Ansar al-Sharia (Mali)
Itxura
Ansar al-Sharia (Mali) (Euskaraz: Lege Islamikoaren Aldekoak), Maliko Azawad zonaldean aritzen den talde Islamista da.
2012eko Azawad-eko altxamenduaren ondoren, Maliko iparraldeko zonaldeak defacto-ko independentzia lortu zuen Maliko gobernu zentralarengandik. Herrialdea hainbat talde islamikoren menpe geratu zen, hala nola Ansar Dine, Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua eta Islamiar Magrebeko Al Kaida.
2012ko abenduaren 9an, Gao hirian, Maliko Islamistek Ansar al-Sharia zeritzon talde berri baten sortzeaz berri eman zuten. Izen hau, beste hainbat herrialdetan sortu berri ziren antzerako antolakuntzen izenarekin bat zetorren.