Anna Edelheim
Anna Edelheim | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Helsinki, 1845eko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | Finlandiako Dukerri Handia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | 1904ko maiatzaren 25a (59 urte) |
Familia | |
Aita | Paul Henrik Edelheim |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Anna Christina Charlotta Edelheim (Helsinki, 1845eko urtarrilaren 3a – ibidem, 1904ko maiatzaren 25a) finlandiar kazetari eta idazlea izan zen, suedieraz idatzi zuena. Finlandiako lehen emakume kazetarietako bat izan omen zen[1][2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Henrik Edelheim politikariaren eta Emilia Christina af Brunérren alaba eta Frans Edvard Edelheim arkitektoaren arreba zen. Svenska fruntimmersskolan i Helsingfors nesken ikastetxean graduatu ondoren, Stockholmera joan zen ikasketak jarraitzera[1][3].
1870eko hamarkadan bi eleberri idatzi zituen, Två bröders historia (1877) eta Fremlingens dotter (1878), Helsingfors Dagblad eta Hufvudstadsbladet aldizkarietan folletoi gisa argitaratuak[3].
1886-1887 urteetan Finland aldizkarian jardun zuen kazetari gisa, eta 1887an Finska Veckobladet astekaria sortu zuen. Batez ere gai polemikoetan zentratu zen, hala nola emakumeen eskubideak, kultu askatasuna, ezkontza zibilak eta jaunartzea egiteko betebeharra ezabatzea[1][4].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Två bröders historia (1877)
- Fremlingens dotter : en sommarsaga från en finsk insjö (1878)
- I brytningstid : samtal i språkfrågan af x.? (1897)
- Hemkomsten, af -im. Fosterländsk läsning (1903)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Finlandieraz) Nevala-Nurmi, Seija-Leena. «Edelheim, Anna (1845 - 1904)» Suomen kansallisbiografia 2002-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
- ↑ (Finlandieraz) «Edelheim, Anna Christina Charlotta» Kuka kukin oli. (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
- ↑ a b (Finlandieraz) Laatokka. (argitaratze data: 1945-01-05), 3 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
- ↑ (Suedieraz) «Finska Weckobladet» Project Runeberg 1888 (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).