Angelberga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angelberga
Enperadore

Bizitza
Jaiotzac. 830
Heriotza896/901 ( urte)
Hobiratze lekuaSt. Emmeram's Abbey (en) Itzuli
Familia
AitaAdelchis I of Spoleto
Ezkontidea(k)Luis II.a Italiakoa  (851 -  875)
Seme-alabak
Familia
LeinuaSupponids (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmoja
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Angelberga, Engelberga edo Anngilberga (c 830896/901) Luis II.a Italiakoaren emaztea izan zen, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperatriza izan zen 875eko abuztuaren 12an senarra hil zen arte. Enperatriz gisa botere handia zuen bere senarrarengan. Adelkiso I.a Parmakoaren alaba zela uste da, Italiako Erresumako familia boteretsuenetako batekoa, Suponiarrak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

830. urte inguruan jaio zen, eta uste denez Pavian pasa zuen gaztaroa[1]. Luis IIa.rekin 851eko urriaren 5ean ezkondu zen, baina Lotario I.a (senarraren aita) hil zen arte ez zuen paper garrantzitsurik izan. Lotarioren heriotzarkein batera erresuma hiru semeen artean banatu zen[2], eta zaharrenak, Luisek, Italia eta enperadore titulua eskuratu zuen.

856an enperadorea eta emaztea Venezian zeuden, Pietro Tradonico eta Giovanni Tradonicoren etxean. Urte batzuk beranduago Angelbergak bere influentzia erabili zuen Nikolas I.a aita-santuaren eta Joanes Ravennakoa artzapezpikuaren arteko gatazka batean. Aitasantuak artzapezpikua insubordinatua zela zeritzon eta bere aurrera dietu zuen, baina Pavian babestu zen, Angelbergaren mediazioarekin. Ez zuen emaitzarik lortu, baina enperatriz gisa indar erakustaldia izan zen[1].

862an Luisen anaia Lotario II.ak Teutbergarekin zuen ezkontza ezeztatu nahi izan zuen, ez zutelako seme-alabarik. Apezpikuak onartu zuen eta baimena eman zion berriro ere ezkontzeko, baina Nikolas II.ak apezpikua Erromara deitu eta eskumikatu zuen. Apezpikua Luisengana joan zen eta bere kasua aurkeztu zuen, 864an Egoitza Santua setiatuz. Angelbergak aita-santuari mezua bidali zion esanez babestuko zuela negoziatzera bazetorren. Bileraren ostean akordioa lortu zen eta apezpikuari itzultzeko baimena eman zitzaion, setioarekin amaituz[1].

Bere balio diplomatikoagatik, senarrak titulu gehiago eman zizkion. 868an Bresciako San Salvatoreko abadesa izendatu zuen[3]. 872an aristokratak kanporatzen saiatu ziren, ez zuelako seme izan. Horren ordez Luisek negoziazioak hasi zituen Luis II.a Germaniarrarekin, garaian Ekialdeko Frantziako erregea, bere oinordeko izan zedin. Angelbergaren boterea murrizteko, nobleek Karlos II.a Burusoila aukeratu zuten oinordeko gisa, Mendebaldeko Frantziako erregea, Luis hil zenean. Boso V.a Arleskoa, Karlosen aldekoak, Angelberga eta bere alaba bakarra, Ermengarda Italiakoa bahitu zituen. 876an berarekin ezkontzera behartu zuen, eta Karlosek Italiako gobernadore izendatu zuen, dux titulupean.

Engelbergaren babesarekin, Bosok bere burua Proventzako Errege izendatu zuen 879ko urriaren 15ean. Angelbergak babesa hartu zuen Suabian. Karlos III.a Gizenak Viena 882an hartu zuenean Angelbergari Italiari itzultzeko baimena eman zioten. 896an Piacenzako San Sistoko abadesa izan zen, baina laster hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Italieraz) «ENGELBERGA, imperatrice in "Dizionario Biografico"» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  2. Lothair I.. (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  3. L., Garver, Valerie. Women and Aristocratic Culture in the Carolingian World. ISBN 9780801460173. PMC 979576285. (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).