Dagerrotipo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dagerrotipoak egiteko kamera, 1839.
L’Atelier de l'artiste («Artistaren lantegia»), Louis Daguerre, 1837.

Dagerrotipoa edo dagerrotipia[1] argizkigintzaren aurrenetako prozedura izan zen, Louis Daguerrek eta Joseph-Nicéphore Niepcek asmatutakoa. Objektuaren irudia zilar iodurozko geruza bat zeukan kobrezko xafla batean finkatzen zen. Irudi positiboa xaflari merkuriozko lurruna aplikatuz lortzen zen[2]. 1837an lortu zuen Louis Daguerrek lehen argazkia teknika hau erabiliz; horretarako 50 kgtik gorako ekipoa baliatu zuen, 20 minutuko esposizioarekin[3]. 1839an Frantziako Gobernuak patentea erosi eta askatu zuenetik, dagerrotipiak zabaltze handia izan zuen. Hala ere, prozedura garestia zenez eta ezinezkoa baitzen kopiak egitea, 1860 arte baino ez zen erabili[2].

Argazkilaritzaren historiaren gainbegirada bat, Daguerrotipoetatik pixeleraino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dagerrotipo Zehazki, ehu.eus
  2. a b   Bustillo, Fernando, Argazkigintzaren historia, Euskarazko Ikasmaterialen Gordailua, eimagordailua.eus, http://www.eimagordailua.eus/handle/11687/356. Noiz kontsultatua: 2015-12-27  .
  3.   Nogeras, Itziar, Argazkigintza: sarrera-artikulua, Elhuyar aldizkaria, zientzia.eus, http://zientzia.eus/artikuluak/sarrera-artikulua/. Noiz kontsultatua: 2015-12-27  .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dagerrotipo Aldatu lotura Wikidatan
Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.