1936
Urteak: | 1933 • 1934 • 1935 • 1936 • 1937 • 1938 • 1939 |
Hamarkadak: | 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa |
Mendeak: | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Gregoriotar egutegia | 1936 MCMXXXVI |
Ab urbe condita | 2689 |
Armeniar egutegia | 1385 ԹՎ ՌՅՁԵ |
Bahá'í egutegia | 92 – 93 |
Bengaliar egutegia | 1343 |
Berber egutegia | 2886 |
Egutegi budista | 2480 |
Myanmarko egutegia | 1298 |
Bizantziar egutegia | 7444 – 7445 |
Koptoen egutegia | 1652 – 1653 |
Etiopiar egutegia | 1928 – 1929 |
Hebrear egutegia | 5696 – 5697 |
Egutegi hinduak | |
- Bikram Samwat | 1992 – 1993 |
- Shaka Samvat | 1858 – 1859 |
- Kali Yuga | 5037 – 5038 |
Holozeniar egutegia | 11936 |
Iraniar egutegia | 1314 – 1315 |
Islamiar egutegia | 1354 – 1355 |
Japoniar egutegia | Shōwa 11 (昭和11年) |
Korear egutegia | 4269 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2479 |
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 12a - Ferrocarriles Vascongados enpresako Bilbotik zetorren trena Rezola zementu lantegiaren parean errailetatik irten eta lau hildako izan ziren.
- Uztailaren 18a - Francisco Franco lehenengo mugimendu militarrak egiten hasi zen, Espainiako Gerra Zibila izango zenari hasiera emanez.
- Uztailaren 25a - Hitlerrek Franco laguntzea erabaki zuen.
- Abuztuaren 8a - Frantziak Espainiarekiko muga itxi zuen.
- Abuztuaren 11 - Frankistek garaiko Euskal Pizkundearen bihotza zen Tolosa udalerria bereganatu eta handik ordu gutxira euskal kulturari buruzko eta euskarazko liburuak Gipuzkoa plazan pilatu eta su eman zieten, tartean Ixaka Lopez Mendizabal euskaltzale eta argitaratzailearenak.
- Abuztuaren 14ko gaua eta abuztuaren 15eko egunsentiaren artean - Badajozko sarraskia: Badajoz hirian frankistek 2.000-4.000 errepublikar erail zituzten.
- Abuztuaren 15a - Gerra Zibila Euskal Herrian: 27 korellatar atera zituzten kartzelatik. Horietako bati, eskuak moztu zizkioten, kartzelatik irten nahi ez eta hormari etsi-etsian eusten saiatu zelako.
- Irailaren 5a - Matxino frankistek Irun bereganatu zuten.
- Irailaren 13a - Donostia Francoren esku ipini zuten.
- Urriaren 1a - Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka matxinatutako faxistek Franco izendatu zuten Estatuburu eta armadetako Generalísimo. Bien bitartean, Errepublikak Euskadiri autonomia onartu zion.
- Urriaren 7a - Lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen, Jose Antonio Agirre lehendakari zelarik.
- Urriaren 17a - Jose Ariztimuño "Aitzol" euskal idazlea torturatu eta fusilatu zuten frankistek.
- Urriaren 20a - Frankistek Ondarretako espetxetik 22 preso abertzale eta ezkertiar atera eta Hernanin fusilatu egin zituzten.
- Azaroaren 12a - Garai hartako munduko zubirik luzeena ireki zuten San Frantziskon (AEB): Golden Gate zubia.
- Azaroaren 20a. Jose Antonio Primo de Rivera falangista fusilatu zuten errepublikanoek Alacanten. Madrilen, Buenaventura Durruti buruzagi anarkista hil zen, borrokan zauritua izan eta gero.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Eusko Jaurlaritzak euskara hizkuntza ofizial izendatu zuen, Espainiako Gerra Zibila piztu baino lehenagoko hilabeteetan.
- Urtarrilaren 12a - Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 1. edizioa ospatu zen. Juan Felix Iriarte Berjinantok jantzi zuen txapela.
- Urtarrilaren 19a - Bertsolari Txapelketa Nagusiaren II. edizioaren finalean Jose Manuel Lujanbio Txirrita izan zen irabazle.
- Apirilaren 6a - Portuko tabernako neska (gaztelaniaz: La tabernera del puerto), Pablo Sorozabalen musika eta F. Romero eta G. Fernández-Shawren libretoa duen opera estreinatu zen Bartzelonako Tivoli antzokian.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 2a - BBCak lehen telebista saioa eskaini zuen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Udako eta neguko Olinpiar Jokoak Alemania Nazian egin ziren, eta Hitlerren erregimenak propaganda egiteko erabili zituen.
- 1936ko Neguko Olinpiar Jokoak (Garmisch-Partenkirchen, Alemania; otsailaren 6a - otsailaren 16a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1936ko Udako Olinpiar Jokoak (Berlin, Alemania; abuztuaren 1a - abuztuaren 16a).
- Hitler joko hauek arraza arioaren nagusitasunari buruzko teoriak frogatzeko erabiltzen saiatu zen. Azkenean, Joko hauetako kirolaririk ezagunena Jesse Owens afroamerikarra izan zen, 100, 200 eta 4x100 metroko lasterketen eta jauzi luzearen garailea izan zena.
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- Martxoaren 8a - Aviron Bayonnais errugbi taldeak Du Manoir txapelketa irabazi zuen U.S.A. Perpignan taldea finalean 9-3 menderatuz.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Víctor Manuel Arbeloa, nafar politikaria.
- Urtarrilaren 1a - Imanol Elias, gipuzkoar idazlea eta politikaria eta Azpeitiko alkatea (h. 2013).
- Urtarrilaren 1a - Juan Carlos Migoya, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- Urtarrilaren 6a - Antonio López García, espainiar eskultore eta margolari hiperrealista.
- Urtarrilaren 6a - Julio María Sanguinetti, Uruguaiko presidentea.
- Urtarrilaren 10a - Robert Woodrow Wilson, estatubatuar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 11 - Masashi Watanabe, japoniar futbolaria (h. 1995).
- Urtarrilaren 12a - Imanol Lazkano, gipuzkoar bertsolaria.
- Urtarrilaren 17a - José Gabiola, gipuzkoar futbolaria (h. 2017).
- Urtarrilaren 27a - Samuel C. C. Ting, estatubatuar fisikaria, 1976ko Fisikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 28a - Alan Alda, estatubatuar aktorea, gidoigilea eta zuzendaria.
- Urtarrilaren 28a - Ismail Kadare, albaniar idazlea.
- Urtarrilaren 30a - Koji Sasaki, japoniar futbolaria.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 11a - Burt Reynolds, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 14a - Henri Maïdou, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- Otsailaren 19a - Paloma O'Shea, O'Sheako markesa, bizkaitar filantropo eta mezenasa.
- Otsailaren 23a - Federico Luppi, argentinar-espainiar aktorea (h. 2017).
- Otsailaren 24a - Helios Mendiburu, eusko-alemaniar politikari eta ingeniaria.
- Otsailaren 28a - Sigfrido Koch, donostiar argazkilaria eta idazlea (h. 1992).
- Otsailaren 29a - Ives Roqueta, okzitanierazko idazlea (h. 2015).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Jean-Edern Hallier, frantziar idazlea (h. 1997).
- Martxoaren 3a - Achille Occhetto, italiar politikari komunista.
- Martxoaren 4a - Ricardo Zierbide, nafar hizkuntzalari eta filologoa (h. 2018).
- Martxoaren 7a - Loren Acton, estatubatuar fisikari, astronauta eta irakaslea.
- Martxoaren 7a - Antonio Mercero, euskal zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Martxoaren 7a - Georges Perec, frantziar idazlea (h. 1982).
- Martxoaren 8a - Jaime Arrese, UCD taldeko gipuzkoar politikaria (h. 1980).
- Martxoaren 10a - Manuel Vicent, espainiar idazlea.
- Martxoaren 10a - Juan Zubiaurre, gipuzkoar futbolaria (h. 2011).
- Martxoaren 15a - Francisco Ibañez, gaztelerazko kataluniar komikigilea, Mortadelo eta Filemon eta beste komiki ezagun batzuen egilea.
- Martxoaren 18a - Frederik de Klerk, Hegoafrikako estatu presidentea eta 1993ko Bakearen Nobel Saria.
- Martxoaren 19a - Ursula Andress, suitzar aktorea eta sex symbola.
- Martxoaren 19a - José Luis Redrado, nafar apaiza.
- Martxoaren 20a - Evelyn Fox Keller, estatubatuar fisikari, idazlea eta feminista.
- Martxoaren 20a - Lina Morgan, espainiar vedette komiko eta aktorea (h. 2015).
- Martxoaren 23a - Miren Etxezarreta, gipuzkoar ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea.
- Martxoaren 27a - Eusebio Osa Unamuno, euskal idazlea (h. 1993).
- Martxoaren 28a - Amancio Ortega, ehun-sektoreko espainiar enpresaburua, munduko 3. gizon aberatsena.
- Martxoaren 28a - Mario Vargas Llosa, peruar idazlea, 2010eko Literaturako Nobel Saria.
- Martxoaren 29a - Richard Rodney Bennett, britainiar musikagile eta piano-jotzailea (h. 2012).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 2a - Aurelio Galfetti, suitzar arkitektoa.
- Apirilaren 7a - Xosé Manuel Beiras, galiziar politikaria.
- Apirilaren 15a - Raymond Poulidor, frantziar txirrindularia.
- Apirilaren 18a - Francisco Fabo, nafar eskultore eta margolaria.
- Apirilaren 19a - Wilfried Martens, Belgikako lehen ministroa (h. 2013).
- Apirilaren 23a - Ana Etxaide, donostiar filologoa eta ohorezko euskaltzaina.
- Apirilaren 23a - Roy Orbison, estatubatuar kantari eta musikagilea (h. 1988).
- Apirilaren 24a - Jill Ireland, ingeles aktorea (h. 1990).
- Apirilaren 24a - Robert McCartney, britainiar abokatu eta politikaria, Britainia Handiko Alderdi Unionistako buruzagi nagusi ohia.
- Apirilaren 28a - Tarek Aziz, irakiar politikaria, Saddam Hussein Irakeko diktadorearen laguntzailea (h. 2015).
- Apirilaren 29a - Zubin Mehta, indiar orkestra zuzendaria.
- Apirilaren 29a - Adolfo Nicolás, espainiar apaiza, Jesusen Lagundiko buruzagi nagusia.
- Apirilaren 29a - Alejandra Pizarnik, argentinar olerkaria (h. 1972).
- Apirilaren 30a - Antonio García Bellido, espainiar biologo eta ikertzailea.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 2a - Norma Aleandro, argentinar aktorea.
- Maiatzaren 3a - Jon Idigoras, bizkaitar politikaria, Herri Batasuna alderdiaren sortzaileetako bat (h. 2005).
- Maiatzaren 9a - Albert Finney, britainiar aktorea.
- Maiatzaren 9a - Glenda Jackson, ingeles aktorea.
- Maiatzaren 11 - Carla Bley, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria.
- Maiatzaren 12a - Guillermo Endara Galimany, Panamako presidentea (h. 2009).
- Maiatzaren 12a - Frank Stella, estatubatuar artista.
- Maiatzaren 15a - Ralph Steadman, britainiar marrazkilari eta komikilaria.
- Maiatzaren 16a - Cesareo Gabarain, gipuzkoar apaiza eta musikagilea (h. 1991).
- Maiatzaren 17a - Dennis Hopper, estatubatuar aktore eta ekoizlea (h. 2010).
- Maiatzaren 21a - Gunter Blobel, alemaniar-estatubatuar biologoa, 1999ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2018).
- Maiatzaren 21a - Eduardo Vallejo de Olejua, bizkaitar politikari jeltzalea (h. 2017).
- Maiatzaren 23a - Daniela Albizu, lapurtar irakaslea eta euskal idazlea (h. 2015).
- Maiatzaren 26a - Hiroshi Saeki, japoniar futbolaria.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 11 - Jaime Camino, kataluniar idazlea, gidoilaria, eta zinema zuzendaria (h. 2015).
- Ekainaren 15a - Claude Brasseur, frantziar aktorea.
- Ekainaren 17a - Kenneth Loach, ingeles zinema zuzendaria.
- Ekainaren 17a - Javier Manterola, nafar ingeniari-zibila, zubiak diseinatzean aditua.
- Ekainaren 20a - Gotzon Garitaonaindia, bizkaitar idazlea (h. 1970).
- Ekainaren 22a - Kris Kristofferson, estatubatuar country eta folk abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 23a - Richard Bach, estatubatuar idazle eta hegazkinlaria.
- Ekainaren 23a - Carlos Fonseca, nikaraguar irakaslea, politikaria eta iraultzailea, Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren (FSLN) sortzailea (h. 1976).
- Ekainaren 23a - Costas Simitis, Greziako lehen ministroa.
- Ekainaren 25a - B. J. Habibie, Indonesiako presidente ohia.
- Ekainaren 27a - Lola Cardona, espainiar aktorea (h. 2006).
- Ekainaren 28a - Gabriel Laiseka, bizkaitar kirolaria, belaren Flyng Dutchman klasean aditua
- Ekainaren 29a - Kigeli V.a Ruandakoa, Ruandako azken erregea (h. 2016).
- Ekainaren 30a - Assia Djebar, frantsesezko idazle, zinemagile, antzerki-zuzendari eta historialari aljeriarra (h. 2015).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 5a - James Mirrlees, eskoziar ekonomista, 1996ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Uztailaren 5a - Juan Olabarri, bizkaitar kirolaria, belaren Finn Klasean aditua.
- Uztailaren 9a - June Jordan, karibear-estatubatuar poeta, saiakeragile eta aktibista (h. 2002).
- Uztailaren 16a - Yasuo Fukuda, Japoniako 91. lehen ministroa.
- Uztailaren 20a - Joseba Intxausti, Iturriotz'tar Iñaki, gipuzkoar idazlea eta Euskaltzain urgazlea.
- Uztailaren 21a - Julio Valdeón, espainiar historialaria (h. 2009).
- Uztailaren 25a - Glenn Murcutt, australiar arkitektoa.
- Uztailaren 27a - Josep Termes, kataluniar historialaria, XIX. eta XX. mendeetako kataluniar langileen mugimenduan espezializatua (h. 2011).
- Uztailaren 28a - Ignacio Gogortza, gipuzkoar apaiz katolikoa, Coronel Oviedoko gotzaina.
- Uztailaren 31 - Jorge Sanjinés, boliviar zinema-zuzendaria.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 1a - Ángel Cuetos, euskal kirolari ohia, grekoerromatar borrokan aditua.
- Abuztuaren 1a - Yves Saint Laurent, frantziar moda-diseinatzailea eta enpresaburua, Yves Saint Laurent goi-joskintzako arropa markaren sortzailea (h. 2008).
- Abuztuaren 12a - André Kolingba, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea (h. 2010).
- Abuztuaren 14a - Eugenio Arraiza, iruindar euskaltzalea eta Euskalerria irratiaren sortzailea (h. 2015).
- Abuztuaren 17a - Margaret Hamilton, estatubatuar informatikaria, sistema-ingeniaria eta enpresaria.
- Abuztuaren 18a - Robert Redford, estatubatuar aktorea, zuzendaria eta ekoizlea.
- Abuztuaren 20a - Antonio María Rouco Varela, espainiar kardinala eta Espainiako Apezpiku Batzarreko presidentea.
- Abuztuaren 21a - Wilt Chamberlain, estatubatuar saskibaloi-jokalaria, NBAko inoizko hoberenetarikoa (h. 1999).
- Abuztuaren 24a - Julio Marigil, bizkaitar futbolaria (h. 2013).
- Abuztuaren 28a - Agustin Asenjo, nafar pilotari amateur ospetsua.
- Abuztuaren 29a - Gilbert Amy, frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria.
- Abuztuaren 29a - John McCain, estatubatuar politikaria.
- Abuztuaren 31a - Otelo Saraiva de Carvalho, portugaladar militar eta politikaria, 1974ko Krabelinen Iraultzaren arduradun nagusia.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 6a - Brian Stowell, manxera hizkuntza suspertzeko lanetan dabilen ekintzaile nagusietako bat.
- Irailaren 7a - Buddy Holly, estatubatuar musikagile eta abeslaria, 1950eko hamarkadan rock & rollaren sortzaile eta aitzindarietako bat (h. 1959).
- Irailaren 9a - Jacinto Urrestarazu, euskal txirrindularia (h. 2017).
- Irailaren 12a - Ignacio Astigarraga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Irailaren 12a - Guillermo Gómez Rivera, filipinar idazle eta hizkuntzalaria.
- Irailaren 14a - Ferid Murad, estatubatuar sendagilea, 1998ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Irailaren 17a - Charles Krebs, estatubatuar zoologo eta ekologista.
- Irailaren 21a - Juri Luzhkov, errusiar politikaria, Moskuko alkate ohia.
- Irailaren 23a - Valentín Paniagua, Peruko presidentea (h. 2006).
- Irailaren 24a - Jim Henson, estatubatuar txotxongilo-diseinatzaile, zinema-zuzendari eta ikuskarien munduko enpresaburua (h. 1990).
- Irailaren 25a - August Kühn, alemaniar idazlea (h. 1996).
- Irailaren 25a - Moussa Traoré, Maliko presidentea.
- Irailaren 26a - Winnie Mandela, hegoafrikar politikaria (h. 2018).
- Irailaren 27a - José Antonio Eslava, nafar grabatzailea.
- Irailaren 27a - Sancho Gracia, espainiar-uruguaiar aktorea (h. 2012).
- Irailaren 29a - Silvio Berlusconi, Il Cavaliere, Italiako lehen ministroa eta Europako Kontseiluko presidentea.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 2a - Fernando Sánchez Dragó, espainiar idazlea.
- Urriaren 3a - Arthur Decabooter, flandriar txirrindularia (h. 2012).
- Urriaren 3a - Steve Reich, estatubatuar musikagile eta interpretea.
- Urriaren 4a - Henry Kamen, britainiar historialaria.
- Urriaren 5a - Václav Havel, txekiar dramagile, idazle eta politikaria, Txekoslovakiako azken presidentea eta Txekiar Errepublikako lehenbizikoa (h. 2011).
- Urriaren 9a - Brian Blessed, ingeles aktore, idazle eta abenturazalea.
- Urriaren 9a - Jean Seignalet, frantziar mediku eta ikertzailea, immunologian aditua (h. 2003).
- Urriaren 10a - Gerhard Ertl, alemaniar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2007ko Kimikako Nobel Saria.
- Urriaren 11 - Alberto Vázquez-Figueroa, espainiar idazle eta kazetaria.
- Urriaren 13a - Christine Nöstlinger, austriar idazlea, batez ere Haur eta Gazte Literaturan ezaguna.
- Urriaren 17a - Serafín García, nafar futbolari ohia.
- Urriaren 21a - Simon Gray, britainiar antzerkigilea (h. 2008).
- Urriaren 22a - Bobby Seale, estatubatuar aktibista politikoa, pantera beltzen alderdiaren sortzailea.
- Urriaren 30a - Polina Astakhova, sobietar gimnasta (h. 2005).
- Urriaren 31 - Michael Landon, estatubatuar aktore, ekoizle zuzendari eta gidoilaria (h. 1991).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 4a - Didier Ratsiraka, Madagaskargo presidentea.
- Azaroaren 5a - Uwe Seeler, alemaniar futbolari ohia.
- Azaroaren 7a - Gwyneth Jones, galestar sopranoa.
- Azaroaren 8a - Virna Lisi, italiar aktore ezagunenetakoa (h. 2014).
- Azaroaren 9a - Emilio Ybarra, gipuzkoar enpresaburu eta ekonomialaria.
- Azaroaren 9a - Mikhail Tal, letoniar xake-jokalaria, xakearen historian izan den jokalari argi eta intuitiboenetako bat (h. 1992).
- Azaroaren 12a - Gurutzi Arregi Azpeitia, bizkaitar etnografoa.
- Azaroaren 14a - Antonio Gades, espainiar dantzaria (h. 2004).
- Azaroaren 16a - Joaquín Navarro-Valls, espainiar mediku eta kazetaria, Egoitza Santuaren bozeramailea (h. 2017).
- Azaroaren 18a - Don Cherry, estatubatuar jazz musikagilea (h. 1995).
- Azaroaren 19a - Yuan T. Lee, txinatar-estatubatuar kimikaria, 1986ko Kimikako Nobel Saria.
- Azaroaren 20a - Don DeLillo, estatubatuar idazlea.
- Azaroaren 20a - Eduard Punset, kataluniar abokatu, ekonomialari eta zientzia hedatzailea.
- Azaroaren 25a - Trisha Brown, estatubatuar dantzaria eta koreografoa (h. 2017).
- Azaroaren 28a - Philippe Sollers, frantziar idazle eta kritikaria.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 3a - René Kalisky, belgikar idazlea (h. 1981).
- Abenduaren 3a - Saburo Kawabuchi, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 8a - David Carradine, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- Abenduaren 13a - Aga Khan IV.a, nizarien imama.
- Abenduaren 15a - Pedro Osinaga, nafar aktorea (h. 2017).
- Abenduaren 17a - Frantzisko, Aita santua.
- Abenduaren 22a - Hector Elizondo, euskal jatorriko estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 27a - José Pérez-Francés, espainiar txirrindularia.
- Abenduaren 27a - Miguel Trovoada, São Tomé eta Príncipeko presidentea.
- Abenduaren 29a - Mary Tyler Moore, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- Abenduaren 31 - José Antonio Gasca, gipuzkoar saskibaloi entrenatzailea eta Askatuak Saski-Baloi Taldearen sortzailea (h. 1982).
- Abenduaren 31 - Siw Malmkvist, suediar abeslaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirila - Angel Landa, bizkaitar alpinista.
- Marie-Andrée Arbelbide, euskal herritar politikari abertzalea, Heletako auzapeza (h. 2014).
- Pierre Berdoy, lapurtar argazkilaria, arkitekturan, diseinuan, natura hilean eta edergintzan aditua.
- Rafael Lafuente, arabar margolaria (h. 2005).
- Aureli Argemi, CIEMEN erakundearen sortzaile eta lehendakari emeritua.
- Carlos Pujol, katalan idazlea eta itzultzailea (h. 2012).
- Erkki Kairamo, finlandiar arkitektoa (h. 1994).
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila-otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 5a - Ramon Maria Valle-Inclan, idazle galiziarra (j. 1866).
- Urtarrilaren 9a - John Gilbert, estatubatuar antzezlaria, zinema mutuaren garaian famatuenetakoa (j. 1899).
- Urtarrilaren 18a - Rudyard Kipling, ingeles idazlea, 1907an Literaturako Nobel sariduna (j. 1865).
- Urtarrilaren 20a - Jurgi V.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko errege eta Indiako enperadorea (j. 1865).
- Otsailaren 10a - May French Sheldon, estatubatuar argitaratzaile, idazle eta esploratzailea (j. 1847).
- Otsailaren 14a - Alexander Gutxkov, errusiar politikari liberal-kontserbadorea (j. 1862).
- Otsailaren 16a - Luis Salazar, bizkaitar politikari kontserbador eta historialaria (j. 1859).
- Otsailaren 21a - Faustin Bentaberri, euskal musikaria, dantzaria eta koreografoa (j. 1869).
- Otsailaren 27a - Ivan Pavlov, mediku, fisiologo eta psikologo errusiarra, Medikuntzako Nobel Sariduna (j. 1849).
- Otsailaren 28a - Charles Nicolle, frantziar bakteriologoa, 1928ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1866).
Martxoa-apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 17a - Vilho Lampi, finlandiar margolaria (j. 1898).
- Martxoaren 18a - Eleuterios Venizelos, Greziako lehen ministroa (j. 1864).
- Martxoaren 21a - Aleksandr Glazunov, musikagile errusiarra (j. 1865).
- Martxoaren 22a - Gurutz Saratsola, Lotsati , euskal idazlea (j. 1915).
- Apirilaren 6a - Louis Leplée, lapurtar enpresaburua, Le Gerny's kabaretaren jabea, Édith Piaf aurkitu zuena (j. 1883).
- Apirilaren 8a - Robert Barany, austriar medikua, 1914ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1876).
- Apirilaren 8a - Božena Benešová, txekoslovakiar eleberrigile feminista (j. 1873).
- Apirilaren 9a - Ferdinand Tönnies, alemaniar soziologo eta filosofoa (j. 1855).
- Apirilaren 18a - Ottorino Respighi, italiar musikagilea eta orkestra zuzendaria (j. 1879).
- Apirilaren 27a - Karl Pearson, ingeles zientzialaria (j. 1857).
- Apirilaren 30a - Carlos José Solórzano, Nikaraguako presidentea (j. 1860).
Maiatza-ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 3a - Robert Michels, alemaniar jatorriko italiar soziologoa (j. 1876).
- Maiatzaren 8a - Oswald Spengler, alemaniar filosofoa (j. 1880).
- Ekainaren 1a - Francisco Grandmontagne, Luis de Jaizquibel, gipuzkoar kazetaria eta idazlea (j. 1866).
- Ekainaren 3a - Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, gipuzkoar bertsolaria, garai guztietako ezagunenetarikoa (j. 1860).
- Ekainaren 11 - Robert E. Howard, estatubatuar idazlea, Ezpata eta sorginkeria azpigeneroaren aitatzat joa (j. 1906).
- Ekainaren 12a - Karl Kraus, austriar poeta eta idazle satirikoa (j. 1874).
- Ekainaren 14a - Gilbert Keith Chesterton, britainiar idazlea (j. 1874).
- Ekainaren 18a - Maksim Gorki, errusiar idazlea eta iraultza boltxebikearen aldeko aktibista (j. 1868).
- Ekainaren 20a - Pasquale del Pezzo, italiar matematikaria (j. 1859).
- Ekainaren 22a - Moritz Schlick, alemaniar filosofoa (j. 1882).
- Ekainaren 28a - Alexander Berkman, lituaniar ekintzaile eta idazle politiko anarkista (j. 1870).
Uztaila-abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 7a - Georgi Vasilievitx Txitxerin, errusiar diplomatikoa (j. 1872).
- Uztailaren 13a - José Calvo Sotelo, espainiar politikari eskuindarra, eraila (j. 1893).
- Uztailaren 18a - La Argentina, espainiar-argentinar dantzari eta koreografoa (j. 1890).
- Uztailaren 18a - Virgilio Leret, nafar hegazkinlari eta ingeniaria, 1936ko estatu-kolpean fusilaturiko lehendabiziko ofiziala (j. 1902).
- Uztailaren 19a - Apel·les Mestres i Oñós, kataluniar marrazkigilea eta idazlea (j. 1854).
- Uztailaren 20a - José Sanjurjo, nafar militarra (j. 1872).
- Uztailaren 28a - David Carlos Bergara, nafar apaiz eskolapioa, fusilatua (j. 1907).
- Uztailaren 30a - Jose Horn, filipinetan jaiotako euskal herritar politikari jeltzale eta abokatua eta Bilboko alkatea (j. 1880).
- Abuztuaren 1a - Louis Blériot, frantziar ingeniari, hegazkin egile eta gidaria (j. 1872).
- Abuztuaren 2a - Felipe de Jesus Munarritz, nafar klaretar apaiza, fusilatua (j. 1875).
- Abuztuaren 3a - Ramón Bengarai, euskal sindikalista eta politikaria, fusilatua (j. 1896).
- Abuztuaren 4a - Antonio Azarola, euskal itsasgizon, militar eta politikaria, fusilatua (j. 1874).
- Abuztuaren 5a - Gabino Olaso, bizkaitar agustindar apaiza, eraila (j. 1869).
- Abuztuaren 6a - Aurelio Iñigo, nafar ekintzaile anarkista, eraila (j. 1899).
- Abuztuaren 9a - Faustino Oteitza, nafar apaiz eskolapioa, fusilatua (j. 1890).
- Abuztuaren 10a - Javier Gorosterratzu, nafar elizgizon eta historialaria, fusilatua (j. 1877).
- Abuztuaren 11 - Blas Infante, andaluziar politikaria, andaluziar aberriko aitatzat hartua, fusilatua (j. 1885).
- Abuztuaren 11 - Mauro Ortiz de Urbina, arabar margolaria (j. 1882).
- Abuztuaren 12a - Nicasio Sierra, nafar klaretar apaiza, fusilatua (j. 1890).
- Abuztuaren 13a - Pablo Yanguas, nafar politikaria, eraila (j. 1886).
- Abuztuaren 15a - Grazia Deledda, italiar idazlea eta 1926ko Literaturako Nobel Saria (j. 1871).
- Abuztuaren 15a - Maravillas Lamberto, Espainiako Gerra Zibilean eraildako larragatar gaztetxoa (j. 1922).
- Abuztuaren 15a - Manuel Martínez Jarauta, nafar klaretar fraidea, fusilatua (j. 1912).
- Abuztuaren 15a - Agustín Viela, nafar klaretar fraidea, fusilatua (j. 1914).
- Abuztuaren 17a - Joaquín Fanjul, arabar militarra, 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamenduan matxinatua, fusilatua (j. 1880).
- Abuztuaren 17a - Ramon de la Sota, euskal enpresaburu, abokatu eta politikari abertzalea (j. 1857).
- Abuztuaren 18a - Atanasio Bidaurreta, nafar klaretar fraidea, fusilatua (j. 1911).
- Abuztuaren 19a - Francisca Ametzua, euskal moja karmeldarra (j. 1881).
- Abuztuaren 19a - Federico Garcia Lorca, espainiar poeta, narratzaile eta antzerkigilea (j. 1898).
- Abuztuaren 23a - Julio Ruiz de Alda, nafar hegazkinlaria, militarra eta politikaria, Falange Española alderdiaren aitzindaria, fusilatua (j. 1897).
- Abuztuaren 23a - Manuel Suárez de Begoña, bizkaitar futbolaria (j. 1895).
- Abuztuaren 25ean, Purga Handian exektutatuak:
- Lev Borisovitx Kamenev, sobietar politikaria (j. 1883).
- Grigori Zinoviev, sobietar politikaria (j. 1883).
- Abuztuaren 28a - Martin Donamaria, anaia Rosendo, nafar beneditar fraidea, fusilatua (j. 1909).
- Abuztuaren 28a - Moritz Jursitzky, austriar-silesiar idazlea (j. 1861).
- Abuztuaren 29a - Pedro Asua, bizkaitar apaiza eta arkitektoa, fusilatua (j. 1890).
- Abuztuaren 31a - Gregorio Balparda, euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria, Bilboko alkatea, fusilatua (j. 1874).
Iraila-urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 2a - Isaac Puente, euskal herritar sendagilea eta anarkismoaren teorialaria, fusilatua (j. 1896).
- Irailaren 4a - Joaquín Beuntza, euskal abokatua eta politikaria, fusilatua (j. 1872).
- Irailaren 5a - Gustave Kahn, frantziar idazlea eta arte-kritikaria (j. 1859).
- Irailaren 6a - Jose Manuel Aizpurua, donostiar arkitektoa, fusilatua (j. 1902).
- Irailaren 6a - Víctor Pradera, euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria, fusilatua (j. 1873).
- Irailaren 6a - José María Urkijo Ibarra, bizkaitar politikaria, industria-gizona eta kazetaria, fusilatua (j. 1872).
- Irailaren 7a - Mariano Campos, valentziar politikaria, falangistek eraila (j. c. 1895).
- Irailaren 8a - Apolonia Lizarraga, nafar moja karmeldarra, eraila (j. 1867).
- Irailaren 12a - Gonzalo Acosta, galiziar politikaria, fusilatua (j. 1889).
- Irailaren 13a - Juan Hartmann, alemaniar astronomoa (j. 1865).
- Irailaren 13a - Félix Urtubi, Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria, Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zena (j. 1906).
- Irailaren 14a - Ossip Gabrilovitx, errusian jaiotako pianista eta orkestra-zuzendaria (j. 1878).
- Irailaren 18a - Carlos Eraña, gipuzkoar fraide marianista, fusilatua (j. 1884).
- Irailaren 18a - Txato Olabarri, Eusko Abertzale Ekintzako kidea eta eusko gudaria, Espainiako Gerra Zibilean hil zen alderdi horretako lehen eusko gudaria.
- Irailaren 18a - Teodoro Olarte Aizpuru, arabar industrialaria eta politikaria, fusilatua.
- Irailaren 25a - Fernando Ybarra, euskal noble, politikari, legelari eta enpresaburua, fusilatua (j. 1875).
- Irailaren 25a - Fernando de la Quadra-Salcedo, Castillejosko III. markesa, bizkaitar abokatu eta genealogista (j. 1890).
- Irailaren 29a - Fortunato Agirre, nafar politikari jeltzalea eta Lizarrako alkatea, eraila (j. 1893).
- Irailaren 29a - Alfonso Beorlegi, euskal militarra (j. 1888).
- Irailaren 29a - Jose Bergara, nafar fraidea, fusilatua (j. 1908).
- Urriaren 4a - José Gafo, espainiar apaiz eta politikaria, eraila (j. 1881).
- Urriaren 4a - Wilhelm Meyer-Lübke, suitzar hizkuntzalari, erromanista eta hispanista (j. 1861).
- Urriaren 7a - Martin Lekuona, gipuzkoar idazlea, fusilatua (j. 1907).
- Urriaren 17a - Jose Ariztimuño, Aitzol, tolosar idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea, fusilatua (j. 1896).
- Urriaren 19a - Lu Xun, txinatar idazlea, txinerazko literatura modernoaren aitatzat hartua (j. 1881).
- Urriaren 20a - Jose Sagarna, bizkaitar abadea, Gerra Zibilean frankistek eraila (j. 1911).
- Urriaren 23a - Jesus Ioldi Bereau, nafar kimikari eta politikaria, fusilatua (j. 1894).
- Urriaren 23a - Jose Otaño, nafar elizgizona, irakaslea eta organo-jotzailea, fusilatua (j. 1898).
- Urriaren 25a - José Joaquín Arin, arrasatear apaiza eta euskaltzalea, fusilatua (j. 1875).
- Urriaren 25a - Jose Markiegi, euskal idazle eta itzultzailea, fusilatua (j. 1895).
- Urriaren 29a - Ramiro Ledesma Ramos, espainiar eleberrigile, periodista eta ideologoa, nazionalsindikalismo mugimenduaren fundatzailea, fusilatua (j. 1905).
- Urriaren 29a - Ramiro Maeztu, gasteiztar idazle eta saiogile erdalduna, fusilatua (j. 1874).
- Urriaren 31 - Francisco Carrascón, nafar musikagilea, fusilatua (j. 1876).
Azaroa-abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 3a - Dezső Kosztolányi, hungariar idazlea, kazetaria eta itzultzailea (j. 1885).
- Azaroaren 10a - Manuela Arriola, Manuela del Sagrado Corazón, bizkaitar adorazioko moja, fusilatua (j. 1891).
- Azaroaren 10a - Juana Francisca Perez de Labeaga, Blasa de María, nafar moja, fusilatua (j. 1864).
- Azaroaren 20a - Buenaventura Durruti, espainiar sindikalista eta anarkista iraultzailea (j. 1896).
- Azaroaren 20a - José Antonio Primo de Rivera, espainiar politikaria, Falange Española alderdiaren sortzailea, fusilatua (j. 1903).
- Azaroaren 22a - Juan Iruarrizaga Agirre, bizkaitar musikagilea (j. 1898).
- Azaroaren 24a - María Consuelo Cuñado, euskal moja karmeldarra (j. 1884).
- Azaroaren 24a - Feliciana Uribe, bizkaitar moja karmeldarra, fusilatua (j. 1893).
- Azaroaren 27a - Álvaro Alcalá Galiano, bizkaitar dekoratzailea eta margolaria, fusilatua (j. 1873).
- Azaroaren 30a - Johan Turi, Laponiako idazlea (j. 1854).
- Abenduaren 3a - Manuel Irurita, nafar apaiz eta gotzaina (j. 1876).
- Abenduaren 9a - Juan de la Cierva, espainiar asmatzaile, zientzialari aeronautiko, ingeniari eta hegazkin pilotua, fusilatua (j. 1895).
- Abenduaren 10a - Luigi Pirandello, italiar idazlea, 1934an Literaturako Nobel sariduna (j. 1867).
- Abenduaren 18a - Andrija Mohorovicic, kroaziar geologoa, Mohorovičić etenunea aurkitu zuena (j. 1857).
- Abenduaren 18a - Leonardo Torres Quevedo, espainiar ingeniaria eta matematikaria (j. 1852).
- Abenduaren 27a - Hans von Seeckt, alemaniar militarra (j. 1866).
- Abenduaren 27a - Santu Casanova, korsikerazko idazlea (j. 1850).
- Abenduaren 31 - Antonin Personnaz, lapurtar arte bildumagile eta argazkilaria (j. 1854).
- Abenduaren 31 - Miguel Unamuno, bilbotar idazle eta filosofoa (j. 1864).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztaila - Juan Etxepare, nafar politikari errepublikanoa, fusilatua (j. 1880).
- Abuztua - Tiburcio Otsakar, euskal argitaratzaile eta politikaria, fusilatua (j. 1869).
- Augusto Pérez Garmendia, Espainiako Armadako nafar komandantea (j. 1899).
- Enrique Melchor, Nafarroako CNTren sortzailea, karlistek eraila.
- Jean-Blaise Adema, lapurtar euskaltzain, idazle eta apaiza (j. 1861).
- Jose Zabala Arana, bizkaitar idazlea (j. 1894).
- Martina Ezkurra, Ilarregiko sendalaria, nafar sendalaria (j. 1841).
- Vicente Fatrás, bizkaitar politikaria, fusilatua (j. 1872).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Victor Franz Hess, Carl David Anderson
- Kimika: Peter Debye
- Literatura: Eugene O'Neill
- Medikuntza: Sir Henry Hallett Dale, Otto Loewi
- Bakea: Carlos Saavedra Lamas
Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1936 ![]() |