Ansar al-Sharia (Libia)
Ansar al-Sharia (Libia) (Euskaraz: Lege Islamikoaren Aldekoak), Libian Xaria lege islamikoa ezartzearen alde aritzen den milizia islamiakoa da.
2012ko Estatu Batuetako Kontsulatuari erasoa Benghazin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko irailaren 11an, Estatu Batuetako Estatu Operazioen Zentroko Departamentuak Etxe Zuriko Egoera Gela eta beste EE.BB. segurtasun kontseilu batzuk ohartarazi zituenez, Ansar al-Sharia zegoela Benghazin gertaturiko estatu batuarren aurkako erasoaren atzean. Lekukoek zioten taldearen logoa zeraman ibilgailuek burutu zutela erasoa, eta bertan borrokan aritu zirenek Ansar al-Shariaren parte zirela esan zutela[1]. Lekukoen arabera, Ansar al-Shariako buruzagi den Ahmed Abu Khattala-k zuzendu zuen enbaxadari eginiko erasoa, Khattalak geroago ezeztatu zuena.
2012ko irailaren 21ean, milizien aurkako manifestaldi handi baten ondoren (Ansar al-Shariari leporatzen bait zioten erasoa) ehundaka manifestarik miliziaren egoitza eraso zuten, banderak kenduz eta ibilgailuei su emanez. Ondoren, jendeak Ansar al-Shariaren beste gotorleku batzuk eraso zituen, taldeko milizianoek ihes egin zutelarik jendea heldu aurretik. Libiako Armada Nazionalak eta Libiako poliziak jendeari lagundu zioten, eta beste milizia batzuen baseen kontrola hartu zuten, hala nola Otsailaren 17ko Martirrak eta Libiako Lehen Ezkutua.
2012ko abenduan, taldeak oraindik irauten zuen, nahiz eta zarata gutxi ateratzen saiatu. 2013ko martxoan, taldea Benghazira itzuli zen, eta hospitalak patruilatu eta kontrolak egiten hasi ziren, baita laguntza humanitarioa emanez bertakoei.
2013ko abuztuaren 6an, Estatu Batuetako agintariek Libiako Ansar al-Shariako buruzagi den Ahmed Abu Khattalari (Khattalah) Estatu Batuetako enbaxadari eginiko erasoan parte hartu izana leporatu zioten.