Bastida (Araba)

Koordenatuak: 42°35′25″N 2°47′34″W / 42.5904°N 2.7929°W / 42.5904; -2.7929
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bastida».
Bastida
 Araba, Euskal Herria
Bastida 2007 9 27.JPG
Andre Mariaren eliza eta Kristoren gotorleku-tenplua (goialdean), udaletxeko ataritik ikusiak
Bastidako bandera

Bastidako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxako Kuadrilla
Izen ofizialaBandera de labastida.svg Labastida / Bastida
AlkateaLaura Perez Borinaga (EAJ)
Posta kodea01330
INE kodea01028
Herritarrabastidar
Kokapena
Koordenatuak42°35′25″N 2°47′34″W / 42.5904°N 2.7929°W / 42.5904; -2.7929
Map
Azalera38,17 km2
Garaiera550 metro
Distantzia45 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.538 (2022)
Green Arrow Up.svg6 (2021)
alt_left 701 (%45,6) (%48,8) 751 alt_right
Dentsitatea39,11 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 13,36
Zahartze tasa[1]% 10,77
Ugalkortasun tasa[1]‰ 36,47
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,04 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,47 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 13,73 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 28,32 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 9.27 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1196
Webguneahttp://www.labastida-bastida.org/


Bastida (ofizialki Labastida / Bastida) Arabako hegoaldeko udalerri bat da. Arabako Errioxa eskualdean dago, hain zuzen ere, Arabako Errioxa Garaian, Gasteiztik 45 bat kilometrora. Izen bereko hiribilduak udalerriko erdialdea du kokagune.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Toloño mendiaren (1.271 m) hego magalean, Ebro ibaiaren ezkerraldean. Udalerria laua da oro har, iparraldean izan ezik, bertan garaiera handieneko eremuak daude.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren sortzea Erdi Aro goiztiarreko Toloñoko gazteluarekin lotzen da. Hortaz, Bastidak kutsu militar handia izan zuen.

Antso VII.a Nafarroakoak forua eman zion hiribilduari 1196an.

Alfontso VIII.ak Gaztelarako konkistatu zuen 1200. urtean, Araba inbaditu izanaren ondorioz.

XVII eta XVIII. mendeetan 3.000 bizilagun inguru omen zeuden herrian.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian ia 30 bastidar hil zituzten Errepublikaren aurka matxinatutako faxistek. Haien gorpuak oraindik ez dira aurkitu; Pancorbo aldeko errepide nazionalaren azpian daudela susmatzen da.

1974an Gatzaga Buradon udalerria bereganatu zuen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastida udalerria bi herriz osatua dago:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastidako ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Bastidar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu. Gainera, kirol ezberdinen ekitaldiak egin dira. Hala nola, Euskadiko Open-eko lasterketak edota Wine run lasterketa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastidako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Aipatzekoa da udan neguan baino sei aldiz biztanleria handiagoa duela Bastidak, turismoa dela eta.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastidako udaletxea

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Alderdi Popularreko Ignacio Gil Orive Bastidako alkate hautatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, EAJko Laura Perez Borinagak lortu zuen alkatetza.

Bastida (Araba)ko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
310 (% 39,34)
Alderdi Popularra (PP)
3 / 9
268 (% 34,01)
5 / 9
360 (% 42,01)
EH Bildu
2 / 9
138 (% 17,51)
Alternativa para Labastida-Bastidarako Aukera (ALBA)
3 / 9
284 (% 33,14)
Independientes, Democráticos y Nacionalistas (IDN)
1 / 9
86 (% 10,04)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Labastidako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Santiago Gil Garcia[5][6][7] 1979 1983 Agrupacion Independiente de Electores Agraria, Industrial y Obrera[5][7] / Zentro Demokratikoaren Batasuna[6]
Jose Maria Garcia Arinas[7] 1983 1987 Alianza Popular/Alderdi Demokrata Popularra/UL
1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
1991 1995 Independenteak
Ignacio Gil Orive[8] 1995 1999 Alderdi Popularra
Ignacio Gil Orive[8] 1999 2003 Alderdi Popularra
Ignacio Gil Orive[8] 2003 2007 Alderdi Popularra
Higinio Arinas[9][10] 2007 2009 a Ezker Batua-Berdeak
Iosu Landa Ocerin[9][10] 2009 2010 b Euzko Alderdi Jeltzaletik kanporatuak
Ignacio Gil Orive[9] 2010 2011 Alderdi Popularra
Ignacio Gil Orive 2011 2015 Alderdi Popularra
Laura Perez Borinaga[5][11] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Laura Perez Borinaga[11][12] 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea[13]
2023 2027

a 2009. urtean Higinio Arinas kargutik bota zuten, Alderdi Popularrak eta Eusko Alderdi Jeltzaletik kanporatutako bi zinegotzik bultzatutako zentsura-mozioa zela eta.

b 2010ko maiatzean Iosu Landa alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko Araba Bus - 9U.png Araba Bus - 10.png Araba Bus - 12.png eta Araba Bus - 17.png lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi:

Logo Purple Bus.svg Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)
10 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)CasablancaSernaAsaGuardia (hotel-gasolindegia)GuardiaPaganosNabaridasLezaLeza (ospitalea)SamaniegoAbaloseDonebikendi ZuntzerraBastida Haro
12 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)BerantevillaZanbranaGatzaga BuradonBriñasBastida Haro
17 Bilbo ZanbranaBriñasHaroBastidaDonebikendi ZuntzerraAbaloseSamaniegoLeza (ospitalea)GuardiaAsa Logroño
(geltokia)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara galdu zen garaia zein izan zen. Hala ere, Bastidako euskara galtzea noizbait IX. eta XVI. mendeen artean datatzen da.

Udalerrian ikastola bat dago, Bastida Ikastola izenekoa. Gainera, Araba Euskaraz lau aldiz ospatu da Bastidan, 1989, 2004, 2008 eta 2012an.

2016an Bastidako biztanleen artean %43,1a euskaldunak ziren.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastidako ikuspegia
  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza, XVI eta XVIII. mende artean eraikia, Pizkunde eta Barroko estiloei jarraiki. Batez ere, ikustekoak dira atari nagusia eta erretaula barrokoa ikusgai dagoen barnealdea.
  • Bastidako udaletxea, XVIII. mendean eraiki zen eta barroko berantiarreko estiloa du.
  • Larrazuriaren Arkua, antzinako harresiaren atean kokatua, Ama Birjina eta Bastidako armarria erakusgai dituena.
  • 2014ean, Torrentejo izeneko aztarnategia aurkitu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak. Torrentejoko herrixka hori 1075. urtean aipatu zen lehenengoz, eta urte horretan, Nafarroako erregeak eremu hori eman zion Donemiliaga Kukula monasterioari (Errioxa, Espainia). Ikerketek frogatu zuten data horren aurretik okupatuta egon zela ingurua; IX. edo X. mendeko hobi bat aurkitu zuten, besteak beste. Hilerri oso bat han egon zitekeela ondorioztatu zuten. EHUk azaldu zuenez, egindako lanek erakusten zuten herri horrek "bizitza bizia" izan zuela Errenazimentuan eta Aro Modernoan. Monetak, buztinkiak eta janari hondarrak topatu zituzten, besteak beste. Hondar horiek XVII. eta XVII. mendekoak ziren.[14]

Bastidar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1989). «Mortuorios o despoblados» Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. in: Onomasticon Vasconiae. 5 Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindiarentzat, 543 or. ISBN 8485479483..
  5. a b c d «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  6. a b (Gaztelaniaz) interaktiba.com. (2019-03-24). «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  7. a b c «LABASTIDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  8. a b c (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  9. a b c (Gaztelaniaz) «El popular Ignacio Gil accede por cuarta vez a la Alcaldía de Labastida» El Correo 2010-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  10. a b (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2009-05-21). «Un tránsfuga del PNV se hace con la alcaldía de Labastida con el voto del PP» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  11. a b Begiristain, Edurne. «Bastida. EAJrentzat makila, EH Bilduri esker» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  12. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  13. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-06-14). «EH Bildu y PNV cierran un acuerdo para Bastida y Guardia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  14. Berria. «Mila urte baino gehiago dituen aztarnategi bat topatu dute Bastidan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  15. «SALAZAR CARIGA, Domingo de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  16. «LÓPEZ DE SALAZAR Y CARIGA, Domingo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  17. «QUINTANO QUINTANO, Manuel Esteban - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa