Aoibhinn Ní Shúilleabháin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aoibhinn Ní Shúilleabháin

Bizitza
JaiotzaCarnacon, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
BizilekuaDublin
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaUniversity College Dublin lizentzia
Trinity College doktoretza
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, telebista aurkezlea, irrati-esataria eta matematikaria
Enplegatzailea(k)University College Dublin
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm2031527 Twitter: aoibhinn_ni_s Edit the value on Wikidata

Aoibhinn Ní Shúilleabháin aurkezle, musikari eta irakasle irlandarra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aoibhinn 1983an jaio zen, eta sei anai-arrebetako zaharrena da.[1] Bere aita, Art, Mayo ikastetxeko zuzendaria zen eta Máire, bere ama, Gaelscoil Casle an Barraigh-eko zuzendariordea.  [1]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aoibhinn Fisika Teorikoan lizentziatu zen 2005ean Dublingo University Collegen. 2009an, Aoibhinnek Dublingo Trinity Collegen ikasi zuen Hezkuntzako Goi Diploma lortzeko. Bertan, Zientziaren Antzerkirako ekitaldien aurkezle izan zen. Urte horretan bertan, bigarren hezkuntzan irakasteko goi-mailako diploma lortu zuen. Azkenik, 2016an, Matematikan doktoratu zen.  [2]

Rose of Tralee[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aoibhinnek Rose Tralee lehiaketan parte hartu zuen 2005ean. 2005eko ekainaren 15ean, 22 urte zituela, lehiaketaren lehen txanda irabazi zuen "Summerfly" abestuz.[1] Hasieran ez zegoen erabat seguru, aitak bere izena eman baitzuen, baina azkenean lehiaketa irabazi zuen.[2] Hilabete hartan bertan, Dublingo University Collegera joan behar zuen. Urrian, Dublingo University Collegera joan behar zuen informatikako master bat egitera, baina Traleeko Arrosaren Jaialdiko ordezkaria izateko geratu zen. [1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Estatu Batuetan, Japonian eta Europa osoan bira egin zuen Raguseko abeslari nagusi gisa.  

Irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematika, fisika eta irlandar irakasle praktiketan aritu zen Tallaghten, Dublin.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, RTÉ Two-ko The Panel programan parte hartu zuen. Celebrity Managerraren 2008ko denboraldian parte hartu zuen RTÉ One-n, non Kiltimagh-eko futbol talde bateko entrenatzailea izan zen. RTÉko The Reel Deal izeneko musika tradizionaleko asteroko programa baten aurkezlea izan zen 2009ko ekainetik uztailera bitartean. 2010eko martxoan Seachtain na Gaeilgeko enbaxadorea izan zen. Getaways with Joe Lindsay izeneko RTÉko bidaia-programa batean agertu zen, baina geroago Angela Scalonek ordezkatu zuen Lindsay. 2013an, RTÉ Radio 1 Aoibhinn and Company izeneko irratsaio bateko aurkezle lana lortu zuen hamar astez. RTÉ Fleadh Cheoil programan agertu zen John Creedonekin 2014an. RTÉ Squad programaren aurkezleetako bat da 2012tik, Jonathan Mc Crea eta Kathriona Devereux bezala.[1] 10 Things to Know About programaren aurkezlea ere bada, 2017an hasi zena.  [3]

Emakumeen aurkako jazarpenaren aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aoibhinn bi urtez Hans-Benjamin Braun irakasleagatik jazartua izan zen. Irish Times-ek idatzitako artikulu baten arabera, Aoibhinn beldur zen campusean egoteaz eta bere karrera gelditzeaz. 2019 amaieran, Hans-Benjamin Braunirakaslea epaiketetara eraman zuten, eta 1997ko beste 10 jazarpen kasuren errudun aurkitu zuten. Ní Shuilleabhainek bere esperientziez hitz egiten du orain, emakumeek unibertsitateetan jasaten duten jazarpena nabarmentzeko.[4]    

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e «Aoibhinn Ní Shúilleabháin: Irish singer | Biography, Facts, Information, Career, Wiki, Life» peoplepill.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  2. a b (Ingelesez) Fennell, In conversation with Hilary. (2016-11-05). «This much I know: Aoibhinn Ní Shúilleabháin» Irish Examiner (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  3. (Ingelesez) 10 Things to Know About. 2017-11-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  4. (Ingelesez) «Aoibhinn Ní Shúilleabháin: Two years of harassment at UCD» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]