Andoin-Luzuriaga jauregia

Koordenatuak: 42°53′10″N 2°20′56″W / 42.886°N 2.34902°W / 42.886; -2.34902
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andoin-Luzuriaga Jauregia» orritik birbideratua)
Andoin-Luzuriaga jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZalduondo
Koordenatuak42°53′10″N 2°20′56″W / 42.886°N 2.34902°W / 42.886; -2.34902
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1683
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea10

Andoin-Luzuriaga jauregia Arabako Zalduondon dagoen barroko estiloko 1683. urteko eraikina da. Herriaren hego-ekialdean dago, Uyar ibaiaren bazterrean, latsategiaren eta Txaroste errotaren eta zubiaren ondoan. 1999an kultura ondasun izendatu zuten jauregia, monumentu sailkapenarekin.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina isolatuta dagoen jauregia da, oinarri laukidun baten gainean eraikitakoa. Beheko solairuaz gain, lehenengo solairua eta ganbara ere baditu, eta azkeneko honek hegoaldeko fatxadan argia sartzeko leihoak ditu.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horma harriz egina dago; fatxada nagusiko paretak harlanduxkaz eta gainerakoak kare-junteatuko harlangaitzez. Teilatua lau isurialdekoa da eta fatxada nagusiaren hegalean landutako zurburuak ditu.

Kanpoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatxada nagusia ekialdera begira dago, oso modu sinplez antolatuta. Xafla leuneko inposta batek bi alde banatzen ditu. Fatxada nagusiak hiru ardatz bertikal ditu: aldeetakoek beheko solairuan portada dute eta goikoak, aldiz, balkoia dauka. Sarrerek pieza bakarreko leiho-burua daukate, ezkerraldekoak nabarmendutako plakadura dauka eta eskuinaldekoak, ordea, bi euskarrien gaineko leiho-buruaren plakadura.

Hegoaldera ematen duen galeria.

Balkoiak oso horizontalak dira eta leiho-buruaren buelta kanpoaldera aterata dute. Erdiko ardatzaren behealdean leiho luzea dago, bere ingurua nabarmendurik duena, eta solairu nagusian Andoindarren eta Luzuriagatarren armarriak daude. Fatxada honek hegaztegi formaduna dauka, eta horren gainean hegalean dauden zurburu landuak eta biribiltxoak (muturrean) daude. Gainerako alde edo fatxadetan leihoek leiho-buruak dituzte eta ez daude hain landuak.

Hegoaldeko fatxadan galeria nabarmentzen da eta toscana-zutabeen gainean guztiz biribilak ez diren hiru arku daude. Zuraz egindako lanen artean, kanpoaldean fatxada nagusiko hegaleko zurburuak nabarmentzen dira. Barrualdean, hainbat lekutan topatzen ditugu zurezko egiturak: barneko hormetan, teilatuan, ateetan, eskudeletan e.a. Forja-lanei dagokionez, balkoiak eta leiho-habeak nabarmentzen dira.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruko ganga

Eraikinaren barnean, fatxada nagusiko portada igaro eta berehala, beheko solairuko ataria dago, eta horren inguruan banatzen dira gelak. Atari horretatik toscana-zutabeetan eusten diren bi arkuk behe solairurako eskaileretara eta geletara iristeko bidea egiten dute.

Eskaileraren amaieran, fatxadako armarriez apaindutako petxinen gainean, biribil forma duen ganga dago (seguruenik XIX. mendean zurezkoa zen berezko teilatuaren ordez eraikitakoa). Ganbaran eraikinaren eta teilatuaren zurezko egitura ikus daiteke, dotorea eta pisu gutxikoa, eta azkeneko aroetan burututako hobekuntza-lan batzuk ditu. Dena den, orokorrean berezko pieza eta lotura-sistemak mantentzen dituela esan daiteke.

Bizilagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21. mendean, Bernardo Atxaga idazlearen eta bere emazte Asun Garikanoren bizitokia da jauregia.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agindua, 1999ko ekainaren 17koa, Kultura sailburuarena, Zalduondoko (Araba) Andoin-Luzuriaga jauregia, kultura ondasun gisa, monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena.
  2. (Gaztelaniaz) «Zalduondo: carnavales y etnografía» EITB 2021-04-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]