Antxieta Arkeologi Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antxieta Arkeologi Taldea
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea
HerrialdeaEuskal Herria
Historia
Sorrera1965
webgune ofiziala
Twitter: Antxieta_Taldea Edit the value on Wikidata

Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen irabazi asmorik gabeko talde kulturala da[1]. 1965. urtean sortu zen[2].

Historiaurreko aztarnak bilatzen dituzte haitzuloetan, zein aire librean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean aritzen dira, prospekzioa alegia: lurraldearen miaketak eta zundaketak, laginak hartu eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egin, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dute material arkeologikoekin eta laginekin.

Arkeologo profesionalen zuzendaritzapean eta elkarlanean lan egiten dute Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak zigilatu eta inbentariatzen egiten dute. Ondoren, material guztia Gordailura eramaten dute informazio eta txosten guztiekin batera.

Elkarteari buruzko zenbait argitalpen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Taldea, Antxieta Arkeologi. «Antxieta Arkeologi Taldea» Antxieta Arkeologi Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
  2. Antxieta Arkeologia taldearen fitxa. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antxieta Arkeologi Taldea. Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea. Web-gune ofiziala.
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.