Antioko V.a Eupator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antioko V.a Eupator
Antiochus v.jpg
Seleukotar agintaria

163 K. a. (juliotar) - 161 K. a. (juliotar)
Antioko IV.a Epifanes - Demetrio I.a Soter
Bizitza
Jaiotza 173
Herrialdea Seleukotar Inperioa
Heriotza 162 (10/11 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Antioko IV.a Epifanes
Ama Laodice IV
Anai-arrebak
Leinua Seleukotar Inperioa
Jarduerak
Jarduerak monarka

Antioko V.a Eupator (antzinako grezieraz: Αντίοχος Ε' Ευπάτωρ), Seleukotar dinastiakoa, Siriako erregea izan zen K. a. 164tik K. a. 162 arte. Bere aita Antioko IV.a Epifanesen oinordekoa izan zen, 9 urte baino ez zituenean. Erregeordea, Lisias jenerala izan zen, aurreko erregealdian jada izendatua. Baina, Lisias, beste jeneral batzuek mehatxatu zuten, eta egoera zailean geratu zen. Egoera oraindik gehiago zailtzeko, bere lehengusu Demetrio, Seleuko IV.a Filopatorren semeak, arrakastarik izan ez zuten zenbait saiakeren ondoren, erromatar senatuak onartua izatea lortu zuen. Erromak, honela, seleukotar estatua hobeto kontrolatzea espero zuen.

K. a. 163an, Lisiasek Judas Makabeo garaitu zuen, judutarrei Legea errespetatzea bermatzen zuen itun bat sinatuz, Sion Mendiko tenplu gotortua ematearen truke, bakea mantentzeko konpromisoarekin.

K. a. 162an, erromatar enbaxada batek bidaiatu zuen Siriara, jada oso ahulduta zegoen seleukotar estatuaren egoera ikusteko. Zalantzarik gabe, ez zuen gerra itsasontzirik, ezta elefanterik ere, bere aitonaren porrotaren ondoren Apameako bake baldintzak betez. Bisita honetan zehar, Gneo Oktavioren bidalia hila izan zen Laodizean.

Urte horretan bertan, Demetriok Erromatik ihes egin zuen, eta Sirian, benetako errege bezala hartua izan zen, Demetrio I.a Soter izenarekin errege izendatuz. Antioko V.a eta Lisias, usurpatzaileak gainetik kendu eta exekutatu egin zituen.


Aurrekoa
Antioko IV.a Epifanes
Seleuzidar erregea
K. a. 164-K. a. 162
Ondorengoa
Demetrio I.a Soter
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko V.a Eupator Aldatu lotura Wikidatan