Apertium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Apertium
Apertium logo.svg
Apertium-tolk.png
Informazio orokorra
Programazio-lengoaia C++ eta Java
Lizentzia GPLv2
Azken bertsioa 3.5.2
www.apertium.org

Apertium itzulpen automatikoak burutzeko sistema bat da, Espainiako Gobernua eta Kataluniako Generalitateak diruz lagunduta. Motorra Alacanteko Unibertsitatean eta Prompsit Language Engineering enpresan garatu da, eta datu linguistikoak beste unibertsitateek, beste enpresek, eta mundu osoko garatzaileek garatzen dituzte. Software librea da, GNU GPL lizentziapean argitaratutakoa.

OpenTraden hasi ziren bi proiektuetako bat da, eta antzekotasun handia duten hizkuntzen arteko itzulpenak burutzeko prestatuta dagoen arren, antza handia ez duten hizkuntzen artean itzultzeko hedatua izan da. Beronekin erabiltzen diren hizkuntza datuek gaztelania, katalana, galiziera, portugesa, frantsesa, ingelesa eta okzitaniera hartzen dituzte barne. 2008ko azaroaren 13an euskara eta gaztelaniaren arteko lehen itzultzailea aurkeztu zen. Aurreragorako ingelesa ere txertatzeko asmoa dago.

Apertium gainazaleko transferentzia burutzen duen itzulpen automatikorako sistema da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Corbí-Bellot, M. et. al. (2005) "An open-source shallow-transfer machine translation engine for the romance languages of Spain" in Proceedings of the European Association for Machine Translation, 10th Annual Conference, Budapest 2005, pp. 79-86
  • Armentano-Oller, C. et al. (2006) "Open-source Portuguese-Spanish machine translation" in Lecture Notes in Computer Science 3960 [Computational Processing of the Portuguese Language, Proceedings of the 7th International Workshop on Computational Processing of Written and Spoken Portuguese, PROPOR 2006], p 50-59.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]