Lotario I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lotario I.a
Lotario I.a

Italiako erregea
818 – 855eko irailak 23
Aurrekoa Bernardo Italiakoa
Ondorengoa Luis II.a Italiakoa

840 – 855eko irailak 23
Aurrekoa Luis Errukitsua
Ondorengoa Luis II.a Italiakoa

843 – 855eko irailak 23
Aurrekoa Luis Errukitsua
Ondorengoa Lotario II.a eta Karlos Proventzakoa

Jaiotza 795
Heriotza 855eko irailaren 29a
Prümeko abadia

Lotario I.a[1] (795 - Prümeko abadia, 855eko irailaren 29a) Italiako erregea izan zen 818-855 bitartean, Mendebaldeko enperadorea 840-855 bitartean eta Erdialdeko Frantziako erregea 843-855 bitartean[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Errukitsua enperadorearen eta Ermengarda Hesbayekoaren seme nagusia zen. 815ean, Bavariako agintari bilakatu zen[3]. Bi urte beranduago, aitak Ordinatio Imperii kapitularra promulgatu zuen, Lotario izendatzen zuena inperioaren oinordeko bakar[4]. 822an Italiako errege izendatua izan zen, eta 823an Paskoal I.a aita santuak enperadore-kide koroatu zuen. 824ko azaroan, Constitutio Romana promulgatu zuen, enperadorearen eta aita santuaren arteko harremanei buruzkoa, aginpide gorena enperadoreari ematen ziona[3].

Begi txarrez ikusi zuen Karlos anaia erdiari aitak eman nahi zion ondarea, eta 833an, Pepin eta Luis anaiekin elkar harturik, aitaren aurkako konplota burutu zuen; baina 834an, aitak koroa berreskuratu zuelarik, Italiara erbesteratu behar izan zuen[5].

Aita 840an hil zenean, inperio osoa bereganatzen saiatu zen, baita enperadore koroa ere, baina Karlos Burusoila eta Luis Germaniarra elkartu ziren haren aurka. Fontenoy-en-Puisayeko gudu erabakigarrian garaitua izan ondoren, Verdungo Hitzarmena onartu behar izan zuen[3]. Lotariok, enperadore tituluaz gain, Erdialdeko Frantzia, jaso zuen: Italiar penintsulako iparraldea eta Frisiatik Proventzarainoko lur zerrenda. Frisian normandiarren aurka borrokatu behar izan zuen, eta Italian sarrazenoen aurka[5]. 855ean, eri zegoela, erresuma semeen artean banatu zuen:

Ondoren, Prümeko abadiara erretiratu zen; bertan hil zen, 855eko irailaren 29an[5].

Ezkontza eta seme alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

821ean Ermengarda Toursekoarekin ezkondu zen; zortzi seme alaba izan zituzten:

  • Luis (825–875), Italiako erregea eta Mendebaldeko enperadorea. Engelbergarekin ezkondu zen.
  • Hiltrude (826–865), Berengario Spoletokoarekin ezkondu zena.
  • Ermengarda (825 aldean–849).
  • Berta (830 aldean–852).
  • Gisela (830 aldean–856), Bresciako San Salvatoreko abadesa.
  • Lotario (835–869), Lotaringiako erregea. Teutbergarekin ezkondu zen.
  • Rotrude (840 aldean), Lamberto III.a Nanteskoarekin ezkondu zena.
  • Karlos (845–863), Burgundia Behereko erregea izan zena.

Sasiko seme bat ere izan zuen:

  • Karloman (853 aldean-?).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Luis Errukitsua
Erdialdeko Frantziako erregea
840-855
Ondorengoa
Lotario II.a eta Karlos Proventzakoa


Aurrekoa
Luis Errukitsua
Mendebaldeko enperadorea
840-855
Ondorengoa
Luis II.a Italiakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lotario I.a Aldatu lotura Wikidatan