Caracas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Caracas
 Venezuela
Avila view 2.jpg
bandera

armarria

Administrazioa
Herrialdea  Venezuela
Entitate federala Hiriburu barrutia
Izen ofiziala Santiago de León de Caracas
Postakodea 1010-A
Geografia
Koordenatuak 10° 30′ 00″ N, 66° 56′ 00″ W / 10.5°N,66.933333333333°W / 10.5; -66.933333333333Koordenatuak: 10° 30′ 00″ N, 66° 56′ 00″ W / 10.5°N,66.933333333333°W / 10.5; -66.933333333333
Caracas hemen kokatua: Venezuela
Caracas
Caracas
Caracas (Venezuela)
Azalera 433 km²
Altuera 900 m.
Demografia
Biztanleria 1.943.901 biztanle (2011)
Metropolia 2.903.685
Dentsitatea 4.489,38 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1567ko uztailaren 25a
Telefono aurrizkia 0212
Webgunea http://www.gdc.gob.ve/

Caracas (ofizialki Santiago de León de Caracas) Venezuelako hiri nagusi eta hiriburua da. Herrialdearen iparraldean dago, Karibe itsasoaren kostaldetik 15 kmra eta 900ko batezbesteko garaieran. 2011n hiriak 1.943.901 biztanle zituen eta metropoli-barrutiak 2.903.685 biztanle[1][2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1567ko uztailaren 25ean fundatu zuen Diego de Losada zamorarrak, 1498. urtean Kolonek aurkitu zuen herri batean (caraca deitu indiarren herrian hain zuzen) eta Santiago de Leon de Caracas izena eman zion. 1578an Venezuelako koloniako hiriburu eta kapitain nagusiaren egoitza bihurtu zen. 1721. urtean sortu zen Caracasko unibertsitatea. Caracasko Gipuzkoar Konpainiari esker, Caracasek urte oparoak izan zituen XVIII. mendean, eta Donostiarekin harreman handia izan zuen. Gipuzkoako konpainiari eman zioten monopolioak oso haserre utzi zituen bertako lurjabeak eta burgesak, eta liskar ugari izan zen Caracas bertako eta metropoliko burgesen artean. Berrogeita hamar urte iraun zuen monopolioak (1742-1792).

1811. urtean, Venezuelaren burujabetasuna aldarrikatu zuen Caracasko hiriak, baina espainiar osteek berriro hartu zuten Caracas ondoko urtean. Simon Bolivarrek hiria hartu zuen 1813an, baina espainiarren esku geratu zen berriro 1814an. Caraboboko guduaren ondoren (1821), Kolonbia Handia deituriko lurraldeak burujabetasuna eskuratu zuen eta Bogota hiriburu nagusiaren mendean geratu zen Caracas. 1830. urteko urtarrilean Venezuela Kolonbia Handi hartatik bereizi zen eta Venezuelako hiriburu bihurtu zen Caracas.

XX. mendearen lehen erdialdean, petrolioak aldaketa handia ekarri zuen hiri zaharrera eta egun Caracas Hego Ameriketako hiri modernoenetakoa da horri esker. Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak 1965eko uztailaren 10ean bertan ekin zion "Radio Euskadi" irratiaren emisioari, egoera 1977 arte luzatuz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Caracas, 1970-1998)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31.9 34.1 35.3 33.5 34.4 32.8 33.6 31.5 32.2 31.4 31.2 30.8 35.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.3 23.6 24.3 25.0 25.8 26.0 25.5 25.8 25.5 25.2 24.6 23.8 24.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 19.6 19.7 20.2 21.2 22.0 22.0 21.7 21.9 21.9 21.8 21.3 20.2 21.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 10.0 10.9 11.4 12.5 13.1 14.9 14.1 14.3 15.5 13.1 11.9 10.0 10.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 15.9 15.8 16.0 17.5 18.2 18.1 17.9 18.1 18.3 18.4 18.0 16.5 17.4
Euria (mm) 15.3 13.2 11.4 59.2 81.7 134.1 118.4 123.8 115.4 126.3 72.6 41.4 912.8
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 6 4 3 7 13 19 19 18 15 15 13 10 142
Eguzki orduak 229.4 217.5 235.6 183.0 182.9 183.0 210.8 217.0 213.0 210.8 210.0 213.9 2506.9
Hezetasuna (%) 73.7 74.2 73.0 76.3 75.4 75.1 74.1 74.0 74.9 74.7 73.7 74.7 74.5
Iturria (1): Instituto Nacional de Meteorología e Hidrología (INAMEH)[3][4]
Iturria (2): World Meteorological Organization (rainfall data),[5] Hong Kong Observatory (sun only),[6] NOAA(extremes)[7]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezuelako merkataritzagune eta industriagune nagusia da: eraikuntzarako gaiak, ehungintza, zapatagintza, metalurgia, kimika industria eta, batez ere, petrolioa. Nazioarteko aireportua Maiquetian dago. Caracastik abiatzen da Kolonbiaraino iristen den Gran Carretera Transandina izeneko errepidea.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan jaio zen Simon Bolibar (1783-1830) euskal jatorriko Ameriketako askatzailea.

Aldirietako auzoak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Caracas Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Venezuela
Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.