Araba espetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Araba espetxea
Nanclares de la Oca - Nuevo Centro Penitenciario de Álava.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZaballa (Araba)
Koordenatuak42°48′06″N 2°47′07″W / 42.80178°N 2.78533°W / 42.80178; -2.7853342°48′06″N 2°47′07″W / 42.80178°N 2.78533°W / 42.80178; -2.78533
Kontaktua
HelbideaSan Miguel, 1, 01230 Langraiz Oka, Araba

Araba espetxea, baita ere Zaballako espetxea, kokatuta dagoen eremuaren izena hori baita, Arabako kartzela nagusia da. Nolabait, aurreko Langraiz Okako espetxea ordezkatu zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008 eta 2011. urteen artean espetxe berri bat eraiki zuten Gasteizko mendietako San Migel mendiaren ondoan. Eraikina Langraizko kontzejuaren barnean dago orobat; zehazki, aipatu mendiko maldaren lurzoru urbanizaezinean zegoen 50 hektareako partzela batean. Lurzoru mota horretan Araban inoiz eraiki den eraikin handiena da.[1] Guztira 80.000 metro karratu dauzka, hau da, 18 futbol zelaik adinako azalera. 2011n inauguratu zuten.

Ez dauka kontrol dorrerik, baina baditu 200 kamera baino gehiago eta 6 metroko altuerako harresi eta hesiak. Zentzu horretan segurtasun handiko eremua da. Euskal Herriko handiena da: 720 ziega ditu, 13 m²koak. Beste instalazio artean, igerilekua du baina inoiz ez da urez bete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]