Kontzeju

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barriobustoko kontzeju etxea (Arabako Errioxa).

Kontzejua, Araban eta Nafarroa Garaian, udalerri baten barruan nolabaiteko autonomia duen herria edo herri multzoa da. Kontzejua lurralde izaerako toki erakunde bat da, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna dituena, eta bere interesak kudeatzeko autonomia duena. Araban, 335 kontzeju daude: 16 kontzeju itxi eta 319 kontzeju ireki. Nafarroa Garaiak, 2019. urtearen hasierako datuek diotenez,[1] 346 kontzeju ditu.

Kontzeju irekia da, baldin kontzejua auzotar guztien batzar batek gobernatzen badu, eta auzokideek aukeratutako administrazio batzar batek administratzen badu. Zuzeneko demokraziaz funtzionatzen du, beraz.

Kontzeju itxia da, baldin kontzejua auzotarrek aukeratutako administrazio batzar batek gobernatzen eta administratzen badu.

Kontzejuaren administrazio batzarrak osaera hau izaten du: kontzejuburua (kontzejuko lehendakaria edo presidentea ere deitzen zaio), idazkaria, diruzaina eta batzordekide soilak.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]