Eusko Ikastola Batza (1986an sortua)
- Artikulu hau Eusko Ikastola Batzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ikastolen Elkartea».
- Artikulu hau Eusko Ikastola Batzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euzko Ikastola Batza (1932an sortua)».
| Eusko Ikastola Batza (1986an sortua) | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | elkartea |
| Historia | |
| Sorrera | 1986 |
| webgune ofiziala | |
Eusko Ikastola Batza edo EIB 1986an sortutako Kristau Eskola sareko ikastolen elkartea da. 1986. urtean eratu zen, Euskal Herriko hainbat ikastola konfesional (erlijiosoak) biltzeko helburuarekin. Elizari lotutako edo kristau orientazioko ikastolek osatzen dute eta gaur egun Kristau Eskola taldearen barruan dagoen erakunde bat da. Bere baitan dauden ikastolen kudeaketa koordinatzea, irakaskuntza eleaniztuna bultzatzea eta euskal kulturan zein kristau balioetan oinarritutako hezkuntza eskaintzea dute helburu bezela.
Harremana aipagarria bada ere, ez da Euzko Ikastola Batzarekin (1932-1937) nahastu behar. Azken hau, historiako lehen ikastola elkartea izan zen eta Gerra Zibilaren aurreko ikastolak egituratzen zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1986. urtean sortutako elkartea da, lau ikastolaren ekimenez: Bizkaiko Lauaxeta eta Lauro, Gipuzkoako Ekintzak eta Arabako Olabidek.[1] Hona hemen zer helburu zuten, Eusko Ikastola Batzaren testu batetik hartua:
| « | Hezkuntza euskalduna izan dadin, ez da aski hizkuntza, geografia... euskaraz erakustea. Aitzitik, ikastetxeko jarduera guztiek eta bakoitzak bitarteko izan behar dute, irakaskuntza oso-osorik euskalduna lortzeko. | » |
| Eusko Ikastola Batza[2] | ||
Gainera, kristau balioak eman nahi zizkien ikasleei.[3]
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun ere, kontzertatuak diren ikastola hauek biltzen ditu: Karmengo ikastola, Bera Kruz ikastola, Txomin Agirre ikastola[4]), Begoñazpi ikastola, Lauaxeta ikastola, Artxandape ikastola, Lauro ikastola, Mariaren Bihotza ikastola, Olabide ikastola, Ekintza ikastola, Mariaren Lagundia ikastola eta San Fidel ikastola.[1] Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) du egoitza nagusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «EIB | 12 IKASTOLA | 10.000 IKASLE» www.eikastolabatza.eus (kontsulta data: 2024-09-22).
- ↑ «Esaldia: Eusko Ikastolen Batza 1933», Hik Hasi, 16. zenbakia, 1997ko martxoa.
- ↑ Bernardo Anaut: «Euzko Ikastola Batza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ https://www.berria.eus/euskal-herria/ikasle-faltan-daude-irakasleak_1247247_102.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eusko Ikastola Batza gaur egungo erakundearen webgune ofiziala
- Eusko Ikastola Batza erakundeak Eusko Jaurlaritzaren erregistroa 1986 urtean egina