasikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daFour Books (en) Itzuli
Konfuzioren irudia ikasgai bat emanez.

Analektak ((Txineraz)) Konfuzio pentsalariaren ezagutzen den liburu bakarra da. Haren irakaspenak Konfuzioren Analektak liburuan bildu ziren bera hil eta urte andana igaro zirenean. Konfuziok bere ikasleei eman zizkien hitzaldi batzuen bertsio idatzia da: hauek idatzi eta bildu zituzten. Egungo historialariek uste dute Konfuziok berak idatzitako dokumenturik ez dagoenik, baina 2.000 urtean bost libururen idazletzat jo zuten.[1] Txinerazko jatorrizko izenburuak "hitzen inguruko eztabaidak" esan nahi du. Berez analekta hitza aukeraketa edo antologia esan nahi du.[2]

Udaberri eta Udazkenen garaian idatziak, Analektak dira konfuzianismoaren lanik handiena. Txinatarren artean eragina izaten jarraitzen dute, baita Asiako beste herrialde batzuetan ere, gaur egun oraindik.

Egitura eta edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analektetan, kapituluak banakako gaien arabera multzokatuta daude. Hala ere, ez dute ordena berezirik jarraitzen. Izan ere, kapituluek erabat ausazkoak dirudite, beren artean inolako loturarik ez duten kapitulu korrelatiboetako gaiekin. Konfuzionismoa filosofia praktiko bat da, bizitzara bideratutako pentsamendu-sistema bat, norbere burua hobetzera bideratua. Konfuzioren helburua, azken batean, ez da salbazioa, jakituria eta autoezagutza baizik.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultur heroiaren lekua du txinatar zibilizazioan Konfuziok, eta halakotzat ohoratzen dute errito tradizionaletan. Bi mila urte baino gehiagoz, Analektak Txinako eskoletako ikasketen parte izan dira, izan ere, Konfuzioren obra ezagutu gabe gizon bakar bat ere ezin zela maila moral eta adimen-maila egokira iritsi uste zen. Analektak liburuaren ezagutza ere ezinbestekoa bihurtu zen gorte inperialeko funtzionario orok egin behar zituen azterketa inperialak gainditzeko.

Konfuzio euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Analektak (Lun Yu) liburua plazaratu zen Ibaizabal argitaletxearen eskutik, Erlijioen Jakinduria bilduman. [3] Konfuziok bere ikasleei eman zizkien hitzaldi batzuen bertsio idatzia da; ikasleek idatzi eta bildu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]