Appaloosa (filma)
Appaloosa (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Appaloosa |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta Westerna |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Appaloosa (en) |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria, Albuquerque, Santa Fe eta Austin |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ed Harris |
Gidoigilea(k) | Ed Harris |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ed Harris Robert Knott (en) |
Konpainia ekoizlea | New Line Cinema |
Edizioa | Kathryn Himoff (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jeff Beal |
Argazki-zuzendaria | Dean Semler |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko Berria |
welcometoappaloosa.warnerbros.com | |
Appaloosa 2008ko Ed Harris zinema zuzendari eta aktorearen western film bat da. Bertan, Ed Harris aktoreaz gain, Viggo Mortensen, Renée Zellweger, Jeremy Irons eta Lance Henriksen aktoreek ere antzeztu zuten. Robert B. Parker idazlearen Appaloosa eleberrian oinarrituta dago.
Ohiko western generoko filmen moldetik at dago, Mendebalde Urruna aitzakiatzat hartuta, protagonisten psikologian sakontzen baita, bai eta pertsonen arteko harremanetan ere: adiskidetasuna, maitasuna... Horrela, gaur egungo jendearen arazoekin edo gorabehera pertsonalekin bat egiten duen istorioa kontatzen da.
2008ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, eta urte bereko Bostongo Zinemaldian saritu.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1882, Mexiko Berria. Virgil Cole agentea (Ed Harris) eta haren adiskide Everett Hitch-ek (Viggo Mortensen) legerik gabeko hainbat udalerri baketzea lortu dute. Appaloosa mehatz udalerria bere sheriffa eta bere taldekideen hilketaren ondoren zaindaririk gabe geratutakoan, herritarrek Cole eta Hitchi bertaratzeko deitu eta hilketa horien arduraduna atxilotzeko eginkizuna eman diete. Halere, ez da lan erraza: Randall Bragg (Jeremy Irons), arrantxo gizon eta lurjabearen gizon ankerrei aurre egiteaz gain, Allison French (Renée Zellweger) emakume erakargarri nahiz faltsuaren portaerei ere aurre egin behar diete: horrek bi lagunen adiskidetasuna kolokan jarri du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ed Harris - Virgil Cole
- Viggo Mortensen - Everett Hitch
- Renée Zellweger - Allie French
- Jeremy Irons - Randall Bragg
- Lance Henriksen - Ring Shelton
- Adam Nelson - Mackie Shelton
- Timothy Spall - Phil Olson
- Ariadna Gil - Katie
- James Gammon - Earl May
- Tom Bower - Abner Raines
- Rex Linn - Sheriff Clyde Stringer
- Corby Griesenbeck - Charlie Tewksbury
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apaloosa filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Apaloosa filmaren webgunea (Ingelesez)
- 2008ko filmak
- Ed Harrisek zuzendutako filmak
- Ed Harrisek idatzitako filmak
- Viggo Mortensenek antzeztutako filmak
- Ed Harrisek antzeztutako filmak
- Renée Zellwegerrek antzeztutako filmak
- Jeremy Ironsek antzeztutako filmak
- Lance Henriksenek antzeztutako filmak
- Timothy Spallek antzeztutako filmak
- Ariadna Gilek antzeztutako filmak
- James Gammonek antzeztutako filmak
- Rex Linnek antzeztutako filmak
- Tom Bowerrek antzeztutako filmak
- Ed Harrisek ekoitzitako filmak
- New Line Cinemak ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Western filmak
- Mexiko Berrian girotutako filmak
- 1882an girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak