Animus in consulendo liber

Animus in consulendo liber (euskaraz, "Erabakitzeko espiritu askea"), Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen (NATO) goiburu ofiziala da[1].
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria Salustio erromatar historialariaren Katilinaren zimarkua liburuan (52, 21)[2] du; antzinako erromatarrak handi egin zituzten ezaugarrien artean aipatzen du Katonek, erromatar Senatuaren aurrean egiten duen hitzaldi batean:
21 Sed alia fuere, quae illos magnos fecere, quae nobis nulla sunt: domi industria, foris iustum imperium, animus in consulundo liber, neque delicto neque lubidini obnoxius.
("Baina baziren beste ezaugarri batzuk, [gure arbasoak] handi egin zituztenak, eta guk ez ditugunak: lana etxean, kanpoan aginte zuzena, erabakitzeko espiritu askea, delituari eta grinari men egin gabea")
NATOren egoitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]André de Staercke NATOko Kontseiluko dekanoak aukeratu zuen lema, Paul-Henri Spaak NATOko idazkari nagusiak aurreikusitako kontsulta-espiritua islatzeko[1]. De Staerckek San Gimignanoko Magistratu Nagusiaren Jauregira egin zuen bisitatik hartu zuen aipua; han, "animus in consulendo liber" magistratuaren aulkian zegoen grabatuta[1].
Lema Kontseiluaren areto nagusiaren horman ageri da, NATOren Bruselako egoitzan, lehendakariaren idazpenaren atzean, U letra latindar berriarekin, latin klasikoan erabilitako V letraren ordez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «NATO : The Official motto of NATO» www.nato.int (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).
- ↑ «Bellum Catilinae» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).