Andrea Mora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrea Mora

Bizitza
JaiotzaEtxebarri, 2000 (23/24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Andrea Mora Ahedo (Etxebarri, Bizkaia, 2000) euskal aktorea da, batez ere Goǃazen 6.0 telesailean duen paperagatik ezaguna. Horretaz gain zenbait antzerki obratan parte hartu du eta bi websailetan agertu da. Gaur egun Arte Dramatikoak ikasten dabil Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basauriko Arizko ikastolan eta Urbi institutuan ikasitakoa da. Lehen Hezkuntzako 5. mailan antzerkigintza izan zuen eta horrek antzerkirako zaletasuna piztu zion, baina antzerki akademiak oso garestiak zirela eta ez zuen antzerkigintzarekin beste kontakturik izan DBHko 3. mailara arte. Bilbao Eszena antzerki eskolan ibili zen batxilergoko lehen mailara arte, eta gerora Bilbaina Elkartean antzerkia egiteko aukera izan zuen. Antzerki amateurra, klasikoa zein poesia egin izan ditu bertan, hainbat obratan antzeztuz. Gaur egun Bilboko Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan ikasten ditu musika, kantua, dantza, antzerki fisikoa eta interpretazioa.[1]

Goǃazen telesailaren seigarren denboraldiko protagonistetako bat da.[2] Sara izeneko neska islamiarraren papera egingo du.[3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zure txanda da (websaila)
  • Goǃazen 6.0 (2019-2020). Sara (13 atal)
  • Bizi txarra (websaila). Alpha[4]
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ibañez, Maider. (2019-11-29). «Andrea Mora: “Aniztasuna aberatsa da, integrazioa beharrezkoa eta errespetua oinarrizkoa”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  2. «'Zatoz gurekin!' izeneko bideoklip berria grabatu du 'Go!azen'ek!» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  3. Urkizu, Urtzi. «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  4. Urkizu, Urtzi. ««'Bizi txarra'-n asko ikasi dut gorputzarekin lan egiten»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).