Andrés Ibarra
Andrés Ibarra | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Andrés Ibarra Rodríguez del Toro | ||
Jaiotza | Caracas, 1807ko abuztuaren 17a | ||
Herrialdea | Venezuela | ||
Heriotza | Caracas, 1875eko abuztuaren 23a (68 urte) | ||
Hobiratze lekua | Venezuelako panteoi nazionala | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Gradua | brigada-jeneral |
Andrés Ibarra Rodríguez del Toro (Caracas, 1807ko abuztuaren 17a- ib, 1875eko abuztuaren 23a) venezuelar militarra izan zen. Vicente Ibarra eta Ana Teresa Tororen semea. Bolivarrekin borrokatu zuen eta bere defentsan zauritu zuten. Gainera, Fernando Rodríguez del Toro eta Francisco Rodríguez del Tororen (del Toro markesa) iloba zen, eta Diego Ibarraren anaia, Venezuelako armadako ofizial bezala ere aritu zena independentzia-gerran.
Jose Maria Vargas presidentea agintetik kendu zuten armadako hamahiru ofizial gorenetako bat izan zen, eta, Erreformen Iraultzan, Gobernuaren indarren aurka borrokatu zuen herrialdearen ekialdean eta Camorucon. Bere alaba, Ana Teresa Ibarra Urbaneja, Antonio Guzmán Blanco jeneralarekin ezkondu zen.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gaztaroan Estatu Batuetan ikasi zuen eta Europan zehar bidaiatu zuen. Kolonbia Handira itzultzean, armada abertzalean sartu zen.
Karguak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Venezuelako armadako ofiziala Independentzia Gerran.
- Bolivarren "edecana"
- Mariano Montilla jeneralaren teniente koronela.