Asun Garikano
Asun Garikano | |
---|---|
![]() (2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1962 (62/63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Bernardo Atxaga |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, idazlea eta filologoa |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Asun[1] Garikano Iruretagoiena (Tolosa, Gipuzkoa, 1962ko abuztuaren 15a) literatura-itzultzailea, idazlea eta irakaslea da. Euskal Filologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren IRALE programako irakaslea da Gasteizen. Lan ibilbidean atzera, Garziarena (1992-1994) eta Garziarena berria (1997-1998) fanzineen editore izan zen eta Euskaltzaindiaren babespean argitaratutako Erlea (2009-2018) aldizkari literarioa editatzeaz ere arduratu zen. Horrez gain, Euskaltzaindiak berak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2021ean.[2]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Far Westeko Euskal Herria-n (Pamiela, 2009), XIX. mendearen erdialdetik aurrera Estatu Batuetako Mendebaldera emigratutako euskaldunen historia kontatu zuen, protagonistek edo haien ondorengoek utzitako ondare idatzian oinarrituta. Far Westeko Euskal Herria obra argitaratu berritan HABEren Ikasbil atarian elkarrizketa egin zioten[3] eta bertan honakoa adierazi zuen: "Oso harrera ona izan zuen, oso iritzi onak jaso ditut. Nik liburu hori zorion handiz egin nuen, oso pozik egin nuen, eta irakurleak hori antzeman du". Halaber, beste elkarrizketa ugari ere egin zizkioten[4], hala nola Hasier Etxeberriak ETB1eko Sautrela saioan, Arantxa Iturbek Euskadi Irratian eta Jon Martijak Herri Irratian.
Denboran atzera joanez, bigarren liburuan, Kaliforniakoak (1533-1848) (Pamiela, 2013), euskaldunek Kaliforniaren esplorazioan eta kolonizazioan izandako parte-hartzea aztertu zuen, jatorri euskalduneko esploratzaile, misiolari, agintari eta bestelako protagonisten lehen eskuko dokumentuetatik abiatuta.
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literatur lan ugari ditu itzuliak Garikanok; batetik, Bernardo Atxagaren lan gehienak itzuli ditu gaztelaniara; bestalde, hainbat autore euskaratu ditu ingelesetik, besteak beste Robert Louis Stevenson, Patricia Highsmith, John Steinbeck, William Faulkner eta Carson McCullers[5].
Euskarara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hotsa eta ardaila. William Faulkner (Ibaizabal, 1992[6]).
- Botilako deabrua. Robert Louis Stevenson (Elkar,1992[7]).
- Carmen. Prosper Mérimée (Pamiela, 1992[8]).
- Mozkor bat sasirik-sasi. Amos Tutuola (Pamiela, 1993[9]).
- Nazionalismoari buruz. George Orwell (Emak Bakia Baita, Pamiela, 1993. Ana Ugarte izenpean[10]).
- Zeruko belardiak. John Steinbeck (Ibaizabal, 1994[11] eta Elkar, 2021[12]).
- Bilbo, 1937. G. L. Steer. (Emak Bakia Baita, Pamiela, 1994[13]).
- Ripleyren jokoa. Patricia Highsmith (Igela, 1995[14]).
- Urrezko ibaiaren erregea edo Anaia beltzak. John Ruskin (Elkar, 1998[15]).
- Ripley trebea. Patricia Highsmith (Igela, 1999[16]).
- Gangsterren ihesi. Mikel Valverde (SM Fondo, 2001[17])
- Altxor uhartea. Robert Louis Stevenson (Ibaizabal, 1991[18] eta Elkar, 2008[19]).
- Kafe tristearen balada. Carson McCullers (Pasazaite, 2020[20]).
Bernardo Atxagaren lanen itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egilearekin elkarlanean jardun du honako obren gaztelaniazko itzulpenak egiteko:
- El mundo según Marconi (Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995).
- Shola y los leones (Ediciones SM, 1995[21]).
- Un espía llamado Sara (Acento Editorial, 1996[22]).
- Esos cielos (Ediciones B, 1996[23]).
- Shola y los jabalíes (Ediciones SM, 1997[24]).
- Grandes episodios de la gran familia Marconi (Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1997).
- Horas extras (Alianza, Madrid, 1997[25]).
- Las bambulísticas historias de Bambulo. La crisis (Alfaguara,1998[26]).
- Lista de locos y otros alfabetos (Siruela, 1998[27]).
- Las bambulísticas historias de Bambulo. Primeros pasos (Alfaguara, 1999[28]).
- Las bambulísticas historias de Bambulo. Amigos que cuentan (Alfaguara, 1999[29]).
- El hijo del acordeonista (Alfaguara, 2004[30]).
- Shola y Angeliño (Ediciones SM, 2006[31])
- De Gernika a Guernica (Ediciones de la Librería Central, 2007[32])
- Siete casas en Francia (Alfaguara, 2009[33]).
- Borrokaria. El luchador. The fighter (Etxepare Institutua, 2011[34]).
- “Izaskun está en Eibar”. 1937. Vidas y bombas (BBK Fundazioa, 2012).
- Alfabeto de las pulgas (Pamiela, 2013[35]).
- Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos [Antologia] (Lengua de Trapo, 2014[36]).
- Días de Nevada (Alfaguara, 2014[37]).
- Correspondencias. Bernardo Atxaga & Bashkim Shehu. (Erein, 2016[38]).
- Casas y tumbas (Alfaguara, 2020[39]).
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023ko uztailaren 21ean Euskaltzaindiaren egoitzan egin zen Osoko bilkuran Asun Garikano hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai aurkeztu zuten. Horrela, irailaren 29ko Osoko bilkuran jakingo da tolosarrak Patxi Goenaga euskaltzain emerituaren lekua hartuko duen ala ez.[40]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bere itzulpen lanetan Maria izenarekin sinatu izan du. Horra adibide bat: Maria GARIKANO: "Itzultzaile baten arazoak". EIZIE. 1993ko uztaila.
- ↑ Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu
- ↑ «Aldizkari Digitala: Asun Garikano:» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2022-03-29).
- ↑ «Pamiela argitaletxea - 2009-«Far Westeko Euskal Herria»: Elkarrizketak» www.pamiela.com (kontsulta data: 2022-04-11).
- ↑ «'Nortasunari eusteko euskal-amerikarren ahaleginak ez ditugu aintzat hartzen'» Argia (kontsulta data: 2022-03-29).
- ↑ Faulkner, William. (D.L. 1992). Hotsa eta ardaila. Ibaizabal ISBN 84-7992-196-X. PMC 434043746. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Stevenson, Robert Louis. (1999). Botilako deabrua. (2. argit. argitaraldia) Elkarlanean ISBN 84-8331-565-3. PMC 434272240. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Mérimée, Prosper. (1992). Carmen. Pamiela ISBN 84-7681-128-4. PMC 434034526. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Tutuola, Amos. (1993). Mozkor bat Sasirik-Sasi. Pamiela ISBN 84-7681-156-X. PMC 434070779. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Orwell, George. (L.G. 1993). Nazionalismoari buruz. Pamiela ISBN 84-7681-155-1. PMC 863169824. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Steinbeck, John. (1994). Zeruko belardiak. Ibaizabal ISBN 84-7992-570-1. PMC 850911650. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Steinbeck, John. (2021). Zeruko belardiak. ISBN 978-84-1360-087-1. PMC 1262509789. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Steer, G. L.. (1994). Bilbo, 1937. Pamiela ISBN 84-7681-169-1. PMC 863169863. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Highsmith, Patricia. (1995). Ripleyren jokoa. Igela ISBN 84-87484-22-0. PMC 434079118. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Ruskin, John. (1998). Urrezko ibaiaren erregea edo Anaia beltzak. Erein ISBN 84-7568-791-1. PMC 249337238. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Highsmith, Patricia. (1999). Ripley trebea. Igela ISBN 84-87484-34-4. PMC 434266559. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Valverde, Mikel. (2001). Gangsterren ihesi. SM ISBN 84-348-8081-4. PMC 434306517. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Stevenson, Robert Louis. (D.L. 1991). Altxor uhartea. Ibaizabal ISBN 84-7992-043-2. PMC 434012065. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Stevenson, Robert Louis. (L.G. 2008). Altxor uhartea. Elkar ISBN 978-84-9783-564-0. PMC 863179221. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ McCullers, Carson. (2019). Kafe tristearen balada. Pasazaite ISBN 978-84-946218-4-0. PMC 1260195598. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1995). Shola y los leones. Ediciones SM ISBN 978-84-348-4546-6. PMC 32831755. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1996). Un espía llamado Sara. (2a ed. argitaraldia) Acento ISBN 84-483-0148-X. PMC 36706121. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1996). Esos cielos. (1. ed. argitaraldia) Ediciones B ISBN 84-406-6309-9. PMC 37141058. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1997). Shola y los jabalíes. Ediciones SM ISBN 84-348-5266-7. PMC 37228090. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1997). Horas extras. Alianza ISBN 84-206-4712-8. PMC 37275807. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1998). Las bambulísticas historias de Bambulo la crisis. Alfaguara ISBN 84-204-5784-1. PMC 43586564. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1998). Lista de locos y otros alfabetos. Ediciones Siruela ISBN 84-7844-364-9. PMC 39533931. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1999). Las bambulísticas historias de Bambulo : primeros pasos. (3a ed. argitaraldia) Alfaguara ISBN 84-204-5783-3. PMC 43586563. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1999). Las bambulisticas historias de Bambulo : amigos que cuentan. Alfaguara ISBN 84-204-5803-1. PMC 43586565. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (2004). El hijo del acordeonista. Alfaguara ISBN 84-204-6698-0. PMC 57368218. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (2006). Shola y Angeliño. Ediciones SM ISBN 84-675-0875-2. PMC 271404357. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ De Gernika a Guernica.. (1a ed. argitaraldia) Ediciones de la Central 2007 ISBN 978-84-611-6271-0. PMC 181826710. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (2009). Siete casas en Francia. Alfaguara ISBN 978-84-204-2276-3. PMC 343815465. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (D.L. 2011). Borrokaria = El luchador. Etxepare Euskal Institutua ISBN 978-84-615-5467-6. PMC 828259515. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (2013). Alfabeto de las pulgas y otros textos sueltos. Pamiela ISBN 978-84-7681-788-9. PMC 869197391. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Nuestras guerras : relatos sobre los conflictos vascos. Lengua de Trapo 2014 ISBN 978-84-8381-210-5. PMC 878065088. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (2014). Días de Nevada. ISBN 978-84-204-1598-7. PMC 878690183. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (2016). Korrespondentziak = Korrespondime = Correspondencias. (1. argit. argitaraldia) Erein ISBN 978-84-9109-154-7. PMC 1055576909. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (2020). Casas y tumbas. (Primera edición en castellano, febrero de 2020. argitaraldia) ISBN 978-84-204-1937-4. PMC 1145904646. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ «Asun Garikano hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai - Tolosa» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2023-08-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa: "Niretzat ez da beti erraza Atxagaren aldaketak onartzea". Diario Vasco. (2008-06-23)
- Elkarrizketa: "Nortasunari eusteko euskal-amerikarren ahaleginak ez ditugu aintzat hartzen". Argia (2012-02-21)
- Elkarrizketa: "Itzultzea sekulako ikasketa da hizkuntza lantzeko eta idazten ikasteko". Ikasbil. (2013-09-11)
- Bernardo Atxaga eta Asun Garikanoren EHUko hitzaldia. (2017-12-14)
- Atxaga, el konstante InfoLibre. (2020)
- Elkarrizketa: Oso gutxi landu da beste hizkuntzetara itzultzeko bidea Ataria, Tolosa (2021)
- Asun Garikano NorDaNor euskal itzulpengintzaren datu-basean.