Edukira joan

Antica Pizzeria Port'Alba

Koordenatuak: 40°50′58″N 14°15′07″E / 40.8494745°N 14.2518173°E / 40.8494745; 14.2518173
Wikipedia, Entziklopedia askea
Antica Pizzeria Port'Alba
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Campania
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Naples
HiriaNapoli
Koordenatuak40°50′58″N 14°15′07″E / 40.8494745°N 14.2518173°E / 40.8494745; 14.2518173
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1738
Kontaktua
HelbideaVia Port'Alba 18, 80134 Napoli
Telefonoatel:+39-081-442-1061
Webgune ofiziala

Antica Pizzeria Port'Alba Napoliren erdigunean dago, Italian. Dirudienez aktiboan dagoen munduko pizzeria zaharrena da, 1830ean irekita nahiz eta 1738tik lanean egon.[1]

1738an ireki zuten labea, baina ekoizpena kalez kaleko salmentarako zen. Jatorrian, pizzak egiten zituzten egur-labeetan, eta kaleko saltzaileak kontratatzen zituzten kaleetan banatzeko. 1830ean Pizzeria Port'Alba izenarekin ireki zuten, hiriaren erdiguneko izen bereko bidean, zuzenean saltzeko.[2] Laster, ibiltari napolitarren topaleku garrantzitsua izango zen. Bezero gehienak artistak, ikasleak eta klase apaleko beste pertsona batzuk ziren; beraz, prestatzen ziren pizzak sinpleak izaten ziren, olioaz eta baratxuriaz prestatuta, esaterako.

Pizzeriak pizza a otto izeneko ordainketa-sistema berezi bat ezarri zuen, bezeroei ordainketa kontsumitu eta 8 egunera arte atzeratzeko aukera ematen ziena. Horregatik, tokiko txantxa batek dio Port'Albako bazkari bat norbaiten azken doako bazkaria izan daitekeela, ordaindu aurretik hiltzen bada.[3]

Bere bezeroetako batzuek poemak idatzi zituzten Port'Albako pizzen omenez, hala nola Gabriele D' Annunzio, Salvatore Di Giacomo edo Benedetto Croce.[4]

Pizzen berezitasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorreratik, labeak Vesubio inguruko laba-harriz janzten dira.[5] Pizza ezagunenetako bat Mastro Nicola edo Mastunicòla da. Albaka, txerri-gantza, ardi-esnezko gazta eta piperbeltza ditu. Errezeta hau XVII. mendean prestatzen zen. Albaka eta oreganoa dira belar aromatiko ohikoenak, baina beste jaki arrunt batzuk ere badira: itsaski mota batzuk, bufalozko mozzarella, haragi onduak eta cecinielli (arrainkumeak).[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hughes, H. (2009). Frommer's 500 Places for Food and Wine Lovers. Wiley. 36.or. ISBN 9780470480649.[1]
  2. The Rotarian. Rotary International. 2000. 16.or.[2]
  3. Sheldon Johns, P. (1999). Pizza Napoletana!. Ten Speed Press. ISBN 9781580080859 [3]
  4. «Antica Pizzeria Port'Alba». Associazione Verace Pizza Napoletana.[4]
  5. https://web.archive.org/web/20170204004226/http://www.semissourian.com/story/122713.html
  6. Orlando, G. (2007). «La Pizza». Corso di Laurea in Viticoltura ed Enologia (Università degli Studi di Udine).[5]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]