Antso Jakitunaren hiribidea
Antso Jakitunaren Hiribidea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°59′W / 43.31°N 1.98°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Antso VI.a Nafarroakoa |
Antso Jakitunaren hiribidea Donostiako (Gipuzkoa) kalea da. Mendeurrenaren plazan, Araba parkearekin elkartzen den lekuan hasi eta Pio XII.aren plazan amaitzen da. Kalearen posta kodea 20010 da. Zenbaki bakoitien atariak 1-35B bitartekoak dira eta bikotiak berriz 2-28 tartekoak.
1950eko martxoaren 20an erabaki zuen Donostiako Udalak Antso Jakitunaren Hiribidea izena ematea kale honi.
Nafarroako Antso Jakituna erregearen oroimenez eman zitzaion izen hau hiribideari. XII. mendean, errege honek populatze-forua eman zion Donostiari eta dokumentu honek adierazten du hiribilduaren benetako sorrera-data. Izan ere, aurretik bazegoen populazogune bat baina ez zuen biztanle-multzo bat izateak ematen duen izaera juridiko eta politikorik eta, hain zuzen ere, horrek ematen zuen hiribildu eta hiri kategoria. Antso Jakituna erregeak itsasertzeko lur honetan bildutako biztanleen guneari emandako populatze-foruak legezko izaera eta sorrera eman zion Donostiako hiribilduari.
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |