Edukira joan

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bastida)

Koordenatuak: 42°35′25″N 2°47′33″W / 42.59038°N 2.7925°W / 42.59038; -2.7925
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bastida)
Kultura ondasuna
Bastidako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaBastida
Koordenatuak42°35′25″N 2°47′33″W / 42.59038°N 2.7925°W / 42.59038; -2.7925
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMariaren Jasokunde
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaGasteizko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0005105
1

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Bastida dagoen eraikin erlijiosoa da. XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikia, barroko (zenbait pizkundetar ezaugarriekin) estilokoa da. Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

Bastidako Mota muinoan bazen Kristo Sainduaren eliza, goi Erdi Aroan eraikitakoa. Bertan aurretik gaztelu bat izan zel erakutsi dute berriki egindako indusketek[1].

Herriko burgesiak indarra hartu ahala eliza berri handiago bat eraiki behar zela erabaki zen muino haren oinean, aurrez eraikin gotiko bat izan zen tokian. XVI. mendearen edialdera hasi zituizten lanak eta 1602rako eraikinaren atzealdea egina zegoen. 1606an, bertara ekarri zituzten Cardenako Martiri Santuen erlikiak[2]. Jadanik herriko eliza nagusi bezala mezak ematen hasi zen arren tenpluak lanetan jarraitu zuen hurrengo mendean. 1673rako erretaula, korua, alboko kaperak eta kanpandorrea bukatu zituzten. Honako hauek izan ziren arkitektoak:

  • Andrés de Venea (1624 arte)
  • Francisco Martínez de Valcava eta Miguel Sanz (1625)
  • Jerónimo de Avendaño (1628)
  • Francisco de la Riva Aguero (1630-1637)
  • Juan de la Riva eta Francisco de Pamanes (1639-1659)
  • Pedro de Aguilera (1642)
  • Francisco de Pamanes eta Francisco de la Riva Aguero (1660-1663)
  • Juan de Larraia (1673 arte)

XVIII. mendearen hasieran bultzada berri bat eman zitzaion eraikuntzari eta oinplano oktogonaleko sakristia erraldoia gehitu zitzaion.

Lau eremutan zatituriko habearte handi bakarra dauka, basilika itxurakoa. Honi kanpandorrearen oinean dagoen kapera gehitzen zaio gainera. Alboetan ere kaperak dauzka. Oinplanoak 52 metrotako luzera, 17 metrotako zabalera eta 20 metrotako altuera dauka. Atzealde poligonala estuagoa da habeartea baino eta alboetan sakristia zaharra eta kapitulu-gela gehitzen zaizkio.

Hegoaldeko ataria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ataria.

Habeartearen bigarren zatian kokaturik dago, herriko plazara ematen duelarik[3]. Atari klasizista da eta harrizko erretaula handi bat dauka. Alboetan zutabe kontra-hormak diru, gainean piramide itxurako pinakulua dutenak. Atariaren gainean kanpai bakarreko kanpai-horma txiki bat dago.

Puntu erdiko arkuaren bardean hiru solairu bereiz daitezke[4]:

  • Beheko solairuan zutabe joniardun bi ate biki daude.
  • Erdiko solairuan hiru hobi daude zutabe korintiarrek banatuak. Alboetako biak leihoak dira eta zentruan Ama Birjinaren irudia dago.
  • Goiko solairuan Leiho handiago bat ageri da, hau ere zutabe korintiarrek inguratua eta goian frontoi txiki bat duena.

Eraikinaren mendebaldean dago kokaturik eta 53 metrotako altuera dauka. 1660 eta 1673 artean eraiki zen. Lau zatitan bana daiteke. Azpiko bi zatiak oinplano karratua dute eta apaigarririk apenas. Goiko bi zatiak oktogonalak dira eta apainketa barrokoa dute baina ez gehiegizkoa. Hirugarren zatian leihoak daude baina iparraldera ematen dutenak hormatu egin zituzten. Inguru guztian balaustrodun balkoiak daude. Laugarrenean kanpaiak dituen kupula gallonatua dago.

Erretaula.

Intxaurrondoaren egurrarekin eginda dagoen erretaula urre-koloreko eta polikromatua da. Bi solairu ditu eta gainean kupula erdizirkularra. Solairu bakoitza hiru zaztitan banaturik dago.

Lehenengo solairuaren erdian XVII mendeko Ama Birjinaren irudia dago, aurrez XIII. mendeko beste eskultura bat izan zen, Toloñoko Ama Birjinarena, "Aintzinako Andre Maria (Santa María la Antigua) izenaz ezagutzen dena. Bere alboetan San Pedro eta San Pauloren irudiak daude.

Bigarren solairuan Andre Mariaren Jasokundearen irudia dago erdian eta alboetanSan Joan Bataiatzailea eta Santiago gaztearen irudiak. Goiko oskol itxurako kupula erdian Hirutasun Santua ageri da aingeruz eta kerubinez inguratua.

Erretaula inguratzen duten frisoetan lau ebangelistak eta elizaren doktoreak ikus daitezke, aurrez aipaturikoak baina tamaina nabarmen txikiago batean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Reparaz, Nerea. «Aurkikuntza Bastidan» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  2. Bastidako Udala
  3. «Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Bastida)» turismoa.euskadi.eus.
  4. Garma, David de la. Labastida, Álava. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa