And the Band Played Waltzing Matilda
And the Band Played Waltzing Matilda | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | And the Band Played Waltzing Matilda |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | ingelesa |
Hitzak | Eric Bogle |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Eric Bogle |
And the Band Played Waltzing Matilda (euskaraz Eta Bandak Matilda Dantzan Jotzen Zuen) 1971an Eric Bogle eskoziar-australiar kantautoreak musikatu eta idatzitako abesti bat da. Abestiaren hitzek gerren arrazoi eza eta ankerkeria nahiz gudan loria bilatzen dutenak kritikatzen dituzte.
Abestiaren protagonista Lehen Mundu Gerran borrokatzera Australiatik atera eta Gallipoliko guduan parte hartzen duen gazte baten gazi-gezak kontatzen ditu. Ondoren, gudu horretan helbarri gelditu, bere jaioterrira itzuli, han inor zain ez duela ikusi eta urtero gerra beteranoen manifestaldiak bere aurretik iragaten ikustean gerra hartan burututako sakrifizioa alperrikakoa dela ikusiko du.
Abestiaren amaieran Waltzing Matilda australiar baserritar abesti herrikoiaren doinua jo ohi da, hain justu ere abestiaren izenburuak aipatzen duena.
Abesti honen musika talde eta abeslari ugariren ondorengo bertsio ugari izan dira, horien artean: The Dubliners, Ronnie Drew, The Clancy Brothers, Joan Baez, The Pogues...
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eric Bogle kantautorearen jatorrizko And the Band Played Waltzing Matilda abestia entzungai (Ingelesez)
- Ronnie Drew musikariaren And the Band Played Waltzing Matilda abestiaren bertsioa entzungai (Ingelesez)
- The Pogues musika taldearen And the Band Played Waltzing Matilda abestiaren bertsioa entzungai (Ingelesez)
- Joan Baez abeslariaren And the Band Played Waltzing Matilda abestiaren bertsioa entzungai (Ingelesez)
- The Clancy Brothers musika taldearen And the Band Played Waltzing Matilda abestiaren bertsioa entzungai (Ingelesez)