Etxebarri
- Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxabarri (argipena)».
| Etxebarri | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Doneztebeko eliza | |||||||||||
|
| |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatua | Espainia | ||||||||||
| Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
| Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
| Eskualdea | Bilbo Handia | ||||||||||
| Izen ofiziala | |||||||||||
| Alkatea | Loren Oliva (LVP) | ||||||||||
| Posta kodea | 48450 | ||||||||||
| INE kodea | 48029 | ||||||||||
| Herritarra | etxebarritar | ||||||||||
| Kokapena | |||||||||||
| Koordenatuak | 43°14′50″N 2°53′30″W / 43.2472°N 2.8917°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 3,38 km² | ||||||||||
| Garaiera | 30 metro | ||||||||||
| Distantzia | 1,5 km Bilbora | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 12.038 (2025: | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 2.159 bizt/km² | ||||||||||
| Hazkundea (2003-2013)[1] | |||||||||||
| Zahartze tasa[1] | % 19,23 | ||||||||||
| Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 60,12 | ||||||||||
| Ekonomia | |||||||||||
| Jarduera tasa[1] | % 80,28 (2011) | ||||||||||
| Genero desoreka[1] | % 3,42 (2011) | ||||||||||
| Langabezia erregistratua[1] | % 12,44 (2013) | ||||||||||
| Euskara | |||||||||||
| Euskaldunak [2] | % 36.65 + % 19.11 hartzaile (2021) | ||||||||||
| Kaleko erabilera [3] | % (2021) | ||||||||||
| Etxeko erabilera [4] | % 13.33 (2021) | ||||||||||
| Datu gehigarriak | |||||||||||
| Webgunea | http://www.etxebarri.eus | ||||||||||
Etxebarri Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Bilbo Handia eskualdearen barruan Hego Uribe azpieskualdekoa. 12.000 biztanle zituen 2019 urtean, eta XXI. mendeko lehen hamarkadan metropolitar gunean hazkunderik handieneko udalerria izan zen. Berezko izen historikoa Etxebarriko Doneztebe elizatea bazuen ere, 1994. urteaz geroztik Etxebarri du izen ofiziala.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebarrik Bilborekin egiten du muga mendebaldean, Galdakaorekin ekialdean, Txorierrirekin iparraldean, eta Basauri udalerriarekin hegoaldean. Bilbotik oso gertu kokaturik dago, 1,5 kilometrora zehazki. Etxebarritik Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoak ageri dira. Ibaizabal ibaiaren meandro batean kokatzen da Etxebarri.
Hiru alde, gutxienez, bereiz daitezke herrian: batetik, Ibaizabal ibaiaren meandroan kokatzen den gunea, Doneztebe. Tradizionalki gune horretan industria nagusi izan den arren, Etxebarriko zabalgune berria bertan eraikitzen ari da. Horrez gain, 2004tik Bilboko metroaren geltoki berria egin dute han. Bestetik, Kukullaga, (San Antonio gaztelaniaz) auzunea dugu, udalerriaren iparraldean, N-634 errepidearen iparraldean dagoena. Eta hirugarrenik, Lezama-Legizamon industrialdea dagoen meandroa.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebarriko auzo nagusiak honakoak dira: Ametzola, Doneztebe, Kukullaga, Legizamon, San Antonio eta Santa Marina.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: Bilbo, Zamudio, Galdakao eta Basauri.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendera arte nekazaritza izan zen udalerriko jarduera ekonomiko nagusia. 1900etik aurrerako industrializazio prozesuaren ondoren, hainbat industria eta lantegi berri zabaldu ziren herrian. Ibaizabal ibaiaren ondoan dagoen Arcelor Mittalen lantegia edota Lezama Legizamon industrialdea.[5] Horrez gain, jadanik ateak itxi duten beste hainbat lantegi. Izan ere, Etxebarriren hazkunde demografikoarekin batera, etxebizitza ugari eraiki dira antzinako industriak zeuden orubeetan.
Gaur egun, zerbitzuek dute industria baino garrantzi handiagoa, enpleguaren %53,7 haiei baitagokie. Industriak, berriz, enpleguaren %30,8. Eraikuntza bestalde, azken urteetako etxebizitza eraikuntzari loturik, beste udalerri batzuetan baino garrantzitsuagoa da, enpleguaren %15. Nekazaritza, azkenik, ia desagertu da enpleguaren %0,4 baino ez dela.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demografia datuak daudenetik, Etxebarrik biztanleen hazkundea izan du. XX. mende osoan zehar hazi zen herria, mende hasieran 637 biztanleko herrixka bat baino ez zelarik. Are gehiago, Bizkaian 1970eko hamarkadako krisialdiaren ondorioz hasitako beheraldi demografikoa ez zen Etxebarrin ia nabaritu.
XXI. mendearen hasieran ere, herriak hazten jarraitu zuen eta 10.000 biztanleen langa gainditu zuen.
| Biztanleria-piramidea 2025 Guztira: 5.976 gizon, 6.059 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[6] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hazkunde begetatiboa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 18,5 udalerri berean jaioak ziren[9], probintziako batez bestekoaren (% 37,2) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 18,5 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 5 —probintzian % 10,9—.
Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 75,4 Bizkaian, % 0,9 Gipuzkoan, eta % 0,5 Araban jaio ziren[10].
Biztanleria atzerritarra
2025. urtean, biztanleen % 3,7k atzerriko nazionalitatea zuen[11]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Hego Amerika (% 41,7), Magreb (% 19,8), Erdialdeko eta Iparraldeko Amerika (% 13,9) ziren.
Jaiotza herrialde nagusiak Kolonbia, Maroko, Venezuela dira.[12]
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 4.985 etxebizitza zeuden: 4.630 (% 92,9) nagusiak eta 355 (% 7,1) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[13] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 325 (% 6,8) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 165 (% 3,5) hutsik zeuden.[14] Etxebizitza nagusien % 88,0 jabetzan zegoen eta % 10,6 alokairuan.[13]
Etxebizitza multzoa
Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)
Guztira 4.630 etxegune zeuden, batez beste 2,6 egoiliarrekoak; horietatik 1.014 (% 21,9) pertsona bakarrekoak ziren.[13]
Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera
Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 85,3 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 32,7 urtekoa.[13] Etxebizitzen % 2,7 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 16,4 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[13] Etxebizitzen % 86,8 igogailua zuten.
Eraikineko etxebizitza kopurua
Gela kopurua
Bainugela kopurua
Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 22,4 berokuntza zentrala zuten, % 65,1 banakakoa eta % 11,5 noizean behingoa.[13] Horrez gain, % 76,0 hodien bidezko gasa zuten eta % 88,0 igogailua.
Berogailu mota
Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebarriko udal politika berezia da inguruko herriekin alderatuta, tokiko alderdi batek, La Voz del Pueblo alderdiak, baitu nagusitasuna 1990eko hamarkadatik. LVP alderdiak 1991tik agintzen du herrian. 1987an PSE-EE alderdiak irabazi zituen hauteskundeak.[15]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, LVPko Loren Oliva hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan, Etxebarrik, 10.000 baino biztanle gehiago izateagatik, lau zinegotzi gehiago jaso zituen. Hartara, LVP alderdiak hiru zinegotzi gehiago eskuratu zituen, guztira hamahiru zinegotzi izateraino. Loren Olivak jarraitu zuen alkate. EH Bilduk, berriz, guztira bi zinegotzi lortu zituen; eta EAJk eta PSE-EEk, zinegotzi bana.
2019ko udal hauteskundeetan LVPk berriro lortu zuen gehiengoa, nahiz eta zinegotzi bat galdu.
| Etxebarriko udalbatza | |||||
| Alderdia | 2019 | 2015 | |||
| Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
| La Voz del Pueblo / Herriko Ahotsa (LVP) | 12 / 17 |
3.885 (% 67,02) |
13 / 17 |
3.742 (% 71,30) | |
| Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 2 / 17 |
624 (% 10,76) |
2 / 17 |
554 (% 10,56) | |
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 2 / 17 |
718 (% 12,39) |
1 / 17 |
526 (% 10,02) | |
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 1 / 17 |
435 (% 7,50) |
1 / 17 |
328 (% 6,25) | |
| Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean | |||||
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebarrin hitz egiten den euskara mendebaldeko euskararen barne dago kokaturik, zehatzago Nerbioi ibarreko euskara[16][17] da. Etxebarri, ordea, ez da hizkera honetan kokatzen den herri bakarra, besteak beste, Bilbo, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Zaratamo... ere bertan kokatzen baitira.
Gaztelaniatze prozesua handia izan da Nerbioi ibarrean azken hamarkadetan, bereziki udalerri handietan gertatutakoa. Euskaradunak bereziki landa-eremuetan eta herri txikienetan bizi dira, eta bestela batuaren bidez hizkuntzaren berreskurapena egiten saiatzen ari dira, beste toki batzuetan bezala. Izan ere, ikastolak ditugu gaur egun Galdakaon ("Eguzkibegi") edo Basaurin ("Arizko ikastola") eta bertso-eskolak Basauri, Arrankudiagan eta Arrigorriagan.
Etxebarritar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizente Sarria (1767 - 1835), frantziskotar eta sermoilaria.
- Jose Iragorri (1959 - 2014), Herri Irratiko kirol esataria.
- La Basu (1983), rap abeslaria.
- Tania Martínez Portugal (1983) politologoa, unibertsitateko irakaslea eta ikertzaile feminista.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko eraikinen artean nabarmentzen dira: [19]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doneztebe eliza.
- Santa Ana baseliza.
- Amezola jauregia.
- Etxebarriko metro eta autobus geltokia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Cava Mesa, Maria Jesús. (2000). Basconia, S.A.. Ediciones Burdiña ISBN 8487778259..
- ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
- ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
- ↑ <ref> «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
- ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
- ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
- ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
- ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
- 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ Udal hauteskundeetako emaitzen historikoa, Etxebarri.net webgunean. 2011-07-06an kontsultatua.
- 1 2 «Nerbioi ibarrekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-01).
- ↑ «Etxebarri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-01).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-01).
- ↑ Etxebarriko Arkitektura. Etxebarriko Udala.

