Edukira joan

Anaïs Napoleon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anaïs Napoleon

Bizitza
JaiotzaNarbona1831ko martxoaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBartzelona1912ko uztailaren 21a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Alexandre de Riquerren publizitate-posterra, Casa Napoleonerako egina, 1895ean.

Anaïs Tiffon Cassan edo Anaïs Napoleón (Narbona, 1831eko martxoaren 18aBartzelona, 1912ko uztailaren 21a) argazkilaria, dagerrotipoak egin zituen lehen emakumeetako bat izan zen, eta argazkiak zituzten bisita-txartelak egiten ere espezializatu zen. Senarrarekin batera Compañía fotográfica Napoleón sortu zuen.

Narbonan jaio eta ondoren, 1846. urtearen inguruan, familiarekin Bartzelonara mugitu eta han garatu zuen beren karrera profesionalaren zatirik handiena. 1850eko abenduaren 24ean Antonio Fernández Sorianorekin ezkondu zen eta[1] hiru urte geroago, bikoteak argazki-denda bat sortu zuen, Santa Mónica bulebarraren bigarren solairuan —izen bereko elizaren aurrean—. Gerora <i>Compañía fotográfica Napoleón</i> izango zena. Senar-emazteak argazki-erretratuetan espezializatu ziren.[2]

Urteen poderioz, Bartzelonako argazki-estudio ospetsuenetariko bat izango zen. Bikoteak hainbat seme-alaba izan zituen, eta horietako batzuk argazkigintzaren negozioan ere parte hartuko zuten. Mende-amaieran, familiak Lumière anaien zinema-aparatu bat erosi eta 1896ko abenduan zinema-areto bat inauguratu zuen. Inauguraziora Lumière anaiak joan ziren.[1]

Anaïs bere Bartzelonako etxean hil zen 1912ko uztailaren 21ean eta Montjuïceko hilerrian lurperatu zuten.[1] Argazki-etxea hainbat hamarkadatan funtzionatzen jarraituko zuen. Azkenik 1968an desagertu arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]