Antonio Irala Irala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anton Irala» orritik birbideratua)
Antonio Irala Irala
Bizitza
JaiotzaBilbo1909ko maiatzaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1996 (86/87 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Antonio Irala Irala (Bilbo, 1909ko maiatzaren 8a - Donibane Lohizune, 1996) bizkaitar legegizon eta politikaria izan zen.

Euzko Alderdi Jeltzaleko Idazkaritza Nagusiko kidea (1931-1936) eta Eusko Ikastola Batzako idazkari nagusia izan zen. Euzko Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusi izendatu zuten 1936. urtean eta Estatu Batuetara bidali zuten 1938an Euzko Jaurlaritzako ordezkaritza bat osatzearren. Agirre lehendakaria zendu zenean lan intelektualari heldu zion gehienbat, burujabetzaren inguruko ekarpen garrantzitsuak eginez. Irala hil ondoren, 1997an, azken urteetan eskuartean zituen Escritos políticos sobre la situación vasca 1984-1985 lana argitaratu zuen bere omenez sortutako Irala Elkarteak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]