Eibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eibar
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Eibar 2.jpg
Eibarko ikuspegia.
Eibarko bandera

Eibarko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Debabarrena
Izen ofiziala Eibar
Alkatea Miguel De Los Toyos Nazabal Logotipo del PSOE.svg
Posta kodea 20600
INE kodea 20030
Herritarra eibartar
Kokapena
Koordenatuak 43° 11′ 03″ N, 2° 28′ 24″ W / 43.1842839°N,2.4732748°W / 43.1842839; -2.4732748Koordenatuak: 43° 11′ 03″ N, 2° 28′ 24″ W / 43.1842839°N,2.4732748°W / 43.1842839; -2.4732748
Eibar hemen kokatua: Gipuzkoa
Eibar
Eibar
Eibar (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 24,78 km2
Garaiera 124 metro
Distantzia 45 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 27.204 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -9)
% 48,52 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,48
Dentsitatea 1.097,82 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 2,64
Zahartze tasa[1] % 18,99
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 40,87
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,32 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,07 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 13,02 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 48,7 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 17,1 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1346 hiri gutuna. urtea
Webgunea http://www.eibar.eus


Eibar Gipuzkoa mendebaldeko udalerria da, Debabarrena eskualdeko handiena hain zuzen. 24,78 km²-ko zabalera dauka eta 27.204 biztanle zituen 2015. urtean, probintziako laugarren hiririk populatuena izanik Donostia, Irun eta Errenteriaren ostean. Gaur egun, Hiri guztiz eredugarria izeneko titulu bat dauka.

Eibar hiria Deba ibaiaren ertzean kokatuta dago, Bizkaiko mugan.1346an Villanueva de San Andrés izenarekin sortu zen, baina berehala Heybar gaineratu zitzaion.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa mendebaldeko udalerria, Bizkaiarekin egiten du muga. Hain zuzen ere, Eibarrek mugakide ditu (mendebaldean) Ermua, Mallabia eta Zaldibar herri bizkaitarrak. Gainera, Gipuzkoako herriei dagokienez, mugakide ditu Debabarreneko Soraluze (ekialdean) eta Elgoibar (ipar-ekialdean), eta Debagoieneko Bergara (hego-ekialdean) eta Elgeta (hegoaldean).

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserri-auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarren bost baserri-auzo daude:

Hedadurari dagokionez, Kiñarraga-Otaola auzoa da handiena. Izan ere, ez da benetako auzoa, zenbait auzune txikiagoren batura baizik (Otaola, Urki, Kiñarraga...). Inguru horretan nekez jotzen du eguzkiak eta herri-basoak izan dira nagusi beti. Historian zehar baserri gutxi jaso dira Kiñarraga-Otaola inguruan, eta sortu diren bakarrak, gehienbat, herritik gertu eraiki dira. Eibar handitu ahala, baserriak galtzen joan dira, ordea.

Baserri kopuruaren arabera, Mandiola da auzorik handiena eta aberatsena. Gorostan eta Arraten ere badira hainbat baserri eta baseliza. Hala ere, hiru auzo horiek nahiko txikiak dira eta oso lotura estua izan dute herrigunearekin.

Baserri auzo horiei balle ere esaten zaie Eibarko euskaraz, baina berba hori bere horretan erabili barik baizik eta izenari lotuta. Honela: Kiñarra-balle, Arrate-balle, Gorosta-balle, Mandiola-balle[3] eta Agiña-balle. Ez dago argi nola idatzi behar diren izen konposatu hauek: Gorosta-Balle, Gorosta-balle, Gorosta Balle ala Gorostaballe. Artikuluarekin ere erabiltzen dira batzuetan: Gorostaballiak (NORK kasuan).

Bost auzoen artean berezi eta bakartuena Aginaga da. Ixua mendiaz bestalde dagoenez, Artibai ibaiaren arroan, Eibarko herrigunearekin hartu-eman txikiagoa izan du eta haren izaera berezia du, eliza, eskola, kanposantua, taberna eta abarrekin. Hizkera aldetik, Markinako hizkeraren eragin nabarmena dauka, Eibarkoaren ezaugarriak gordetzen dituen arren.

Eibarko udaletxea Untzaga plazan

Herriguneko auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiaren arloan, Eibar hiriak beti izan du metalarekin zerikusia duen industriarik, eta armagintza izan da herriari izana (eta baita izena ere) eman dion lanbide tradizionala. XV. gizalditik XX. gizaldira bitartean, horixe izan da eibartarren lanbide ezagunena (grabatuarekin eta damaskinatuarekin batera). XX. mendean, berriz, armagintzak indarra galtzen joan zen, eta beste sektore batzuk indartzen. Azpimarratzekoa, bereziki josteko makinak egiten zituen Alfa, eta bizikleta fabrika ugariak (GAC, Orbea, Abelux, BH...), guztiak ere Eibarren sortutakoak, nahiz eta XX. mende amaieran beste herri batzuetara joan ziren gehienak, Eibarren historikoki izan duen lur-sail gabeziak bultzatuta. Gaur egun, Eibarko ekonomia metalen eraldatzean oinarritzen da, bereziki autoen atalak egiteko, baina horrez gain, makina erreminta, armak eta mikrofusioa ere nabarmentzekoak dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa eta Bizkaiko beste herri batzuetan bezala, Eibarren ere biztanleriaren hazkunde handia gertatu zen XX. mendeko 50eko eta 60ko hamarkadan. Eskualdearen hazkunde begetatiboaz gain, Espainiatik etorkin asko iritsi ziren, Gipuzkoako garapen ekonomikoak sortutako eskulan eskaria betetzera.

1980ko hamarkadan populazioaren gainbehera hasi zen, krisialdi ekonomikoaren eraginez. Biztanleen galera ez da eten, nahiz eta XXI. mendearen hasieran pixka bat moteldu zen.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eibarko alkateen zerrenda»

Miguel de los Toyos (PSE) da herriko alkatea.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
10 / 21
5.596 (% 42,75)
9 / 21
5.024 (% 36,04)
Euskal Herria Bildu*
5 / 21
3.210 (% 24,52)
6 / 21
3.673 (% 26,34)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 21
2.829 (% 21,61)
4 / 21
2.624 (% 18,82)
Irabazi
1 / 21
904 (% 6,91)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 21
552 (% 4,22)
2 / 21
1.112 (% 7,98)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SD Eibar da herriko futbol talde garrantzitsuena, eta 2014.urtetik Espainiako futbol ligako lehen mailan lehiatzen da. SD Eibar futbol taldeak 3.000 bazkide inguru ditu.

Eibarko Klub Deportiboak 2.500 bat bazkide biltzen ditu 12 kirol eta kultur ekintzatan.

Eibar Rugby Taldea, eskualdeko talde bakarra. Ohorezko B Mailan jokatzen du, estatu mailako bigarren maila altuena.

Eibarko euskeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarko euskara (euskeria) mendebaleko euskalki edo bizkaieraren aldaera da. 2011. urtean 13.585 euskaldun ziren Eibarren, hau da, herritarren % 51,6.

Euskal Herriko Ahotsak proiektuak Eibarko ondareari buruz eginiko erreportaje laburra, bertako hiztunak eta irudiak aintzat hartuta.[4][5]

Jai Egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarko jaiegun garrantzitsuenak hurrengo hauek dira:

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibartar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eibartar ospetsuen zerrenda»

Eibarkoak ditugu, besteak beste, Juan Antonio Mogel eta Juan San Martin idazleak eta Ignacio Zuloaga margolaria.

Eibarkoa da Patxi Usobiaga eskalatzailea, 2009an munduko txapeldun izandakoa, eta baita Roberto Etxeberria moda disenatzaile ospetsua ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .
  3. Eibarko Hiztegia
  4. Eibarko ahozko ondarea, Ahotsak.com webgunean bildua.
  5. Ahotsak.com. Youtube (2014ko urtarrila). Eibarko ahozko ondarea. http://www.youtube.com/watch?v=C6P7TxE8OLY

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eibar Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa