Arabako babarrun nabar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arabako babarrun nabarren katilukada bat.

Arabako babarrun nabarra (zenbait tokitan Arabako babarrun pintoa idatzita ageri da) Araban garatu den babarrun-mota bat da.

Babarrun-aleak borobilak eta txikiak dira. Haien kolorea gorri iluna da, eta orbantxo zurixkak eduki ohi ditu, izenak adierazten duen bezala.

Landare aihenmotza da, maiatzetik irailera arte lantzen dena, gutxi gora-behera 100-110 egunetako zikloan. Beroa eskertzen du eta hotzak kalte nabarmena egiten dio. Hazkuntza-sasoiko klimatologia oso kaltegarria ez bada, ez du landare-osasunerako tratamendu gehiegirik behar.

Argazkien galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]