Antonio Cancelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Cancelo Alonso» orritik birbideratua)
Antonio Cancelo
Bizitza
JaiotzaPuebla de Sanabria, 1936 (87/88 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Antonio Cancelo Alonso (Puebla de Sanabria, Zamorako probintzia, 1936) Zamoran jaiotako euskal enpresaburua da.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967an, Eibarren sortutako Juan XXIII Kontsumo Kooperatibako kudeaketa hartu zuen bere gain. Handik bi urtera, Eroski Kooperatibaren sorkuntza-prozesuan parte hartu zuen. Bertako zuzendari nagusi lanetan ibili zen 1990 bitartean, eta ondoren Eroski Taldeko presidente izendatu zuten. 1992an, Mondragón Corporación Cooperativa (MCC) delakoaren lehendakariorde aukeratu zuten, eta 1995-2001 bitartean Kooperatiba bereko Kontseilu Orokorreko presidente izan zen.

Ekonomia eta enpresari buruzko artikulu asko plazaratu ditu.[1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015eko azaroaren 12an Debabarrenaren Gure Balioak saria eman zioten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]