Edukira joan

Anguleria jauregia

Koordenatuak: 43°15′41″N 2°47′45″W / 43.261507°N 2.795921°W / 43.261507; -2.795921
Wikipedia, Entziklopedia askea
Anguleria jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLarrabetzu
Koordenatuak43°15′41″N 2°47′45″W / 43.261507°N 2.795921°W / 43.261507; -2.795921
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0009007
24

Anguleria jauregia Larrabetzun dagoen jauregia da.

Goikoelexeako errepide bazterrean dagoen eraikin dotorea da, exentua, bolumen kubikoduna, lau isurialdetako teilatuduna eta bi solairu eta ganbaraduna.

Etxearen barruko egitura zurezkoa da eta kanpoko aldean silarria, adreilua eta harginlana ageri dira. Silarria, beheko solairuan, fatxada nagusian eta ezkerraldeko fatxadan. Adreilua fatxada nagusiaren goiko solairuetan eta, manposteria berriz, gainerako paramentuetan.

Jauregiaren fatxada nagusia

Fatxada nagusiak argi-patio bat dauka, toskana bidez dinteldutako lehen solairuko galeriara sartzeko. Horren gainean eraikinaren goiko zatiak hegalkina dauka, adreiluzkoa balitz bezala margotua, irudi lirainezko zenefa bat duela. Gai nagusia kuatrilobulo baten barruan dagoen erromatar gurutzea da. Horren gainean 1777 data ageri da idatzita.

Anguleria jauregiaren atzeko aldea

Atzeko aldean lehen solairura igotzeko manposteriazko eskailera dago. Eta sarrera deszentratu horren gainean Meabetarren armarria. Atzeko alde horren alboari itsatsita, altura txikiagoko zati bat dago, lau isurbidetako teilatuduna.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa