Edukira joan

Zalduondo

Koordenatuak: 42°53′09″N 2°20′50″W / 42.8858°N 2.3471°W / 42.8858; -2.3471
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zalduondo
 Araba, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Lautada
Izen ofizialaZalduondo
AlkateaLurdes Lekuona Laburu
(Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01208
INE kodea01061
Herritarrazalduondar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°53′09″N 2°20′50″W / 42.8858°N 2.3471°W / 42.8858; -2.3471
Map
Azalera12,03 km²
Garaiera613-1204 metro
Distantzia31 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria195 (2025:  1)
alt_left 80 (%41) (%52,8) 103 alt_right
Dentsitatea15.38 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 27,4
Zahartze tasa[2]% 22,64
Ugalkortasun tasa[2]‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 84 (2011)
Genero desoreka[2]% -12,34 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 8,2 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3]% 46.23 + % 13.07 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [4] (2021)
Etxeko erabilera[5]% 24.62 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera data1.025 baino lehen


Zalduondo[1] Arabako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gipuzkoarekin muga egiten du, eta hurbil ditu Nafarroa Garaiko Ziordia, Olatzagutia eta Altsasu. Gasteiztik 31 bat kilometro ekialdera eta Iruñetik 60 bat km mendebaldera dago. Arabako biztanle gutxieneko udalerria da.

1025. urteko Donemiliagako goldea agirian, Zalduhondo izenaz ageri da.

Patxi Salaberrik, 2015, Mitxelenak Apellidos vascos-en emandako azalpena bere egiten du. Leku-izena hitz elkarketa baten emaitza dela defendatu zuen Mitxelenak: zaldu + ondo. Lehen osagarria gaur egun erdi-ahaztuta dagoen hitza ei da, oihanpe, ibar-baso, sastrakadi-edo adierazteko erabiltzen zen hitza.[6] Bigarren elementua ondo dela pentsatu zuen Mitxelenak ez hondo, eta horretarako euskararen fonetika historikoaren bilakaera azaltzeko erabiltzen ohi zituen argudioetako batzuk eman zituen.[7]

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako mugan dagoen Urkilla mendilerroa du herriak iparraldean. Handik, Lizarrate edo San Adriandik barrena zetorren antzinako bidea Zumarraundira, eta hortik Zalduondora. Lizarratek alde batean ditu Urkilla eta Aizkorriko mendilerroak, eta bestean Altzaniako mendiak.

Esan bezala, 1025. urtean jada bazen Zalduondoren berri ematen zuen agiririk; beraz, uste da haren sorrera lehenagokoa dela. Garai haietan hasita, Zalduondotik pasatzen da Donejakue bidea.

Udalerriko aztarna zaharrenak, hala ere, Aistra izeneko biztanlerik gabeko herrixkan aurkitu dira: VI. eta VII. mendeetako Erdi Aroko herrixka baten aztarnak. Euskal Autonomia Erkidegoan ezagutzen den Erdi Aroko herrixkarik zaharrena da. Ingurunea pinudiz estalita zegoen, eta Aistran nekazari talde bat bizi zen. Zerealak hazten zituzten.[8][9]

Biztanleriaren tamainaUrtea90120150180210240270300189019201950198020102040ZalduondoBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Zalduondon»
Zalduondoko udaletxea

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023ko hauteskundeen ondorengo Zalduondoko udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Lourdes Lekuona Laburu / Gustavo Fernando Fernandez Villate / Celsa Martinez de Albeniz Lopez de Arbina / Jose Sanchez Doncel / Ana Maria Saez de Vicuña Garcia de Andoin (EHB)
5 / 5
86 / 84 / 76 / 67 / 64
(% 58,11 / 56,76 / 51,35 / 45,27 / 43,24)
Iker Miranda Serrano (PSE-EE)
0 / 5
34
(% 22,97)
Isabel Aguayo Martinez de Osaba / Miguel Angel Gomez de Arteche Ezquerra / Oier Bartolome San Prudencio / Ingeborg Eleonore Lerch Rueda (PP)
0 / 5
22 / 18 / 16 / 2
(% 14,86 / 12,16 / 10,81 / 1,35)
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar.
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Hauek izan dira Zalduondoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[10]
Jose Antonio Lopez de Aberasturi Martinez de Ibarreta[10] /

Eduardo Andoni Ribaguda Kañas[11][12]

1979 1983 Batasuna Zalduendoko Aukera[11]
Eduardo Andoni Ribaguda Kañas[10] / Jose Maria Imaz Mugica[11] 1983 1987 Candidatura Independiente de Zalduendo "Zalduendo-ko"[13] / Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Kañas[10] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Kañas[10][11] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Kañas[10][11] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Kañas[10][11] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Kañas[10] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Kañas[10] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Kañas[10] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Gustavo Fernando Fernandez Villate[10][14] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Gustavo Fernando Fernandez Villate[10][15] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Lourdes Lekuona Laburu[16][17] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
5 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia) Araia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9a Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaZalduondoGalarretaGordoaArriolaNarbaxaLuzuriagaZuhatzu Donemiliaga Araia
Agurain
Erdoña

XXI. mendean, Zalduondo da euskara gehien indartu duen herria. 1981ean ia euskaldunik gabeko herria zen, Arabako gehienak bezala. Egun, biztanleen % 51,5k badaki euskaraz. Gazte guztiak euskaldunak dira, eta heldu askok ere ikasi dute.[18]

2009ko inauterien irudia.
Sakontzeko, irakurri: «Zalduondoko inauteriak»

Otsailaren 3an, inauteri-igandean, Markitos pertsonaia gaiztoa epaitu eta erretzen dute. Markitos beltzez jantzitako panpina gorbataduna da, eta gaitzak sinbolizatzen ditu. Horregatik erretzen dute: gaitzak deuseztatzeko.

Harekin batera, herriko inauterietako beste pertsonaiak hauek dira: pregoilaria (erreketa baino lehen sermoia botatzen duena), porreroak (Lantzeko Ziripoten antzekoak), errauts banatzaileak, elkarrekin doazen atsoa eta agurea, artzaina eta ardiak (pertsonek irudikatuak) eta kale garbitzailea.

San Julian eta Santa Basilia baseliza, Aistran

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalduondar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgostik 14 kilometro ekialdera Zalduendo deituriko beste herri bat dago. Nahiz Arabakoa, nahiz Burgoskoa Donejakue bidearen ertzean daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  4. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  6. «zaldu - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
  7. (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
  8. (Gaztelaniaz) «Los resultados de la excavación de la aldea medieval de Aistra (Álava) se presentarán en marzo de 2010», Europa Press, 2009-09-07.
  9. (Gaztelaniaz) Begoña HERNÁNDEZ BELOQUI: «El entorno vegetal del yacimiento medieval de Aistra (Zalduondo, Álava) a través de su estudio paleopalinológico», Munibe, 62. zenbakia, 2011. Ikus 423-438. orrialdeak.
  10. a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-04-05).
  11. a b c d e f «Zalduondo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-14).
  12. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 320 or..
  13. (Gaztelaniaz) «Elecciones Locales 1983 (Concejales)» Boletín Oficial de la Provincia Foral de Álava (BOPFA) 42 1983-04-12 (kontsulta data: 2024-02-13).
  14. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (kontsulta data: 2023-04-29).
  15. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (kontsulta data: 2020-03-29).
  16. (Gaztelaniaz) «EH Bildu refuerza su poder municipal en la Llanada alavesa» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (kontsulta data: 2023-08-03).
  17. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» Orain 2023-06-17 (kontsulta data: 2025-11-16).
  18. «Zalduondo, euskara gehien indartu den herria», EITB.eus, 2015-02-21.
  19. Andoin-Luzuriaga jauregiaren izendapena, kultura ondasun gisa. EHAA, 1999-07-06.
  20. Lazarragatarren jauregiaren izendapena, kultura ondasun gisa. EHAA, 2002-11-14.
  21. Udaletxearen izendapena, kultura ondasun gisa. EHAA, 2008-01-08.
  22. (Gaztelaniaz) Francisco GÓNGORA: «Carnavales Zalduondo (Álava). Markitos, el malo», El Correo, 2009-10-05.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]