Anne Teuf
Anne Teuf | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anne Weinstoerffer |
Jaiotza | Aspach-le-Haut, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | École supérieure des arts décoratifs de Strasbourg (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | marrazkilaria, ilustratzailea eta komikigilea |
Enplegatzailea(k) | Hatier (en) Éditions Larousse Nathan (en) Q3073624 |
Kidetza | Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) |
Izengoitia(k) | Anne Teuf |
Anne Teuf, Anne Weinstoerffer-en goitizena (Aspach-le-Haut, 1964), ilustratzaile eta komikigile frantses bat da. Bere lanak batez ere gazteei zuzenduta daude.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anne Teuf (Anne Weinstoerffer) Aspach-le-Haut herrian (gaur eguneko Aspach-Michelbach) jaio zen, Mulhouse hiritik gertu, Rhin Garaia departamentuan,[1] eta departamentu bereko Thur bailaran hazi zen. Lehenengo, Thann-eko Schhel-Kestner lizeoan ikasi zuen, eta gero, Mulhouse-ko Albert Schweitzer lizeoan, arteetako adarrean.[2] Horren ostean, Estrasburgoko Dekorazio-Arteetako Goi Eskolan ikasi ondoren,[3] Parisa joan zen.[2][3] Teufek, bere eraginei dagokienez, Osamu Tezuka, Robert Crumb, Marc Wasterlain, Marjane Satrapi eta Hiromu Arakawa aipatzen ditu.[4]
1990eko hamarkadan Fripounet aldizkari katolikoan lan egin zuen hamar urtez.[2] Horrez gain, Hatier, Nathan eta Larousse argitaletxeetako ilustratzaile gisa jardun zuen.[3] Garai hartan, Anouk Block-Henry idazlearekin elkartu zen. Block-Henryk Fil et Flo bikiei buruzko saila idatzi zion, 1999 eta 2013 artean Fleures presse argitaletxeko Les P 'tites Sorcières aldizkarian argitaratua.[3][5]. Asteure argitaletxeak Bêtises et boulelets izeneko bilduman sail osoa argitaratu zuen 2009an.[6]
2007an, Finnele komikiaren lehen zirriborroa argitaratu zen Lisa Mandel komikigile marseillarraren blogean.[7] 2010etik aurrera, Anne Teufek Vas-y Joséphine, le blog de Finnele bédébloga[oh 1] sortu eta garatu egin zuen. Bertan, Joséphine Koehrlen-en bizitza kontatzen zuen. Josépine bere amona alsaziarra zen, Lehen Mundu Gerra hasi zenean Aspach-le-Haut herrian bizi zena.[2] Kontakizunak osatzeko garai hartako maisu baten egunkari bat ere hartu zuen informazio-iturritzat.[8]
Hasieran, bloga ez zen oso ezaguna, baina pixkanaka irakurle gehiago lortu zituen. David Chauvel komiki-gidoilari frantsesak ere deskubritu zuen eta Finnele izenburuarekin argitaratzea proposatu zuen.[2] Lehen liburukia, Le Front d'Alsace 2014an plazaratu zen, Delcourt argitaletxean[9]; eta bigarrena, Dommages de guerre, 2016an[10].
Lehen Mundu Gerraren mendeurrenean, Anne Teufen lanak ikusgai egon ziren Estrasburgon, "Les alsaciens, 1918-1925. Paix sur le Rhin?" erakusketan.[11]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komikiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fil et Flo : Bêtises et boulettes (marrazkia), Anouk Block-Henry-ren gidoia, éd. Asteure, 2009 ISBN 978-2-917670-05-7
- Finnele (gidoia eta marrazkia), Delcourt, Encrages bilduma. Hiru liburuki:
- Le Front d'Alsace, 2014 ISBN 978-2-7560-4122-3
- Dommages de guerre, 2016 ISBN 978-2-7560-6627-1
- Allers-retours, 2021 ISBN 978-2756090948
- La belle espérance, tome 1: Le temps des fruits verts, (marrazkia), Chantal van den Heuvel-en gidoia, DELCOURT, 2022 ISBN 9782413040002
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Blog BD edo bédéblog bat ("BD" —bande dessinée— siglek komikia esan nahi dute) blog mota bat da. Bere adierazpidea batez ere grafikoa eta narratiboa da. Egileek beren eguneroko bizitzako benetako edo irudizko pasadizoak kontatzeko erabili ohi dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Anne Teuf» artikulutik itzulia izan da, 2023-06-05 data duen 204938342 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-06-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Frantsesez) «Anne Teuf et « Finnele » à la médiathèque de Thann» www.lalsace.fr 2015-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
- ↑ a b c d e (Frantsesez) «La bande dessinée version fille: Anne Teuf autrice» Haut-Rhin Mag 63. zk. 2018ko azaroa (Noiz kontsultatua: 2024-02-06)..
- ↑ a b c d (Frantsesez) Common, Yves. (2014-02-03). «Anne Teuf retrace avec "Finnele" l'Alsace déchirée pendant la Grande guerre» Rue89 Strasbourg (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
- ↑ (Frantsesez) «Invitée #6: Anne Teuf» We Do BD. Le blog du festival 2013-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06)..
- ↑ (Frantsesez) Elsa. (2009-10-18). «Fête de la BD 2009 du pays de Montbéliard: Fil et Flo fêtent leur 10 ans !» Fête de la BD 2009 du pays de Montbéliard (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
- ↑ (Frantsesez) Fil et Flo, 1, Bêtises et boulettes - Anouk Bloch-Henry, Anne Teuf - Asteure. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
- ↑ (Frantsesez) Common, Yves. (2014-02-03). «Anne Teuf retrace avec "Finnele" l'Alsace déchirée pendant la Grande guerre» Rue89 Strasbourg (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- ↑ (Frantsesez) Gindensperger, Sophie. «Anne Teuf : «Mon blog raconte en BD la vie de ma grand-mère pendant la guerre de 14-18»» Libération (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- ↑ (Frantsesez) «Finnele T1 - Par Anne Teuf - Delcourt» ActuaBD 2014-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- ↑ (Frantsesez) Le Saux, Laurence. (2016-08-16). «Finnele #2» BoDoï, explorateur de bandes dessinées - Infos BD, comics, (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- ↑ (Frantsesez) Dubreil, Stéphane. (2018-11-08). «STRASBOURG 1918-1924 Le retour à la France. Anne Teuf et Finnele sont exposées à Strasbourg» Cases d'histoire (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Baran, D. (2014-07-14). «Finnele 1. Le Front d'Alsace» BDGEST' (Noiz kontsultatua: 2024-02-06)..
- (Frantsesez) Perroud, A. (2016-08-15). «Finnele 2. Dommages de guerre» BDGEST' (Noiz kontsultatua: 2024-02-06)..
- (Frantsesez) Lemaire, Thierry. (2018-04-04). Finnele, fille de l’Alsace et du XXe siècle. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06)..
- (Frantsesez) Truc, Jean Laurent. (2016-07-19). Finnele T2, le retour à la France. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06)..